Maritzuli konpainiak dantzarako hitzordua izango du aurten ere Miarritzeko San Martin festetan. Azaroaren 8an, meza ostean (11:00etan da meza), San Martin elizaren aurrean egingo dute saioa. “Miarritzentzat sortu genuen bandera dantzaraziko dugu eta horren ondoren gure ezpata-dantza oroitarazteko e...
1977ko San Joan egunean, Andoaingo Goiko plazan axeri-dantza dantzatu zuten Lizar-Makil taldeko dantzariek. Aurreko urteetan egindako ikerketa eta lanari esker, Adunan eta Andoainen egiten zen dantza berreskuratzea lortu zuten. 1975ean Adunan plazaratu zuten lehen aldiz, eta urtebete geroago Andoainen. Argazkiak, beraz, berreskuratu ondoren Andoainen bigarrenez dantzatu zutenekoak dira. Orduan Lizar-Makil taldeko gizonek soilik dantzatzen zuten. Egun, emakume eta gizonek dantzatzen dute, eta ez dira dantza taldeko kideak; propio axeri-dantzaz arduratzen den taldeak plazaratzen du. Argazkiak: Ignacio Martinez. Iñigo Atorrasagasti eta Iñaki Arregi, dantzan parte hartzen zuten dantzarien bitartez iritsi zaizkigu. Axeri-dantza, San Joan, Andoain, 1977.
Eztei bat Elbeten (Baztan - Nafarroa Garaia) eta bertan Maurizio Elizalde txistularia (Martintoneko borda, Arizkun) eta Felix Iriarte atabalaria (Artzea, Arizkun), ezkonkideak laguntzen. Mertxe Galain Ariztia elbetearra (Lekuederrea) eta Arturo Iturralde Irigoien iruritarra (Zurginenea) dira ezkongaiak. Filme hau, 1965an grabatua izan zen Elbeteko eliza inguruetan. Filmaren hasmentan, Maurizio eta Felix ageri dira Elbeteko elizaren kanpo aldean, gonbidatuen eta senargaiaren eta emaztegaiaren zain. Itxaronaldian irriz agertzen dira bi soinulariak elizako atean. Dotore jantzita ageri dira, trajez, gorbata eta guzti. Iduri luke, Txistularien elkarteko intsignia daramatela paparrean. 00:34 Eliza atariaren plano orokorra agertzen da gero. Soinulariak lanean ari dira —bideoak soinurik ez duen arren, ageri da—, eta ume multzo handi bat dago eskaileren behekaldean. Baztango ezteietan —maila batekoetan— ohikoa izaten zen ezkongaien familiek umeendako sosak, goxokiak eta azukre almendrak botatzea airera. Zenbaitetan, auzoek, pastak eta moskatela eramaten zuten eliza atarian jateko. 00:41 Maurizio eta Felixen plano gertuagokoak ere badira eliza atarian jotzen. Baztanen badute ezkontza egunetarako doinu berezi bat: Eztei-doinua edo Ioiak ere deitua —Ioiak ezkontza-puskak ezkongai baten etxetik beste ezkongaiaren etxera eramateko erritualari esaten zitzaion—. Bazkari denboran jo ohi zuten eta Maurizio Elizaldek kontatzen zuenez 400 ezkontzetan baino gehiagotan joa zuen doinu hura. Ezin jakin, ordea, irudietan zer jotzen ari ote diren. 01:41 Eliza barneko irudiak ere agertzen ditu filmak, baina berehala, berriz ere, kanpoko irudiak erakusten dizkigu. Ezkontza bukatuta, Elbeteko karrika nagusitik Elizondorako bidea hartu du segizioak. 02:02 Soinulariak doaz aurretk —Maurizio eta Felix— eta ezkonberriak haien atzetik. Haurrek eusten diote emaztearen soinekoaren dandarrari. Gainontzeko gonbidatuak doaz gero. Javier Karrikaburu, Juana Mari Galain eta Mariano Oteiza identifikatu ahal izan ditugu. 2:42 Maurizio eta Felixen irudi gehiago daude ondotik, Elbeteko Xondonea etxe aitzinean, txistua eta atabala jotzen. 3:47 Filmeko azken fotogrametan soka-dantza iheskor baten irudiak agertzen zaizkigu. Elbeteko plaza izan daitekeela dirudi, inguruko etxeei erreparatuz. Segundu bakarra irauten du akzioak. Irudiak ilunak dira, beraz, pentsa genezake ezkontzako bazkari ondoan gertatu zela dantzaldia. Soka buruan, ezkonberriak, Arturo Iturralde senarra suma dezakegu eta bere gibelean, Mertxe Galain emaztea. Atzetik, beste hogei bat dantzari, soinekoz eta trajez jantziak. Ezkonberrien senideak eta ezkontzako gonbidatuak izan daitezkeela suposatu dugu. Ez dago ongi asmatzerik baina karrika-inguruan ari direla antzematea iruditu zaigu. Urrats saltarintxoa egiten ari direla igarri genezake. Hala balitz, baluke zentzurik. Garaian, Baztango zenbait herritan ohitura zuten ezkontza egunetan soka-dantza edo karrika-ingurua egitekoa. Elkarri eskuetatik helduta, herria kurritzen zuten eta etxeetan ere sartzen ziren. Aurreko atetik sartu eta atzekotik atera. Horrelako egoeretan, zenbaitetan gertatzen ziren neurrigabekeriak direla-eta, soka-dantza horiek debekatu egin zituzten eta hartara, desagertu egin ziren. Irudiok Hélène eta Jean-Michel Guilcher 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian; Biarnon eta Baztanen egindako ikerketaren parte dira. Aritz Ibañezek egin ditu filmaketa honen azterketa eta erredakzio lanak, ondoko laguntzaileek emandako informazioetan oinarrituz: Patxi Larralde Elizalde (Etxeberria, Arizkun), Mari Carmen, Mari Paz eta Ana Mari Goñi Agirre ahizpak (Elizaldea, Lekaroz) eta Txarito Iturriria Goñi (Ortiborroa). Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak Guilcher 25 Lekaroz 1965 Mutil-dantzak Guilcher 26 Elbete 1965 Eztei-soinuak eta soka-dantza iheskor bat
Ametsak atzeratzen direnean, zer gertatzen da haiekin? Mauricio Pérez Fayos sortzaile eta performer gazteak bere lehen sorkuntza eszenikoan porrotaren, frustrazioaren eta amore ematearen inguruko paisaia intimo bat eraikitzen du. Bere belaunaldiaren kezketatik abiatuta, etorkizun hobea irudikatzea gero eta zailagoa den errealitate bati begiratzen dio: bete gabeko helburuak, bazterrean utzitako nahiak eta heldutasunera iristearekin batera lausotzen diren gaztetako ametsak.
Gorputz bakar batek hartzen du eszenaren ardura osoa. Mugimendua, testua, soinua, argiztapena eta espazio eszenikoa kudeatuz, Pérez Fayosek bere buruarekin eta bere itxaropenekin egiten du topo, antzerki-makineria osoa zuzenean eraikitzen duen bitartean. Eszenaratze minimalistak eta sinbolismoz betetako objektuek hutsunearen eta ezerezaren sentsazioa indartzen dute. Esto iba a ser La Oportunidad y ha terminado siendo mi primera despedidasortzen hasi aurretik ere amore emateaz, ametsak alde batera uzteaz eta oraindik gauzatu ez denari agur esateaz diharduen pieza autobiografiko eta belaunaldi-erretratu bat da.
Fitxa artistikoa:
Ideia, zuzendaritza artistikoa eta interpretazioa:Mauricio Pérez Fayos
Zuzendaritza teknikoa: Mauricio Pérez Fayos
Aholkularitza artistikoa:Paula Serrano, Led Silhouette (Jon López eta Martxel Rodríguez) eta La Basal (Rocío Barriga eta Sergio R. Suárez)
Ametsak atzeratzen direnean, zer gertatzen da haiekin? Mauricio Pérez Fayos sortzaile eta performer gazteak bere lehen sorkuntza eszenikoan porrotaren, frustrazioaren eta amore ematearen inguruko paisaia intimo bat eraikitzen du. Bere belaunaldiaren kezketatik abiatuta, etorkizun hobea irudikatzea gero eta zailagoa den errealitate bati begiratzen dio: bete gabeko helburuak, bazterrean utzitako nahiak eta heldutasunera iristearekin batera lausotzen diren gaztetako ametsak.
Gorputz bakar batek hartzen du eszenaren ardura osoa. Mugimendua, testua, soinua, argiztapena eta espazio eszenikoa kudeatuz, Pérez Fayosek bere buruarekin eta bere itxaropenekin egiten du topo, antzerki-makineria osoa zuzenean eraikitzen duen bitartean. Eszenaratze minimalistak eta sinbolismoz betetako objektuek hutsunearen eta ezerezaren sentsazioa indartzen dute. Esto iba a ser La Oportunidad y ha terminado siendo mi primera despedidasortzen hasi aurretik ere amore emateaz, ametsak alde batera uzteaz eta oraindik gauzatu ez denari agur esateaz diharduen pieza autobiografiko eta belaunaldi-erretratu bat da.
Fitxa artistikoa:
Ideia, zuzendaritza artistikoa eta interpretazioa:Mauricio Pérez Fayos
Zuzendaritza teknikoa: Mauricio Pérez Fayos
Aholkularitza artistikoa:Paula Serrano, Led Silhouette (Jon López eta Martxel Rodríguez) eta La Basal (Rocío Barriga eta Sergio R. Suárez)
Bost gorputz mugimenduan, mundu hiper-teknifikatu batetik ihes egiteko ahaleginean. Elvi Balboaren Anöagure garaiko erritual gisa aurkezten da: maskarak agerian uzteko eta gorputzen zaurgarritasuna erakusteko espazio bat. Mugimenduaren, ahotsaren eta energiaren metaketaren bidez, interpreteek harmonia eta askapena bilatzen dituzte, eguneroko errealitate zapaltzailearen mugak gainditu nahian.
Dantza garaikidea esperientzia fisiko eta sentsorial bihurtzen da, non errepikapenak, intentsitateak eta gorputzen arteko harremanek tentsioa sortzen duten pixkanaka. Tematzea eta erresistentzia dira piezaren ardatzak: askatasuna ez da bat-batean iristen, gorputzak bere mugak zeharkatu eta energia askatzen duen prozesu baten emaitza baizik. Anöaaskapen katartiko baten bila abiatzen den bidaia kolektiboa da.
Bost gorputz mugimenduan, mundu hiper-teknifikatu batetik ihes egiteko ahaleginean. Elvi Balboaren Anöagure garaiko erritual gisa aurkezten da: maskarak agerian uzteko eta gorputzen zaurgarritasuna erakusteko espazio bat. Mugimenduaren, ahotsaren eta energiaren metaketaren bidez, interpreteek harmonia eta askapena bilatzen dituzte, eguneroko errealitate zapaltzailearen mugak gainditu nahian.
Dantza garaikidea esperientzia fisiko eta sentsorial bihurtzen da, non errepikapenak, intentsitateak eta gorputzen arteko harremanek tentsioa sortzen duten pixkanaka. Tematzea eta erresistentzia dira piezaren ardatzak: askatasuna ez da bat-batean iristen, gorputzak bere mugak zeharkatu eta energia askatzen duen prozesu baten emaitza baizik. Anöaaskapen katartiko baten bila abiatzen den bidaia kolektiboa da.
Mutil-dantzariak Lekarozko (Baztan - Nafarroa Garaia) 1965eko festetan dantzan. Filme hau, 1965eko abuztuaren 24ean, San Bartolome egunez, grabatua izan zen ziur aski, Lekarozko festetako egun handian. Irudietan, ongi prestatutako mutil-dantzari taldea agertzen zaigu, hainbat mutil-dantza emanez. 00:23 Lekarozko plaza ageri da, hasteko, festetarako apaindua. Plazaren buruan Plaxa etxea —egun eraitsia—, eta bere azpian, ezpelez atonduriko eszenatoki moduko bat. Musikariak hara igotzen ziren dantzaldia animatzeko. Herriko gazteek (Danbolin-nagusien ardura izaten zen, zenbait laguntzailerekin) muntatzen eta apaintzen zuten eszena. Oronoztik ekartzen zuten ezpel hura. Eszenatokiak agerian uzten digu, beraz, festetan hartutako irudiak direla, eta seguraski, esan bezala, festetako egun handian. Plaxa etxearen ezkerretan Elizaldea ageri zaigu, eta honen ezkerretan, oraindik, Indartea, iturriaren ondoan (gaur egun Hiru Itturri ostatua dagoen etxea da hau). Plaxa-ren eskuinetan, Iruin etxea. Biak zutik dira egun. Berehala kamara eskuinera biratzen da eta irudiaren eskuin-eskuinean Etxenikea etxea ageri zaigu, ilunago. Etxeen detaile batzuk ageri dira ondotik. 00:56 Lau Danbolin-nagusiak plazara itzulia eginez, eta plaza agurtzen agertzen dira ondotik. Aunitz urtez egiten ari dira, plazako bazterretan eserita dauden herritarrak —tartean poxpolin dantzari gaztetxoak ere— bonetekin agurtuz. Plazaren erdian Maurizio Elizalde txistularia (1915-1992, Martintoneko borda, Arizkun) eta Felix Iriarte atabalaria (1919-2004, Artzea, Arizkun), soinuan. Danbolin-nagusiak ere identifikatu ahal izan ditugu, eta iladan duten ordenaren arabera hauek dira: Juan Angel Goñi (Iturraldea), Bautista Goñi (Etxeberria), Julian Goñi (Etxegaraia), eta Luis Mari Iturriria (Ortiborroa). 01:10 Bonetak batzuek besteenen gainean ipiniz, Aunitz urtez-en ohiko erritua egiten ageri dira Danbolin-nagusiak, batzuk besteei ‘aunitz urtez’ desiatuz eta besteek ‘bertze hainbertzez’ erantzunez. 01:11 Hiru puntukoa dantzatzen hasten dira jarraian lau Danbolin-nagusiak, boneta berriz ere buruan. Planoak moztu egiten dira eta oso laburrak dira. Plazari buelta oso bat eman eta, gainontzeko mutil-dantzariak sartzen dira dantzari sokara, beti ere Danbolin-nagusien tokia errespetatuz —bi Danbolin-nagusi aurrean eta beste bi atzean—. 02:22 Mutil-dantzarietako batzuk ere identifikatu ahal izan ditugu: 3) Julian Maizterrena (Martingoa), 4) Pello Meoki (Lartxea), 5) Florentino Elizegi (Beheitikoxarrea), 8) Pakito Elizalde (Inda) eta 9) Martin Jose Iturriria (Ortiborroa). Dantzari gazteak dira, oro har. Mutil-dantzari taldeak txukuntasun handia ageri du, bai janzkeran, baita dantzakeran ere. Segur aski, grabazioaz jakitun, taldea aurretik trebatu izanen zen, eta ez gutxi. Trebatzailea Mariano Izeta izanen zen, 02:14 minutuan seigarren tokian dantzan ageri dena eta emaztea lekaroztarra zuena (Gabriela Goñi - Etxegaraia). Taldearen homogeneotasuna hausten duen gertaera irringarria ikus dezakegu momentu horretan berean (02:37). Azken mutil-dantzari adineko bat batzen zaio dantzari, dantzakera libreagokoa duena eta azken tokian kokatzen dena, berez, Danbolin-nagusiari dagokion tokian. Aurrerago kokatzera gonbidatzen dute (02:41). 17 dantzarik osatzen dute mutil-dantza momentu horretan. Mutil-dantzarien dantzakeran azpimarragarria da, esaterako, Ezker batekin puntua markatzean, itxiera borobilaren barnekaldera nola egiten duten, itzulia gehiegi luzatu gabe. 03:14 Xoxoarena dantzatzen ageri dira geroxeago. Irudiotan, Danbolin-nagusien postuak ez dira horren nabarmenak edo behintzat ez dute txapelik janzten. 03:37 Xoxoarena puntukako mutil-dantzetako bat da. Honek esan nahi dut urrats segidaren baitan, momentu jakin batzuetan, puntuak markatzen direla. Erranaldi bakoitzean puntu horiek gehitzen doaz. Irudietan lau puntuko pasartea markatzen dute: Erdie piketue, lau puntu (G), erdie piketue, lau puntu (A) (X2) Aintzinet pasa (bg), ezker, lau puntu (G), gibelat pasa, eskuin, lau puntu 04:06 Ondotik, bost puntuko aldaera ere egiten ageri dira, eta ondoko plano batzuetan, baita beheranzko erranaldiak ere. 05:28 Añarxume dantzatzen ageri dira. Hau da mutil-dantzaren segida: Ebatsi, osua bixi, ebatsi, puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1) (x2) Ebatsi, osua bixi, ebatsi Aintzinet pasa, ezker batekin (9. bueltan ezker hirurekin), gibelat pasa, eskuin batekin, puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1) 6:57 Azkenik Xerribegi-ren igoera dantzatzen ageri dira. Soma daiteke dantzari guztiek ez zituztela festen aitzinetik mutil-dantza guztiak prestatu, gero eta dantzari gutxiago ari baita batetik bestera, eta gainera, hasierako txukuntasun eta homogeneotasuna pixka bat galdua baitu taldeak. Irudiok Hélène eta Jean-Michel Guilcher 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian, Baztanen eta Biarnon egindako ikerketaren parte dira. Aritz Ibañezek egin ditu filmaketa honen azterketa eta erredakzio lanak, ondoko laguntzaileek emandako informazioetan oinarrituz: Patxi Larralde Elizalde (Etxeberria, Arizkun), Mari Carmen, Mari Paz eta Ana Mari Goñi Agirre ahizpak (Elizaldea, Lekaroz) eta Txarito Iturriria Goñi (Ortiborroa). Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak Guilcher 25 Lekaroz 1965 Mutil-dantzak
Herri-kulturak hezkuntzan duen lekua, adinekoen dantza-praktikak, generoaren ikuspegia, dantza berrien sorrera edota dantzarien osasuna izango dira aurtengo Dantzan Topaketetan mahai gainean jarriko diren gaietako batzuk. Azaroaren 7an elkartuko gara Eibarren, dantzaren inguruko esperientziak eta ikerketak partekatu, elkarrekin hausnartu eta eguneroko jardunari begiratzeko.
Dantzan Topaketak 2026 Egitaraua
Eibar. Azaroak 7, larunbata
9:30 Harrera 9:45 Aurkezpena
10:00 Herri-kulturaren transmisioa Hezkuntzan
Herri-kultura hezkuntzan proiektu pilotua. Alaitz Aizpuru. Herri kulturarako hezkuntza ikerketa proiektuko kidea, HuHezi-MUni, Arizmendi Ikastola, Euskaltzaindia.
Kultura gelara: Euskal kulturaren baliabideak eta ikuspegiak euskararen jabekuntzarako eta atxikimendurako. Aritz Ibañez. Euskokultur fundazioa.
"Pastorala bizi ezan/k" edo euskal kultura eskolan bizitzea. Johañe Etxebest. Euskal Kulturaren Erakundea (EKE).
11:00 Atsedena
11:45 Adinekoak dantzan: gozamena, komunitatea eta osasuna
Nekane Arriaga. Beti Bizkor Errenteriako erretiratuen elkarteko dantza-irakaslea.
Maialen Araolaza. Fisioterapeuta eta ikerlaria Deustuko Unibertsitatean.
12:15 Puntuka
Zer behar du dantza berri batek tradizio bihurtzeko? Kepa Otaegi. Ikerlaria EHUn; Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko kidea.
Anarru Egunetik Mendeurreneko ezpata-dantzara. Anartz Ormaza. Bakioko Itxas Alde dantza taldeko kidea.
Genero desberdintasunak Durangaldeko euskal dantzetan; Euskal Kulturaren Eragiletza (HuHezi) masterreko lana. Leire Aldekoa-Otalora. Durangaldeko dantzaria.
Musika eta dantza pintzelkadak; Sortutakoak tradizionala 12 deialdian aukeratutako egitasmoa. Mikel Sarriegi. Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kidea.
13:45 Topaketetako argazkia 14:00 Otordua
15:30 Tantsupidu estoniar dantza jaialdiari begira
Transmisioa, partaidetza, komunitatea eta korpus koreografikoa. Iñaki Ahedo. Portugaleteko dantzaria. Arkaitz Pascuas. Sestaoko dantzaria.
16:15 Lesioen prebentzioa euskal dantzan
Bi ikerlanen emaitzak Jaime Zubero. Ikerlaria EHUko Erizaintza Falkultatean; Galdakaoko Andra Mari dantza taldea. Unai Iraola. Fisioterapeuta graduatua Deustuko Unibertsitatean; Dantza-irakaslea; Aukeran konpainiako dantzaria. Aurkezlea: Maialen Araolaza. Fisioterapeuta eta ikerlaria Deustuko Unibertsitatean.
Abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunez, Berastegin San Joan dantzak eta dantza-soka dantzatzen dituzte. Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga izan dira bertan. Bederatzi dantzak osatzen dute San Joan dantzen errepertorioa: paseoa edo boastitzea, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera. Hamahiru dantzarik osatzen dute taldea: kapitainak eta bi lerrotan antolatutako hamabi dantzarik. Dantzak deiarekin hasi eta bukatzen dira, eta hainbatetan laukoteka egiten dituzte jokoak. Errepertorioan Gipuzkoako dantza-sistemaren hainbat ezaugarri antzematen badira ere, Berastegiko dantzek badituzte bereizgarriak, batez ere mugimenduetan: besoen eta gerrien erabileran, jauzietan eta ostikoetan. San Joan dantzen ondoren, helduek dantza-soka dantzatzen dute. Herritarrak sokan ateratzen dira plazara. Dantza-soka honako dantza zatiekin osatu ohi dute: sarrera, desafioa, azeri-dantza, kontrapasa, zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta biribilketa. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. San Lorentzo, San Joan dantzak, dantza-soka, Berastegi, 2026-08-10. Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza Dantza-planak 03 Bera 2026 bordon-dantza Dantza-planak 04 Berastegi 2026 San Joan dantzak
Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko [...]
Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( [...]
Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak [...]
2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago [...]
Kaixo Goizane, Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa [...]
Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160