Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Hasi da Portugaleteko Folklore Jaialdia

2023/07/18

Kolonbia, Indonesia, Errumania, Mexiko, Uganda eta Euskal Herriko dantza taldeak izango dira aurtengo Portugaleteko Folklore Jaialdian . Elai Alai taldean antolatzen duen jaialdiaren inaugurazioa uztailaren 17an izan da Portugaleten eta 18tik 20ra eskainiko dituzte emanaldiak talde gonbidatuek Por...

Gehiago irakurri

Iruñeko sanferminak 2023 dantzan

2023/07/06

Erraldoiak, Duguna taldearen sanferminetako trokeo-dantzak, Iruñeko dantza taldeen emanaldiak, dantzaldiak eta askoz gehiago Iruñeko San Fermin jaietan. Riau-Riauaren abestiaren euskarazko hitzek dioten moduan, Kanta, dantzatu, josta eta ospa! Uztailaren 6tik 14ra jaiak gelditu ere egin gabe dant...

Gehiago irakurri

Aurrera doa Oinkari euskal dantzari talde amerikarraren bira Euskal Herrian

2023/06/30

Gaur, ostirala, Galdakaon eskainiko du azken emanaldia Boiseko Oinkari dantzari taldeak Euskal Herrian egiten ari den biran . Donostian eta Gasteizen egin ditu emanaldiak egunotan, eta horrekin batera Tolosa San Joan egunez, Donibane Lohizune, Iruñea eta Bizkaiko hainbat herri haien arbasoen jato...

Gehiago irakurri

124 dantzari gazte elkartuko dira EDBren Gazte Topaketan

2023/06/29

Ate joka ditugu Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu dituen Gazte Topaketak . Asteburu honetan, ekainak 30etik uztailaren 2ra 124 dantzari gazte bilduko dira Asparrenan (Araba) euskal dantzaz hausnartu eta bizipenak elkarbanatzeko. Helburu nagusia da dantzari gazteak ahalduntzea eta motibatzea. ...

Gehiago irakurri

Peter Brown maisua hil da

2023/06/27

97 urterekin hil da Peter Brown dantzari, irakasle eta koreografoa. Donostiako Dantzako Kontserbatorioko irakaslea izan zen urte luzez, eta munduko ballet onenetan aritutako dantzari profesional askoren irakaslea izan zen. 1926an jaio zen Londresen, apirilaren 29an, Dantzaren Egunean hain z...

Gehiago irakurri

Boiseko Oinkari dantzari taldea Euskal Herrian izango da datozen egunotan

2023/06/20

Diasporako euskal dantza talde ezagunenetakoa eta euskal kultura munduan ezagutzera ematen duena da Boiseko Oinkari dantzari taldea. Hainbat urtetik behin Euskal Herrira etortzen dira bertan euskal dantza bizi, dantzatu eta euskal dantza taldeekin dituzten harremanak sendotzera. XXI. mendean bosgar...

Gehiago irakurri

Besta Berri edo Gorpuzti jaia dantzan

2023/06/08

Dantzariak, musikariak, banderariak, zaldikoak, erraldoiak, herensugea... izan dira garai bateko Korpus prozesio arranditsuetako elementu nagusiak. Gisa horretako erakustaldi handiak galdu ziren, baina zenbait herritan prozesioek eta dantzek ikusgarritasun handiz jarraitzen dute. Donoztiri, Heleta,...

Gehiago irakurri

“Konpainiei emanaldiak egiteko aukerak emateak asko betetzen gaitu”

2023/06/06

Dantzari ikusgarritasuna emateko helburuarekin sortu zuten Pasaiako Dantza Festibala (PDF) Haatik konpainiako kideek Pasaiako Udalarekin batera. Ekainaren 8tik 11ra Pasai Antxoko kaleetan emango diren hogei ekitaldi antolatu dituzte. Euskal konpainien emanaldiekin osatu dute bosgarren edizioare...

Gehiago irakurri

"Tradizioaren traizioaz?" jardunaldiak EHUko Udako Ikastaroetan

2023/06/05

Tradizioari eta sorkuntzari lotutako hainbat tentsio, zalantzak eta eztabaida sortu ohi dira eta gogoeta horiek elkarbanatzea da EHUko Udako Ikastaroetan antolatu duten "Tradizioaren traizioaz?" jardunaldien asmoa. Kulturari ikuspegi orokorretik edo kultur adierazpide jakinen modu xeheagoan errepa...

Gehiago irakurri

40 alpargata bata bestearen segidan

2023/05/25

Aurreskua dantzatu dute Loinatz jaietako asteartean Beasaingo 40 gaztetxok. 13 eta 5 urte bitarteko 40 haurrek plazaratu dute aurreskua eta beste 40 gonbidatu dituzte sokara; guztira 80 haur dantzan plazan. Soka plazaratu eta desafioa dantzatu dute aurreskuak eta atzeskuak. Eta jarraian, 40 dant...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"

Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/28

Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.

Dantzan on Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2017/11/21

Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.

Dantzan on Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:

"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.

Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak

2017/10/24

San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker ikus dezakegu gizonek zein emakumeek dantzatuak izan direla Eltziegoko dantzak. Gerra aurretik gizonek dantzatzen zituztela azaltzen dute baina galdu egin zen ohitura, gerra ondorenean Sección Femeninak berreskuratu zituen dantzak, orduan hasi ziren emakumeak Eltziegoko dantzak dantzatzen. Irudietan ikusi dugu 1960ko hamarkadan gizon-emakumeek elkarrekin ere dantzatu izan zituztela. Buletinean, dantzarien arropen xehetasunak ere ageri dira. Lotura honetan irakur ditzakezue azalpen guztiak:
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com