Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Benois sarietarako hautagai izendatu dute Jon Vallejo

2020/02/12

Jon Vallejo (Donostia, 1985) ballet dantzariak Benois de la Danse sarietarako izendapena jaso du. Dantza munduko sari garrantzitsuena da; zineko Oscarrarekin parekatzen da.  Dresdeko (Alemania) Semperoper balleteko lehen dantzaria da Jon Vallejo . Saria irabaztera iritsiko ez balitz ere, ...

Gehiago irakurri

Kuartango: Agate Deuna 2020 Kantuak, porreroak eta hartza

2020/02/11

Santa Agedaren ospakizunek inauteriekin bat egiten dute Kuartangon. Arabako bailara honetan otsailaren 8an ospatu da 2020 urtean Ageda Deuna, eta kantu eta makilekin batera inauterietako larru, joare eta mozorroak ageri dira Zuhatzun. Horien artean da Hartza, hezitzaileak katez lotuta daramana eta porreroak deritzen mozorroek eusten dutena. Irudiak: Ana Flor. Agate Deuna Kuartangon, kantuak, porreroak eta hartza Zuhatzu, Kuartango, 2020-02-08. 

 

Altzürükü: Altzürüküko maskaradak 2020 lehen barrikada

2020/02/10

Hasi dira 2020ko maskaradak. Irudietan duzuen barrikadarekin abiatu dituzte Altzürüküko gazteek aurtengo maskaradak. Gorrien eta beltzen barrikada-haustea jaso dugu. Hogeita hamar arizaletik gora elkartu dira aurtengo maskaradak prestatzeko eta otsailaren 9an hasita apirilaren 26ra arte hamabi emanaldi egingo dituzte. 9:00etan ekin diote lanari; talde argazkia atera ondoren Altzürüküko sarreran hautsi dute lehenengo barrikada. Goizean zehar beste bost barrikada izan dira. Frontoian amaitu dituzte goizeko lanak. Ohi denez, herrian bertan eman dituzte lehenengo maskaradak eta azkenak Garaibin izango dira, zati bat Altzürükükoa eta bestea Urdinarbekoa dituen auzoan. Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Altzürüküko maskaradak, lehen barrikada, 2020-02-09.

Aretxabaleta: Santa Ageda 2020

2020/02/07

Santa Ageda egunean dantzatu dute aurtengo lehenengo aurreskua Aretxabaletako kintoek. Otsailaren 5etik inauterietako igandera arteko igande guztietan irtengo dira plazara dantzara Santa Ageda neska-mutilak. Aurten 19 urte beteko dituzten 60 herritar inguru elkartu dira kintoetan. Egun hauek festa egunak dira 2001ean jaiotako aretxabaletarrentzat; dantza, kantua eta jan-edana. Santa Ageda bezpera eta egunean kantuan eta eskean aritu ondoren, otsaileko igandeetan plazan soka ateratzeko ardura dute orain herriko gazteek. Irudiak: Amaiur Aristi. Santa Ageda, Aretxabaleta, 2020-02-05.

Pamperruque dantzari buruzko hitzaldi dantzatua Jon Olazkuagan eskutik

2020/02/06

Larunbat honetan, otsailaren 8an, Baionako Euskal Museoan "Bayonne - Fêtes et pamperruques" hitzaldi dantzatua eskainiko du Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagak. Pamperruque izeneko dantzaren inguruan ikerketa eta berregite lana egin zuen orain hogei urte Maritzulik eta lan horren emaitza 2001eko...

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak, Martxel Rodriguez

2020/02/05

Martxel Rodriguez eta Jon Lopez Led Silhouette konpainiaren zuzendariak dira eta Gipuzkoako Dantzagunean egon dira Dantzatz konpainiarekin lanean. Atalak proiektuaren barruan 2019ko abenduaren 2tik 13ra egonaldia egin dute. Sorkuntza laborategi horren xedea koreografo berriei aukerak ematea da. Martxel Rodriguez oso gustura agertu da esperientziarekin. Proiektuari esker metodologia propio baten oinarriak planteatzeko aukera izan dute. Matxalen Bilbao koreografoa izan dute bidelagun. Dantzaz, Atalak, Martxel Rodriguez, 2020-02-05..

Gibel-jana, puska biltzea eta dantzak Lizartzako inauterietan

2020/02/05

Datozen bi asteburutan ospatuko dituzte Lizartzan inauteriak eta dantzariak festarako prest direla azaldu digu Josune Zubeldia Otsolar dantza taldeko kideak. Larunbat honetan ekingo diote jaiari txekorraren egunarekin eta otsailaren 15ean eta 16an irtengo dira dantzariak eskera eta dantzara. 199...

Gehiago irakurri

Hartzaro festibala asteburuan hasi dute Uztaritzen

2020/02/04

Otsailean sartzearekin batera hasi dira Uztaritzeko inauteriak. Programazioa betea antolatu dute otsailaren 1etik 25era egingo den Hartzaro festibalerako. Jaialdiak udaberriari ongietorria ematea du helburu. Tradiziozko ohitura eta egungo festa molde berriak batuta herritar guztiak festara gonbidat...

Gehiago irakurri

"Bizitzan behin bizitzen dugun esperientzia da kinto izatea"

2020/02/03

Hirurogei kinto edo Santa Ageda neska-mutil inguru irtengo dira dantzara Aretxabaletako plazara. Umetatik itxaroten egon diren momentua iritsi zaie eta gogo handiz bizi dituzte Santa Ageda bezperako egun hauek Aretxabaletako kintoek. Laura Igartua, Eñaut Beltran de Heredia eta Lorea Mateos kintoek...

Gehiago irakurri

Tafalla: San Sebastian 2020 Zaldikoen dantza

2020/02/03

San Sebastian egunez estreinatu dituzte Tafallan zaldikoak, bi zaldiko zehazki, bata beltza eta bestea zuria, karlista bat eta liberala bestea. Tafallako Altaffaylla kultura elkarteak eta Aldamara Gaiteroen ekimenez plazaratu dira zaldikoak. Udal-batza lagunduz egiten den prozesioan parte hartu eta beren dantza propioa eskaini dute zaldikoek gaitarien doinura. Eskuartean tallerrean eginak dira bi zaldikoak, propio Tafallako San Sebastian egunera begira, erraldoien konpartsaren osagarri. Irudiak: Jesus Mari Lizarragak sareratuak. Tafalla, San Sebastian, zaldikoen dantza, 2020-01-20.

 

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com