Orain arteko ekarpenak

Scapino Ballet Rotterdam: La Mer

Scapino Ballet Rotterdam: La Mer
Ozeanoen edertasuna eta zaurgarritasuna ditu ardatz La Mer ikuskizunak. Nanine Linning koreografoak itsasoari ahotsa eta gorputza ematen dizkio, dantzarien bidez ekosistema bizi bat irudikatuz. Itsasoa bizitzaren iturri eta gizakiaren babesle izan arren, berotze globalak, mikroplastikoek, petrolio-isuriek eta ozeanoetako oxigeno faltak jasaten dituzten kalteak jartzen ditu agerian lanak. Gizakia, aldi berean, hondamendi horren eragile eta ondorioen pairatzaile gisa agertzen da. Claude Debussyren 1905eko La Mer konposizioan inspiratuta dago sorkuntza, eta iraganeko itsasoaren iruditeria erromantikoa gaur egungo ingurumen-krisiaren errealitatearekin kontrajartzen du. Dantza garaikidea, musika, moda eta bideo-artea uztartzen dituen proposamen eszeniko handia da. Yannis Kyriakidesek Debussyren unibertso musikala soinu elektronikoekin nahasten du; Yuima Nakazato diseinatzaile japoniarrak 80 jantzi baino gehiago sortu ditu, eta Heleen Blanken artista bisualaren bideo-eskulturek itsasoaren sakonera eta mugimendua eramaten dituzte agertokira.  Fitxa artistikoa: Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nanine Linning. Musika: Claude Debussy. Soinu-konposizioa: Yannis Kyriakides. Dramaturgia: Peggy Olislaegers. Jantzien diseinua: Yuima Nakazato. Bideo-eszenografia: Heleen Blanken. Argiztapen-diseinua: Brandon Stirling Baker. Interpretazioa: Scapino Ballet Rotterdam taldeko 25 dantzari.
Iruñea, Baluarte Auditorioa
2026/11/15 18:30

Gehiago irakurri

Scapino Ballet Rotterdam: La Mer

Scapino Ballet Rotterdam: La Mer
Ozeanoen edertasuna eta zaurgarritasuna ditu ardatz La Mer ikuskizunak. Nanine Linning koreografoak itsasoari ahotsa eta gorputza ematen dizkio, dantzarien bidez ekosistema bizi bat irudikatuz. Itsasoa bizitzaren iturri eta gizakiaren babesle izan arren, berotze globalak, mikroplastikoek, petrolio-isuriek eta ozeanoetako oxigeno faltak jasaten dituzten kalteak jartzen ditu agerian lanak. Gizakia, aldi berean, hondamendi horren eragile eta ondorioen pairatzaile gisa agertzen da. Claude Debussyren 1905eko La Mer konposizioan inspiratuta dago sorkuntza, eta iraganeko itsasoaren iruditeria erromantikoa gaur egungo ingurumen-krisiaren errealitatearekin kontrajartzen du. Dantza garaikidea, musika, moda eta bideo-artea uztartzen dituen proposamen eszeniko handia da. Yannis Kyriakidesek Debussyren unibertso musikala soinu elektronikoekin nahasten du; Yuima Nakazato diseinatzaile japoniarrak 80 jantzi baino gehiago sortu ditu, eta Heleen Blanken artista bisualaren bideo-eskulturek itsasoaren sakonera eta mugimendua eramaten dituzte agertokira.  Fitxa artistikoa: Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nanine Linning. Musika: Claude Debussy. Soinu-konposizioa: Yannis Kyriakides. Dramaturgia: Peggy Olislaegers. Jantzien diseinua: Yuima Nakazato. Bideo-eszenografia: Heleen Blanken. Argiztapen-diseinua: Brandon Stirling Baker. Interpretazioa: Scapino Ballet Rotterdam taldeko 25 dantzari.
Donostia, Kursaal
2026/11/17 19:30

Gehiago irakurri

Guilcher 27 Lekaroz 1965 Mariano Izeta: Mutil-dantzak

2026/11/10

Mariano Izeta (Elizondo, 1915-2001), folklorezale eta dantzari baztandarra agertzen zaigu irudiotan, hainbat mutil-dantzaren aldaerak erakusten. Filme hau, 1965an grabatua izan zen Lekarozko (Baztan - Nafarroa Garaia) kolegioko jostalekuan. 00:23 Muxikoak izeneko mutil-dantza dantzatzen ageri da Izeta ondoko bi minutu luzeetan. Bakarrik ari da dantzan, gainontzeko dantzarien erreferentziarik gabe, beraz, gertatzen zaio, batzuetan, dantzaren norabidea aldatu egiten duela, eta ez dela borobil borobilean ari. Berezko dantzakera erakusten du: besoak zintzilik, puntuak lekuan markatuz… Bideoa moztua dago eta ez ditu dantzaren hastapena eta bukaera erakusten. Mariano Izetak dantzatzen dituen pasarteek puntu hauek erakusten dituzte: Osua, ezker batekin, osua, eskuin batekin. (bigarren errepikapena) Bi urrats, ezker, bi urrats, eskuin batekin. (x2) —Bitxikeria gisa aipa dezakegu lehen hiru urratsetan hatz-klaskak egin beharko lituzkeela eta ez dituela egiten—. Osua, ezker batekin pikatue, eskuin birekin. (x2) Erdizke, hiru urrats, ezker batekin, eskuin batekin. Aitzinet pasa, ezker batekin, gibelat pasa, eskuin batekin. (x2) Aitzinet pasa, ezker batekin, eskuin batekin. (x2) Erdizke, hiru urrats, ezker batekin, eskuin batekin. Osua + aitzinet pasa, ezker batekin, gibelat pasa, eskuin batekin. Grabazioa azken aldaera honen bigarren ezker batekin-en ondotik mozten da. 02:40 Añarxume mutil-dantzaren pasarteño bat dantzatzen du Mariano Izetak. Mutil-dantza hau puntukakoen arteko bat da. Estruktura bera hainbat aldiz errepikatzen du, eta errepikapen bakoitzean bat, bi, hiru, lau edo bost puntu markatzen dira tarteka, gero berriz ere beheraka jaisteko. Irudi du, grabazio pasarte honetan mutil-dantzaren estruktura erregistratzea dela helburua, bigarren errepikapena bukatuta, Mariano gelditu egiten baita eta kamerari so geratzen baitzaio. Pasarte honetan honako puntuak erakusten ditu: (...), ebatsi. Aitzinet pasa, ezker batekin, gibelat pasa, eskuin batekin, puntu bat. Ebatsi, osua, ebatsi, bi puntu. (x2) Hemen ere Aitzinet pasa egiten duelarik ez ditu besoak goratzen hatz-klaskak egiteko. 03:04 Afix zuri batek adierazten digu Añarxume dantzatuko duela jarraian Marianok, baina beste pasarte motz bat da berriz ere. Mutil-dantza hau ere moztua dago eta dantza hasita dagoela abiatzen da sekuentzia. Hau da pasartea: (...) bi puntu Ebatsi, osua, ebatsi, 2 puntu (bigarren errepikapena). Ebatsi, osua, ebatsi. Aitzinet pasa (hemen ere ez ditu besoak goratzen), ezker batekin, gibelat pasa, eskuin batekin, bi puntu. 03:38 Beste afix batek Xerribegi aurkezten digu. Mutil-dantza hau ere puntukakoa da eta Mariano Izetak puntu bateko urrats segida egiten du kameraren aitzinean. Hauxe: Ezker birekin, eskuin batekin. (x2) Aitzinet pasa, ezker batekin, gibelat pasa, inguru luze. Puntu bat, osua, inguru luze, puntu bat, osua, eskuin batekin. Lehen bezala, irudi luke sekuentzia honen helburua, mutil-dantzaren oinarrizko estruktura erregistratzea litzatekeela, hura bukatuta, Mariano kamerara begira geldi geratzen baita. 04:19 Esan bezala, sekuentzia moztu egiten da, eta Izeta dantzan agertzen zaigu berriz, beste plano batetik hartua. Xerribegiren beste errepikapen bat dantzatzen ageri da orain, bi puntuko aldaera, hain zuzen. Grabazioa dantza hasita dagoela abiatzen da. Hau da filmean ageri den segida: Ezker birekin, eskuin batekin.(x2) Aitzinet pasa, ezker batekin, gibelat pasa, inguru luze. Bi puntu. 04:47 Afix batek Muxikoak iragartzen dizkigu. Hasieratik abiatzen da dantzan Mariano. Bere gibelean, pilotaleku estaliaren azpian, Hélène Guilcher ageri da une batez. Mariano Izetak dantzatzen duen puntu segida hauxe da: Bi urrats, osua. (x2) Aitzinet pasa, ezker batekin, eskuin birekin. (x2) Aitzinet pasa, ezker birekin, eskuin batekin. (x2) Aitzinat pasa, ezker batekin, gibelat pasa, eskuin batekin. Ezker, eskuin batekin. Lau urrats, bide eta osoa. (x2) —lehen bi urratsetan hatz-klaskak egin beharko lituzke eta ez ditu egiten—. Osua, ezker batekin, osua, eskuin batekin. (x2) Bi urrats, ezker, bi urrats, ezker batekin. (x2) —lehen hiru urratsetan hatz-klaskak egin beharko lituzke eta ez ditu egiten—. Osua, (...) Grabazioa hor mozten da. Berriz ere, mutil-dantza bakarrik dantzatzen ari denez, borobilaren erreferentzia mantentzea kosta egiten zaio Mariano Izetari. Irudiok Hélène eta Jean-Michel Guilcher 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian; Biarnon eta Baztanen egindako ikerketaren parte dira. Aritz Ibañezek egin ditu filmaketa honen azterketa eta erredakzio lanak, ondoko laguntzaileek emandako informazioetan oinarrituz: Patxi Larralde Elizalde (Etxeberria, Arizkun), Mari Carmen, Mari Paz eta Ana Mari Goñi Agirre ahizpak (Elizaldea, Lekaroz) eta Txarito Iturriria Goñi (Ortiborroa). Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak Guilcher 25 Lekaroz 1965 Mutil-dantzak Guilcher 26 Elbete 1965 Eztei-soinuak eta soka-dantza iheskor bat Guilcher 27 Lekaroz 1965 Mariano Izeta: Mutil-dantzak

Gehiago irakurri

Trokeo-dantzak plazaratuko ditu Maritzulik Miarritzeko San Martin bestetan

2026/11/06

Trokeo-dantzak plazaratuko ditu Maritzulik Miarritzeko San Martin bestetan
Maritzuli konpainiak dantzarako hitzordua izango du aurten ere Miarritzeko San Martin festetan. Azaroaren 8an, meza ostean (11:00etan da meza), San Martin elizaren aurrean egingo dute saioa. “Miarritzentzat sortu genuen bandera dantzaraziko dugu eta horren ondoren gure ezpata-dantza oroitarazteko e...

Gehiago irakurri

Andoain: San Joan 1977 Axeri-dantza

2026/11/05

1977ko San Joan egunean, Andoaingo Goiko plazan axeri-dantza dantzatu zuten Lizar-Makil taldeko dantzariek. Aurreko urteetan egindako ikerketa eta lanari esker, Adunan eta Andoainen egiten zen dantza berreskuratzea lortu zuten. 1975ean Adunan plazaratu zuten lehen aldiz, eta urtebete geroago Andoainen. Argazkiak, beraz, berreskuratu ondoren Andoainen bigarrenez dantzatu zutenekoak dira. Orduan Lizar-Makil taldeko gizonek soilik dantzatzen zuten. Egun, emakume eta gizonek dantzatzen dute, eta ez dira dantza taldeko kideak; propio axeri-dantzaz arduratzen den taldeak plazaratzen du. Argazkiak: Ignacio Martinez. Iñigo Atorrasagasti eta Iñaki Arregi, dantzan parte hartzen zuten dantzarien bitartez iritsi zaizkigu. Axeri-dantza, San Joan, Andoain, 1977.

Gehiago irakurri

Guilcher 26 Elbete 1965 Eztei-soinuak eta soka-dantza iheskor bat

2026/11/03

Eztei bat Elbeten (Baztan - Nafarroa Garaia) eta bertan Maurizio Elizalde txistularia (Martintoneko borda, Arizkun) eta Felix Iriarte atabalaria (Artzea, Arizkun), ezkonkideak laguntzen. Mertxe Galain Ariztia elbetearra (Lekuederrea) eta Arturo Iturralde Irigoien iruritarra (Zurginenea) dira ezkongaiak. Filme hau, 1965an grabatua izan zen Elbeteko eliza inguruetan.  Filmaren hasmentan, Maurizio eta Felix ageri dira Elbeteko elizaren kanpo aldean, gonbidatuen eta senargaiaren eta emaztegaiaren zain. Itxaronaldian irriz agertzen dira bi soinulariak elizako atean. Dotore jantzita ageri dira, trajez, gorbata eta guzti. Iduri luke, Txistularien elkarteko intsignia daramatela paparrean.  00:34 Eliza atariaren plano orokorra agertzen da gero. Soinulariak lanean ari dira —bideoak soinurik ez duen arren, ageri da—, eta ume multzo handi bat dago eskaileren behekaldean. Baztango ezteietan —maila batekoetan— ohikoa izaten zen ezkongaien familiek umeendako sosak, goxokiak eta azukre almendrak botatzea airera. Zenbaitetan, auzoek, pastak eta moskatela eramaten zuten eliza atarian jateko.  00:41 Maurizio eta Felixen plano gertuagokoak ere badira eliza atarian jotzen. Baztanen badute ezkontza egunetarako doinu berezi bat: Eztei-doinua edo Ioiak ere deitua —Ioiak ezkontza-puskak ezkongai baten etxetik beste ezkongaiaren etxera eramateko erritualari esaten zitzaion—. Bazkari denboran jo ohi zuten eta Maurizio Elizaldek kontatzen zuenez 400 ezkontzetan baino gehiagotan joa zuen doinu hura. Ezin jakin, ordea, irudietan zer jotzen ari ote diren. 01:41 Eliza barneko irudiak ere agertzen ditu filmak, baina berehala, berriz ere, kanpoko irudiak erakusten dizkigu. Ezkontza bukatuta, Elbeteko karrika nagusitik Elizondorako bidea hartu du segizioak.  02:02 Soinulariak doaz aurretk —Maurizio eta Felix— eta ezkonberriak haien atzetik. Haurrek eusten diote emaztearen soinekoaren dandarrari. Gainontzeko gonbidatuak doaz gero. Javier Karrikaburu, Juana Mari Galain eta Mariano Oteiza identifikatu ahal izan ditugu.  2:42 Maurizio eta Felixen irudi gehiago daude ondotik, Elbeteko Xondonea etxe aitzinean, txistua eta atabala jotzen.  3:47 Filmeko azken fotogrametan soka-dantza iheskor baten irudiak agertzen zaizkigu. Elbeteko plaza izan daitekeela dirudi, inguruko etxeei erreparatuz. Segundu bakarra irauten du akzioak. Irudiak ilunak dira, beraz, pentsa genezake ezkontzako bazkari ondoan gertatu zela dantzaldia. Soka buruan, ezkonberriak, Arturo Iturralde senarra suma dezakegu eta bere gibelean, Mertxe Galain emaztea. Atzetik, beste hogei bat dantzari, soinekoz eta trajez jantziak. Ezkonberrien senideak eta ezkontzako gonbidatuak izan daitezkeela suposatu dugu.  Ez dago ongi asmatzerik baina karrika-inguruan ari direla antzematea iruditu zaigu. Urrats saltarintxoa egiten ari direla igarri genezake. Hala balitz, baluke zentzurik. Garaian, Baztango zenbait herritan ohitura zuten ezkontza egunetan soka-dantza edo karrika-ingurua egitekoa. Elkarri eskuetatik helduta, herria kurritzen zuten eta etxeetan ere sartzen ziren. Aurreko atetik sartu eta atzekotik atera.  Horrelako egoeretan, zenbaitetan gertatzen ziren neurrigabekeriak direla-eta, soka-dantza horiek debekatu egin zituzten eta hartara, desagertu egin ziren.  Irudiok Hélène eta Jean-Michel Guilcher 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian; Biarnon eta Baztanen egindako ikerketaren parte dira. Aritz Ibañezek egin ditu filmaketa honen azterketa eta erredakzio lanak, ondoko laguntzaileek emandako informazioetan oinarrituz: Patxi Larralde Elizalde (Etxeberria, Arizkun), Mari Carmen, Mari Paz eta Ana Mari Goñi Agirre ahizpak (Elizaldea, Lekaroz) eta Txarito Iturriria Goñi (Ortiborroa).  Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak Guilcher 25 Lekaroz 1965 Mutil-dantzak Guilcher 26 Elbete 1965 Eztei-soinuak eta soka-dantza iheskor bat

Gehiago irakurri

Guilcher 25 Lekaroz 1965 Mutil-dantzak

2026/10/29

Mutil-dantzariak Lekarozko (Baztan - Nafarroa Garaia) 1965eko festetan dantzan. Filme hau, 1965eko abuztuaren 24ean, San Bartolome egunez, grabatua izan zen ziur aski, Lekarozko festetako egun handian. Irudietan, ongi prestatutako mutil-dantzari taldea agertzen zaigu, hainbat mutil-dantza emanez. 00:23 Lekarozko plaza ageri da, hasteko, festetarako apaindua. Plazaren buruan Plaxa etxea —egun eraitsia—, eta bere azpian, ezpelez atonduriko eszenatoki moduko bat. Musikariak hara igotzen ziren dantzaldia animatzeko. Herriko gazteek (Danbolin-nagusien ardura izaten zen, zenbait laguntzailerekin) muntatzen eta apaintzen zuten eszena. Oronoztik ekartzen zuten ezpel hura. Eszenatokiak agerian uzten digu, beraz, festetan hartutako irudiak direla, eta seguraski, esan bezala, festetako egun handian. Plaxa etxearen ezkerretan Elizaldea ageri zaigu, eta honen ezkerretan, oraindik, Indartea, iturriaren ondoan (gaur egun Hiru Itturri ostatua dagoen etxea da hau). Plaxa-ren eskuinetan, Iruin etxea. Biak zutik dira egun. Berehala kamara eskuinera biratzen da eta irudiaren eskuin-eskuinean Etxenikea etxea ageri zaigu, ilunago. Etxeen detaile batzuk ageri dira ondotik. 00:56 Lau Danbolin-nagusiak plazara itzulia eginez, eta plaza agurtzen agertzen dira ondotik. Aunitz urtez egiten ari dira, plazako bazterretan eserita dauden herritarrak —tartean poxpolin dantzari gaztetxoak ere— bonetekin agurtuz. Plazaren erdian Maurizio Elizalde txistularia (1915-1992, Martintoneko borda, Arizkun) eta Felix Iriarte atabalaria (1919-2004, Artzea, Arizkun), soinuan. Danbolin-nagusiak ere identifikatu ahal izan ditugu, eta iladan duten ordenaren arabera hauek dira: Juan Angel Goñi (Iturraldea), Bautista Goñi (Etxeberria), Julian Goñi (Etxegaraia), eta Luis Mari Iturriria (Ortiborroa).  01:10 Bonetak batzuek besteenen gainean ipiniz, Aunitz urtez-en ohiko erritua egiten ageri dira Danbolin-nagusiak, batzuk besteei ‘aunitz urtez’ desiatuz eta besteek ‘bertze hainbertzez’ erantzunez.  01:11 Hiru puntukoa dantzatzen hasten dira jarraian lau Danbolin-nagusiak, boneta berriz ere buruan. Planoak moztu egiten dira eta oso laburrak dira. Plazari buelta oso bat eman eta, gainontzeko mutil-dantzariak sartzen dira dantzari sokara, beti ere Danbolin-nagusien tokia errespetatuz —bi Danbolin-nagusi aurrean eta beste bi atzean—.  02:22 Mutil-dantzarietako batzuk ere identifikatu ahal izan ditugu: 3) Julian Maizterrena (Martingoa), 4) Pello Meoki (Lartxea), 5) Florentino Elizegi (Beheitikoxarrea), 8) Pakito Elizalde (Inda) eta 9) Martin Jose Iturriria (Ortiborroa). Dantzari gazteak dira, oro har.  Mutil-dantzari taldeak txukuntasun handia ageri du, bai janzkeran, baita dantzakeran ere. Segur aski, grabazioaz jakitun, taldea aurretik trebatu izanen zen, eta ez gutxi. Trebatzailea Mariano Izeta izanen zen, 02:14 minutuan seigarren tokian dantzan ageri dena eta emaztea lekaroztarra zuena (Gabriela Goñi - Etxegaraia). Taldearen homogeneotasuna hausten duen gertaera irringarria ikus dezakegu momentu horretan berean (02:37). Azken mutil-dantzari adineko bat batzen zaio dantzari, dantzakera libreagokoa duena eta azken tokian kokatzen dena, berez, Danbolin-nagusiari dagokion tokian. Aurrerago kokatzera gonbidatzen dute (02:41). 17 dantzarik osatzen dute mutil-dantza momentu horretan.   Mutil-dantzarien dantzakeran azpimarragarria da, esaterako, Ezker batekin puntua markatzean, itxiera borobilaren barnekaldera nola egiten duten, itzulia gehiegi luzatu gabe.  03:14 Xoxoarena dantzatzen ageri dira geroxeago. Irudiotan, Danbolin-nagusien postuak ez dira horren nabarmenak edo behintzat ez dute txapelik janzten. 03:37 Xoxoarena puntukako mutil-dantzetako bat da. Honek esan nahi dut urrats segidaren baitan, momentu jakin batzuetan, puntuak markatzen direla. Erranaldi bakoitzean puntu horiek gehitzen doaz. Irudietan lau puntuko pasartea markatzen dute: Erdie piketue, lau puntu (G), erdie piketue, lau puntu (A) (X2) Aintzinet pasa (bg), ezker, lau puntu (G), gibelat pasa, eskuin, lau puntu 04:06 Ondotik, bost puntuko aldaera ere egiten ageri dira, eta ondoko plano batzuetan, baita beheranzko erranaldiak ere. 05:28 Añarxume dantzatzen ageri dira. Hau da mutil-dantzaren segida: Ebatsi, osua bixi, ebatsi, puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1) (x2) Ebatsi, osua bixi, ebatsi Aintzinet pasa, ezker batekin (9. bueltan ezker hirurekin), gibelat pasa, eskuin batekin, puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1) 6:57 Azkenik Xerribegi-ren igoera dantzatzen ageri dira. Soma daiteke dantzari guztiek ez zituztela festen aitzinetik mutil-dantza guztiak prestatu, gero eta dantzari gutxiago ari baita batetik bestera, eta gainera, hasierako txukuntasun eta homogeneotasuna pixka bat galdua baitu taldeak.  Irudiok  Hélène eta Jean-Michel Guilcher 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian, Baztanen eta Biarnon egindako ikerketaren parte dira. Aritz Ibañezek egin ditu filmaketa honen azterketa eta erredakzio lanak, ondoko laguntzaileek emandako informazioetan oinarrituz: Patxi Larralde Elizalde (Etxeberria, Arizkun), Mari Carmen, Mari Paz eta Ana Mari Goñi Agirre ahizpak (Elizaldea, Lekaroz) eta Txarito Iturriria Goñi (Ortiborroa).  Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak Guilcher 25 Lekaroz 1965 Mutil-dantzak

Gehiago irakurri

Dantza-planak 04 Berastegi 2026 San Joan dantzak

2026/10/28

Abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunez, Berastegin San Joan dantzak eta dantza-soka dantzatzen dituzte. Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga izan dira bertan.  Bederatzi dantzak osatzen dute San Joan dantzen errepertorioa: paseoa edo boastitzea, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera. Hamahiru dantzarik osatzen dute taldea: kapitainak eta bi lerrotan antolatutako hamabi dantzarik. Dantzak deiarekin hasi eta bukatzen dira, eta hainbatetan laukoteka egiten dituzte jokoak. Errepertorioan Gipuzkoako dantza-sistemaren hainbat ezaugarri antzematen badira ere, Berastegiko dantzek badituzte bereizgarriak, batez ere mugimenduetan: besoen eta gerrien erabileran, jauzietan eta ostikoetan. San Joan dantzen ondoren, helduek dantza-soka dantzatzen dute. Herritarrak sokan ateratzen dira plazara. Dantza-soka honako dantza zatiekin osatu ohi dute: sarrera, desafioa, azeri-dantza, kontrapasa, zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta biribilketa.  Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. San Lorentzo, San Joan dantzak, dantza-soka, Berastegi, 2026-08-10. Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza Dantza-planak 03 Bera 2026 bordon-dantza Dantza-planak 04 Berastegi 2026 San Joan dantzak

Gehiago irakurri

Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak

2026/10/20

Santiago egunaren inguruan ospatzen dituzte Luzaideko festak eta 1965eko uztailaren 25ean Luzaiden hartutako irudiotan bolante talde bat agertzen da, festa egun horren aitzakian dantzan.  00:23 Dantzarien aurretik, baina, festarako apaindutako herriko karrikak eta musikariak aurkeztu dizkigu kameralariak. Luzaideko Elizaldea karrikan den pilota plazako bazter batean eserita ageri da kobre boskotea. Hauxe da egitura: 2 saxo, tronpeta, soinua eta atabala. Lizarrako Alaska orkestrako musikariak dira Crisanto Usua buru (banku erdialdean den saxofoi-jolea). Ez dirudi, ordea, dantzariendako musikan ari direnik. Seguraski, festak alaitzera helduak dira. 00:30: Pilota plazaren plano zabalagoa agertzen da. Elizaldea karrikaren parte bat ageri da eta frontoiaren errebotean jarritako harmailak ere, denak jendez mukuru beteak. Karrikako ikusleak zerbaiten zain daudela dirudi. Berehala argituko da gure zalantza, makilaria, gorriak eta bolantak agertuko direnean karrikan behera, martxa dantzatzen. Makilariak kemenez biratzen du makila. Garaztarra omen da makilaria, garai hartan Luzaiden ez baitzen makilaririk. Bere gibeletik datoz bi gorriak: Mauricio Herrera (Pramuño etxea) eta Pedro Jesus Etxeberri (Putila etxea), Luzaideko bandera eta ezpata eskuetan harturik daramatzatela. Haien ondotik, hiruna bolanteko bi lerro, antrexataka eta itzulika. Denak identifikatu ahal izan ez ditugun arren, hauek ezagutu dituzte gure informatzaileek: Patxi Arrikaberri (Argina etxea), Erramun Auzki (Madaritx), Patxi Barrenetxe (Mikelao), Pedro Mari Hualde (Bordda)?, Geronimo Lopez (Inocente). Bi lerroen erdian Teodoro Etxeberri (Putila etxea) soinujole luzaidarra (Pedro Jesusen anaia). Miguel Angel Sagasetaren arabera, askotan lagundu izan zituen bolantak, eta 50 urtez dantza-jauzien ezinbesteko laguntzaile izan zen. 00:54 Plano laburrago batek bolant-dantzako urratsak xehetasunez erakusten dizkigu. Gorriak doaz aitzinetik, bolantak gibeletik. Kontrapasen ondotik, Sagasetak gibelka deritzon urratsa egiten dute, manera sinplean, gorputzaren ardatzetik kanpora ateratzen duten zangoak zoruan pikatzerik egin gabe, alegia.   01:18 Dantzarietako batzuk —gaztexeenak?—, bolant-dantzako antrexatak kolpe bakarrarekin egiten dituzte, beste batzuek aldiz, birekin.  01:36 Bolantak eta gorriak Antrexatak dantzatzen agertzen dira, pilota plaza eta karrikaren mugan —irudia zeharkatzen duten garaiko autoek salatzen duten bezala—. Irudiaren goiko eta eskuineko iskinean, makilariak makilari eraginez laguntzen du dantza. Dantzakera bizia erakusten dute dantzariek, baina norberaren estiloari ere bidea emanez. Horren adibide, bigarren bolantak azken saltoan egiten duen aixtur edo zango irekitze txikia.  01:46 Makilaria ageri zaigu pilota-plaza erdian Makilariarena dantzatzen, atzean bolantak so dituen bitartean. Makila zinta zuri eta koloredunez apainduta dago, eta puntetan kolore berdinetako lihazkiz edertua da. Irudi luke, makilak ez duela biraketan lagunduko duen kontrapisurik puntetako batean. 02:39 Beste kamera batek hartutako irudiak dira oraingoak. Planoa zabalagoa da eta irudiak koloretan ageri zaizkigu. Bolant-dantza dantzatzen agertzen dira makilaria, gorriak eta bolantak. Haien gibeletik, oinez, eskuetan uztai apainduak daramatzaten poxpolinen taldea ikusten ahal dugu. Alaska orkestrako musikariak ikus ditzakegu planoan. Ez dirudi jotzen ari direnik, beraz, dantzariak Teodoro Etxeberri soinulariak lagunduta ari direla ondoriozta dezakegu.  02:58 Sorginak dantzatzen ageri dira dantzariak. Bi lerrotan kokatuak dira, denak karrika-aldera begira. Dantza hau, Euskaldunak-ekin batera, Faustin Bentaberriren moldaketa dela gogoratuko dugu (1927 urte inguruan atondu zituen). 1929an Bartzelonako Nazioarteko erakusketan dantzan izan ziren luzaidar dantzariak eta kronikek diotenez, han Sorgin-dantza dantzatu zuten. Bidaia hartatik bueltan, igandeko dantzaldia geldituta, herrian dantzatu zituzten eta ordutik dantza biziki estimatuak izan dira Luzaiden. 03:27 Dantza-jauziak dantzatzen agertzen dira bolant zein gorriak. Bitartean, makilariak, makila dantzatzen du borobilaren erditik. Luzaiden ohi dutenez, antrexataka dantzatzen dituzte dantza-jauziak. Lehen gertatu bezala, dantzarietako batzuk kolpe bakarreko antrexatak egiten dituzte, beste batzuek berriz, bi kolpekoak. Sekuentzia labur eta moztuetan grabatua da dantza-jauzia eta horrek zaildu egiten du bere identifikazioa. Urrats aldaera batzuk ikusita —zote, erdizka, dobla, erdizka / erdizka, dobla, erdizka (x2) erdizka lauetan— Muxikoak izan daitekeela iruditu zaigu.  Irudiok Hélène eta Jean-Michel Guilcher 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Baztanen egindako ikerketaren parte dira. Aritz Ibañezek egin ditu filmaketa honen azterketa eta erredakzio lanak, ondoko laguntzaileek emandako informazioetan oinarrituz: Santi Garriz (Luzaide) eta Peio Kamino (Luzaide).  Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak

Gehiago irakurri

Kaskarotak, bolantak eta Lapurdiko dantzarien genealogia berria

2026/10/19

Kaskarotak, bolantak eta Lapurdiko dantzarien genealogia berria
“ Guretzat tradizioa beti aurrera doa, eta gaurko gazteek nahi dutena egin behar dute , baina kodeak mantenduz eta kodeak haien erara aldarrikatuz eta aldatuz”, azaldu du Jon Olazkuagak, Maritzuli Konpainiak Baionako Kalostran antolatutako Zeina: Kaskarotak, Bolantak, atzoko eta gaurko dant...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek: "Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso [...]

Dantzan - Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela [...]

Dantzan - Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

2018/10/08

Pierre, Mikelek aipatzen duen artikulua honakoa da: https://dantzan.eus/albisteak/beasaindarrak-ziren-dantzariak

Dantzan - Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan - Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan - Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko [...]

Dantzan - Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/28

Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak [...]

Dantzan - Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2017/11/21

Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.

Dantzan - Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en: "Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko [...]

Dantzan - Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak

2017/10/24

San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker [...]