Orain arteko ekarpenak
Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri
2026/09/02
Guilchertarrek Euskal Herriko dantzen ikerketan egindako filmaketen artean da honako hau, Heletako (Nafarroa Beherea) Besta Berriko ospakizunen xehetasunak erakusten dizkiguna kolorezko irudietan. Irudiak laguntzen dituen dokumentazioan ez da datarik ageri eta 1972 inguruan izan daitekeela jarri dugu urte horretan aritu zirelako Besta Berriren beste filmaketak aintzat hartuta. 00:25 Beztituen segizioa agertzen da irudiotan, Heletako karrika zabal batetik hurbiltzen. Zapurrek zabaltzen dute jarraigoa, musikariak datoz gero, eta haien ondotik oilarrak, kapitaina, banderariak, aldare-aitzinekoak, soldadoak eta kaporalak. Oinez datoz, musikaren doinura. Horrek salatzen digu plazatik elizarako bidean direla, ospakizunaren lehen partean, beraz. 00:33 Jarraigoa Heletako plazara sartzen ikusten dugu orain. Oraingoan taldea bere osotasunean ikus dezakegu eta kasu honetan banderaria doa aurretik, euskal ikurriña eskuetan helduz. Zuriz jantzita doa, gorbataz, paparrean gurutzatutako bandaz eta buruan txapelaz apaindua. Bere gibeletik, bi lerrotan, gainontzeko beztituak datoz. 00:47 Irudi hauetan zehaztasun handiagoarekin ikusten ahal ditugu segizio osatzen dutenak: Oilarrek (2) berde koloreko jaka eta kaska apainduak daramatzate eta eskuetan oilar formako irudi batek koroatutako xingoladun makila. Zapurrak (4) ohiko kaska eta jaka beltzez jantzita, mandarra dute aitzinaldean eta aizkora daramate sorbaldan pausatua. Makilariak jaka beltza darama eta kaska gorria. Makilari eraginez aitzinatzen da. Kobre bandan tronpetan, klarineteak, tronboiak, bonbardino, atabal eta dunbalak ikusi ditzakegu. Kapitaina eta ofizierrak datoz haien gibeletik, galtza zuri eta jaka eta kapel ilunez atonduak. Haien aldean suitzarra, bere bikornio bereziarekin. Beste 2 banderarik apaingarri erligiosoak dituen frantses banderak daramatzate gerrian pausatuak. Segizio aitzinekoa ez bezala, gorriz jantzita doaz hauek. Alabardariek (2) jaka gorria eta apaindutako txapela zuriak daramatzate soinean eta xingolez edertutako alabardak eskuetan. Gendarmeak (2), soldadoak (20 bat), eta haietan tartekaturik kaporalak (2) datoz gero. Azken hauek mutiko gazteak izaten dira, festa honen transmisio funtzioa argi utziz. Jaka granatea eta txapela zuria daramate hauek. Bi lerroen tarteko pasabidean sarjenta ikus dezakegu gorriz jantzita eta fusila sorbaldan (soldadoek bezala). Taldea jaka eta txapela gorriz jantzitako bi mutiko gaztek ixten dute. Orotara, 50 bat lagunek osatzen dute taldea. 01:10 Herriaren kurritzearen irudi gehiago ikus ditzakegu jarraian. Heletako plazara heltzen ari da taldea. Plazari itzulia ematen diote beste behin ere. Izan ere, herria goitik eta behera zeharkatzen du jarraigoak. Xabier Itzainak azaltzen duenez: “Goizean guarda karriketan ibiltzen da, eta badoa agintarien bila mezarat joateko (jaun erretorea eta herriko gizonak). Elizarat heldu eta, guardia eliz atarian gelditzen da, apezaren seinalearen zain. Hau sakristiatik ateratzen delarik, Suisak hiru ukaldi jotzen ditu bere hallebarde-arekin, eta guarda sartzen da dantzan aldareraino. (...) Mezaren bururatzean prozesioa egiten da kanpoan, itzuli bat eginez, elizarat berriz jin arte. Zapur, oilar eta makilaria dantzan ari dira prozesioan sakramendu sainduaren inguruan”. ("Eliza, herri kultura eta politika. Besta Berri ipar Euskal Herrian". Uztaro 20. 1997) 01:47 Irudi hauetan elizan sartzea erakusten zaigu. Hilerritik egiten dute sarrera dantzariek, Kaxkarot martxa dantzatuz. Oilarrak doaz aitzinetik, zapurrak gero. Oilarrek kontrapaseko urrats luzea zolutik labainduz egiten dute. Zapurrek, nor bere lerroko kanpoko zangoarekin abiatzen dute urratsa. Lehenbizi kontrapasa egiten dute eta gero itzuliak. Itzuli horiek modu ezberdinetan apaintzen ditu dantzari bakoitzak, lau urratsetan kontradenboretan zoluan pikatuz, zortzi urrats motxetan, azken biak pikatuz…02:05 Makilaria dator gero, atzera begiratuz aitzinatzen dena, makila itzultzen duen bitartean. Honek ere Kaxkarot martxaren aldaera egiten du, kontrapasak eta pikatzeak tartekatuz, atzean datozen musikariei begiratuz. Berez, hori izanen baitzen, hastapenean, makilariaren lana, musikariak gidatu edo zuzentzea. 02:16 Musikariak agertzen dira lehen planoan. Haien gibeletik Kapitaina, ofizierra eta suitzarra, oinez. Urrunean, banderariak eta alabardariak ikus ditzakegu Kaxkarot martxarekin aitzinatzen, oilarrak edo zapurrak nola. Soldadoak (4) oinez aurreratzen dira. Jarraigoaren ondotik, jadanik kalez jantzitako herritarrak ikusten ditugu. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri
Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza egitaraua 2026
2026/07/30
Gasteiz, Donostia eta Bilboko jai egitarauetan dantzari lotutako dozenaka hitzordu izango dira: dantza taldeak, erromeriak, alardeak, kalejirak eta erraldoi eta buruhandien kalejirak. Abuztuan ospatzen diren hiru hiriburuetako jaietako dantza eskaintza jaso dugu, egunez egun antolatuta.
Gasteiz
...
Lekeitio: San Pedro 2026 Kaxarranka eta eguzki-dantza
2026/07/30
San Pedro eguna da Lekeitioko egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Kaxarranka, eguzki-dantza eta prozesioak herriko nortasuna eta itsas tradizioa erakusten dituzte. Jaiaren unerik esanguratsuenetakoak Kaxarranka eta Eguzki-dantza dira, eta Traola Produkzioak bideo batean bildu ditu eguneko irudi nagusiak. Aurtengo Kaxarranka Naia Rojok dantzatu du. Kaxa gaineko dantzaren ondoren eguzki-dantza plazaratu dute Etorkizuna dantza taldeko kideek. Irudiak: Traola Produkzioak S.L Kaxarranka eta eguzki-dantza, San Pedro, Lekeitio, 2026-06-29.
Mintegia: Dantza taldeetako haur eta nerabeen babeserako protokoloaren lanketa
Zain elkartearen eskutik urtarrilean izan genuen “Haur eta nerabeen babesean eta genero indarkeriaren formakuntza” izeneko saioa osatzera dator honako hau. Oraingo honetan dantza taldeetan, bai prebentziorako nahiz gerta litezkeen indarkeria ala sexu-erasoen aurrean baliagarri izango den gida edo protokolo bat osatzea izango dugu helburu. Matrikula: Dohainik Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Beasain, Igartza jauregia
2026/09/26 11:00
2026/09/26 11:00
Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak
2026/07/29
1936ko gerraren 90. urteurrena gogoan eta gerra lazgarri hartan egin ziren kantak biltzen zituen Joseba Tapiaren 2001. urteko "Agur Intxorta Maite" diskaren 25. urteurrenean, gerraren memoria dantzatzen zuten gorputzen bidez plazaratzeko ekitaldia egin da Eibarren 2026ko maiatzaren 30ean, Euskal Jaiaren baitan, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. Berun konpittak izeneko jota ageri da honako bideoan. Jose Maria Garatek idatzitako hitzek Bizkaiko Lea Artibai inguruko parajeak eta mendiak dituzte hizpide, Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean diren Kalamendi, Milloi edo Eizmendin bizitako gerraren penak ageri dira. Tradiziozko Jota doinu bat jarri zien Tapiak Garateren hitzei. Jota eta ingurutxoaren arteko jolasean dantzatu ziren Berun konpitten doinura dantzariak. Berun konpittak Kalamenditik Milluin,Osolon ziar Eizmendi,eusko mutillak erriminyagoten Ama Euskadi Zubek zarie mutillekUrtzik maiteki egiñek,falangiste ta mairubaierakusteko agiñek Guda-lubanen ostetikerreketeai irrintzi:berun konpittak jaurtiazgura badabez iruntsi Begijak zorrotz eskiererpin izkilluz batera:berun pipittak mairubabialdu dayan lotara Gorrotorikan ez, arren,berun aleak maitekialik zuzenen bialdugaizkatzearren Euzkadi. Hitzak: Jose Mari Garate, 1937Musika: HerrikoiaMoldaketak: Joseba Tapia Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Berun konpittak, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30. Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak
Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza
2026/07/22
Berrizko dantzari-dantzak Durangaldeko dantza tradizioaren adierazgarri nagusietakoak dira. Eskualde osoan antzeko egitura koreografikoa duten arren, herriz herri egiteko moduak aldatu egiten dira, eta Berrizko eredua erreferentzia izan da talde askorentzat. Haitz Gurrutxaga eta Eneko Etxaniz bertan izan dira Santa Isabel egunean, Berrizko dantzariekin batera ospakizuna gertutik ezagutu eta irudiak jasotzen. Dantzariei zenbait urrats ere eginarazi dizkiete. Santa Isabel egunean, dantzari-dantzak eta ondorengo erregelak dantzatzen dituzte herriko plazan. Gaur egun, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeetako ordezkariek osatzen dute dantzari taldea. Tradizio horren transmisioan funtsezko izan da Alejandro Aldekoa (1920-1996): urte luzez irakasle, musikari eta dantzariak hautatzeko arduradun izan zen, 1952an San Lorentzo dantza taldea sortu zuen, eta Berrizko dantza moldearen zaintza eta zabalkundean ekarpen handia egin zuen. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Dantzari-dantza eta erregelak, Santa Isabel, 2026-07-02. Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza
Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak
2026/07/21
Irudi hauek Nafarroa Behereko Iholdi herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1972ko Besta Berri ospakizunean. Festa horren irudiekin argitaratutako aurreko filme-zatian Besta Berriko segizioaren desfileko irudiak ikusten badira nagusiki, oraingo honetan behin martxa eta desfileak bukatuta, bat-batean eta aire ez formalean dantzatutako dantza-jauziak eta fandangoak ageri dira. 00:23 Taldea lasai prozesioaren ondotik. Makilaria, Aldare-aitzinekoak, musikariak trago bat edaten eta zenbait ume, helduen artean. 00:24 Dantza-jauzi bat ematen ageri dira hainbat zapur ―kaskak erantzita― eta hainbat musikari. Egiten ageri diren segida hau da: “zote - erdizka - dobla - erdizka - ezker - erdizka”. Ematen ari diren dantza-jauzia Muxikoak dela ondorioztatu dezakegu, beraz. Arreta gehien pizten duena da kasik dantzari bakar batek ere ez duela ber maneran dantzatzen. Zapurrek urratsak loratuagoak egiten dituzte, musikariek aldiz, sinpleagoak. Alta, guztiek, Zote ―edo Jo― eta Dobla, Iholdiko maneran egiten dute, noski. Hau da, urratsaren lehen partean kontrapasa egiten dute laugarren denbora esekiduran eutsiz eta bigarren partean, ohi den bezala itxiz. Baina zapurretako zenbaitek oraindik ere gehiago loratzen dute urratsa, lehen kontrapas horren bukaeran itzuli bat emanez. Erdizketan ere aniztasuna bada. Batzuek urraska egiten dituzte ―lehen planoan agertuko zaigu zapurretako baten, esaterako―. Beste batzuek kontrara, erdizkaren lehen puntua pikatu egiten dute, Antrexatak edo Euskaldunak-etan egiten ohi den gisara. Hirugarren manera bat ere ikus dezakegu. Lehenago hasierako puntuak urraska egin dituen zapurrak, azken erdizka jauzika egiten du. Urrats aldaera menestra ederra, hamabost segundu eskasetan. 00:39 Planoa aldatzen da eta bi Aldare-aitzineko agertzen zaizkigu lehen planoan. Kameraren posizioagatik ―aurreko bera― pentsa genezake Muxikoak dantzatzen ari direla oraindik. “Dobla - erdizka - erdizka” segida egiten dute, baina planoa berehala moztu egiten da. 00:43 Aldare-aitzinekoen eta emakumezko baten oinen detaile-planoa ageri zaigu oraingoan. “Erdizka eta hiru - erdizka lauetan” da irudiek agertzen diguten urrats segida laburra. Aipagarria da “eta hiru” apaindura hori hiru aldiz pikatuz egiten dutela dantzari gehienek, baina, haietako batek bi aldiz pikatu eta saltoa eginez ixten duela puntua. 00:56 Planoa aldatu da berriz, baina beste oinen detaile-plano bat erakusten digute irudiek. “Erdizka bietan - dobla - erdizka” pasartea dantzatzen dute Aldare-aitzinekoek eta emakumezkoak. Kamara aurretik norbait gurutzatzen da eta planoa moztu egiten da. Gauza bera gertatzen da segundu baten buruan. Oin beren “erdizka - dobla - erdizka” segida erakutsiz bukatzen da sekuentziatxo hau. 01:13 Plano zabalagoa da oraingoan. Iholdiko karriketatik, modu informalean, ibiliz ageri dira bi zapur eta makilaria, ume zenbaitzuez lagunduak. Berehala makilariaren detailea erakusten digu kameralariak. Makila dantzatzen jostatzen da, ibiltzen den bitartean, inguruan dituen haurren gozamenerako. Planoa zabaltzen denean ikus dezakegu aurreko zapurrak binaka formatuak direla eta martxarekin pilota-plazara heltzen ari dela guztiak. 01:22 Pilota-plazako planoa da eta taldea, oilarrak buru eta zapurrak eta makilaria gibeletik, plazan, borobilean kokatzen ari dira, martxari segiz. Musikariak datoz atzetik. Plano berriak makilaria agertzen digu danbor-nagusiaren lanak eginez, musikarien doinua makilarekin zuzentzen, danborradetan nola ―tira, makila modu aberatsagoan mugituz, egiaren aitortzeko―. 01:37 Plano zabal batek jende multzo handia erakusten digu borobilean dantzan ari diren Beztituan inguruan. Pilota plazan ari dira dantzan, bertan kokatuak diren bi etxeen gerizpean. Gertuagoko plano batek erakusten digu berriz Muxikoak dantzatzen ari direla. Lau urrats lauetan-en azken bi errepikapenak dantzatzen ageri dira eta ondotik, pika eta erdizka egiten dute alde banatara. Aldare-aitzinekoak, musikarietako batzuk, oilarrak eta zapurrak ageri dira dantzan. Arestiko urrats aberastasuna agertzen zaigu oraingoan ere. Batzuk urraska, besteak saltarinago. 01:54 Musikarietako biri erreparatzien die kamerak. Lehenegoak ―gaztexeagoa denak― saltari egiten ditu erdizkak, eta inguruka doblak, esate baterako. Besteak dantzakera sotilagoa du. 02:25 Dantzari saltarinak arreta deitu dio kameralariari eta bere oinen detaileak eskaintzen dizkigu ondoko segunduetan. “Zote eta hiru - erdizka - dobla - erdizka (x2) - erdizka lauetan - zote - zote eta hiru”. Muxikoak-en azken segidak egiten ari da. Erdizka batzuk pikatuak eta jauzika, besteak urraska, zoteak Iholdiko maneran, noski, baina itzuliak. Doblak aldiz itzuli gabe. Urrats paleta oso bat bi oin soiletan. 02:58 “Zote eta hiru - erdizka - dobla eta hiru - erdizka”. Zapur eta Aldare-aitzinekoen oinak agertzen zaizkigu, orain arte bezala, puntu aniztasun eta aberastasun erabatekoan. 03:09 Plano zabalagoak dantzaren bukaera erakusten digu. “Ezker - eskuin - jo - erdizka - eskuin - ezker- jo - erdizka”. Ahuntxa dantza-jauziaren bukaera da. Azkeneko erdizkaren azken puntuan saltatuz amaitzen dute denek dantza jauzia. 03:23 Plano orokorrago batek talde osoa agertzen digu, jauzi-dantzari, herriko beste zoko batean. Hegi ari dira dantzatzen. “Pika bietan - ebats - pika bietan - ebats”. Erdizka lauetan dantzatzen hasten direnean zapurretako batek lehen bi puntuetako urratsa apaindu egiten du eta kortaren ordez saltoak ematen ditu. Beste aldeko oilarretako batek, modu berean bukatzen du urratsa. 03:52 Plazako irudiak. Taldea gertuagotik grabatua ageri da eta kasu honetan ez dira beztituak bakarrik dantzan ari; herritarrak ere ari dira, gizon zein emazte. Ez zaigu errez egin jauzia zein den asmatzea, dantzarietako batzuk tronpatzen baitira, baina iruditu zaigu honako segida egiten dutela: Zote (Iholdiko maneran) - erdizka eta hiru - eskuin (x2) Pika eta erdizka (x4) Zote, erdizka… Hala balitz, Lapurtar Motxak-en antzeman dugu segida hori. 04:24 Planoa moztu da eta beste dantza-jauzi pasarte bat erakusten digute irudiek. Honako segida antzematea iruditu zaigu: Jauzi eta hiru (x4) 4etan erdizka Ezker, eskuin, ezker eta hiru… Esanen genuke Lapurtar Motxak-en aldaera berezia dela, ohiko honen aldaera. Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru Erdizka lauetan Ezker, eskuin, ezker hiru, erdizka eta ezker… Ederrak dira dantzari batzuen urrats apaindurak. 04:53 Dantza-jauziak bazterrean utzi fandangoa dantzatzeari ekiten diote beztitu zein herritarrek. Boskotea agertzen zaigu lehenik, eta gero lagun gehiago doaz dantza korrora batzen. Puntapioa egiten dute, planoa moztu eta itzuliak egiten agertzen dira eta ondotik, baltseoarekin haien eskuineruntz aitzinatzen, batzuk aurreraka, besteak atzeraka, beste batzuk itzuliz… Hara-honakoa dirudiena eginez bukatzen da planoa. 05:26 Gertuagoko planoek urratsen xehetasunak erakusten dizkigute: baltseoa, itzuliak, hara honakoa, puntapioa… Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak
Sohüta-Hoki 2026 Lurdes Iriondo pastorala
2026/07/20
Lurdes Iriondo pastorala, Sohüta-Hoki, 2026-07-19. Argazkiak: Oier Araolaza - Dantzan cc-by-sa
Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza
2026/07/17
"Uztailaren hemeretzia, egun beltz ta pozoitsua..." dio Joxe Mari Lopetegik 1936an jarritako Ekaitza kantuak lehen puntuan. Urteetara, Joseba Tapiak musikatu eta kantatu zuen gerrako hasiera irudikatzen duen kanta eta pasa den maiatzean Juan Antonio Urbeltzek irudikatu bezala dantzan plazaratu zen Eibarren, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. Orain urte batzuk, Argia dantzari taldean, Juan Antonio Urbeltzek proposatu zuen gerrako kantak biltzen zituen Tapiaren diska horretako lehen kantarekin, Ekaitza izenekoarekin GUrpilean, borobilean, irradakan dantzan egitea. Urbeltzen proposamen horretatik abiatuta, irradakan, borobiltzen doan sokan, kantuz dantzan lehertu zen Ekaitza Eibarko Untzaga plazan. Ekaitza Uztaillaren emeretziaegun beltz ta pozoitsuaezagutzen zan bazatorrelaekaitzakin erasua;berialaxe nabarmendu zantximista gaixtoan suaodol gorrituz gainbera azi zanujoldero Bidasuaamaika amaren seme galdu da,ai, seme gizagaixua! Atzera eginda galdua zegongure erri doatsuaberagatikan burua goraeman genduen pausua;egazki zarrak bonba goitikannonaitik kañonazuaekaitzak kazkabarra bezalabazatorren balazuaamaika amak gaur esaten du:ai, seme gizagaixua! Ez izan arren guk Españiyanbizitza ain erosuaaskatasuna maite degunakgerez izan odoltsua;aberatsaren meriyoz datoremengo naste osuaoinpean beti iruki nayaklangille edo beartsuaamaika amak negarrez diyo:ai, seme gizagaixua! Gurdi burnizko gudako egiñakdiaurrun itxuratsuaaurreratzen zan nola sartzen danardi tartean otsuapinpi ta panpa garbitzen zuangure inguru osuazerekin gogor egiñik guk ez naiz izan biyotz jasuaamaika amari gogotzen zaio:ai, seme gizagaixua! Iretsi nairik nola enarakiretsitzen dun eltxuaberrogeita bost egun onelaura bizitza pisuaIrungo erri zoragarrialeyal eta mamitsuabeartsuaren laguntzalliazuzena eta zintzuaamaika amari aztuko etzaio:ai, seme gizagaixua! Falangistakin reketetarrak,zer gizarte indartsuaberen laguntza zeukatelakomilitar gaizto faltsua!Alkarrengana bildu diradebekaizkor ta xitaltsuaaurrera guazen alkarturikananai prestu bulartsua,Ama Euskadik lagunduko du:aurrera seme gaixua! Hitzak: Joxe Mari Lopetegi, 1936-XIIDoinua: Joseba Tapia Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Ekaitza, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30. Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/08
Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan - Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da
2022/03/26
Gure dolumiña. Urbeltz-Arregi sendia.
Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2022/03/16
Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua: Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, [...]
Dantzan - Baltasar emakumea izan zenekoa
2022/01/05
Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?
Dantzan - Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia
2022/01/04
2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan: - 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak - Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04) https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20220104/barkoxen-agur-erran-ondotik-atharratzen-abiatuko-dituzte-aurtengo-maskaradak [...]
Dantzan - Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
2021/10/22
Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!
Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2021/07/05
Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!
Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2021/07/05
Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran [...]
Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
2021/06/03
Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]
Dantzan - Karibuen eresia
2021/04/28
Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "