Orain arteko ekarpenak

Folkirrikaren Balfolk jaialdiak dantzan jarriko du Kuartango

2026/10/01

Folkirrikaren Balfolk jaialdiak dantzan jarriko du Kuartango
Dantza eta musika asteburu luzea antolatu dute Kuartangon. Folkirrika jaialdian balfolkeko hainbat errepertorio ezagutzeko eta ikasteko saioak, dantzarako tarteak, zuzeneko kontzertuak, familientzako ekintzak eta gaueko jam saioak izango dira urriaren 9tik 12ra. Egitarauan, besteak beste, fandangoa...

Gehiago irakurri

Aurélien Bory + Shantala Shivalingappa: aSH

Aurélien Bory + Shantala Shivalingappa: aSH
aSH obrak jaiotza, eraldaketa eta desagerpenaren etengabeko zikloa irudikatzen du. Errautsa ez da hondakin soil gisa aurkezten, baizik eta prozesu baten parte gisa: dena ezerezetik sortzen da, aldi baterako forma bat hartzen du eta, azkenean, desagertu egiten da. Shantala Shivalingappa-ren dantza kolam batekin alderatzen da, Indiako marrazki tradizional batekin. Marrazki hori lurrean egiten da, baina haizeak suntsitu egiten du, eta hurrengo egunean berriro marrazten da. Shantalaren mugimenduek, milaka aldiz errepikatutako Kuchipudi dantzaren bidez ikasitakoek, hainbat forma geometriko dituzte: zirkuluak, espiralak, simetriak eta fraktalak. Horien bidez, bere dantzak munduaren egitura bera irudikatzen duela dirudi. Erritmoak eta musikak ere garrantzi handia dute. Shantalaren mugimenduek eta silabek beren musikalitatea sortzen dute, eta Loïc Schild perkusio-jotzaileak espazioko bibrazioak soinu bihurtzen ditu. Horrela, obrak espazioa eta mugimendua erritmo eta soinu bihurtzen ditu. Azkenik, dantzak Shantalaren bidaia pertsonal eta kulturala islatzen du: Indiaren eta Europaren artean, Kuchipudiren eta Pina Bauschen dantza garaikidearen artean, eta Shivaren eta Dionisoren irudien artean. Horrela, obrak itxuraz desberdinak diren munduen arteko elkarrizketa sortzen du, hala nola mistika hinduaren eta fisika kuantikoaren artekoa. Dantza, beraz, kultura, ideia eta mundua ulertzeko modu desberdinen arteko etengabeko mugimendu gisa aurkezten da. Fitxa artistikoa:  Shantala Shivalingappa Loïc Schild (perkusioa) Diseinua, eszenografia eta zuzendaritza: Aurélien Bory Koreografia: Shantala Shivalingappa Zuzeneko musikaren konposizioa: Loïc Schild Dramaturgia: Taïcyr Fadel Argiztapenaren diseinua: Arno Veyrat Erritmo automatikoak: Joan Cambon Eszenografiaren ikuspegi teknikoa: Pierre Dequivre, Stéphane Chipeaux-Dardé Jantziak: Manuela Agnesini, Nathalie Trouvé-ren laguntzarekin Zuzendari teknikoa: Thomas Dupeyron

2026/10/10 21:00

Gehiago irakurri

Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak

2026/09/29

Dantza-jauziak dantzatzeko izan diren dantzakera anitzen erakusgarri oparoa da honako filmaketa. Kokapen zehatza adierazten digun xehetasunik ikusten ez badugu ere, Lekorneko irudiak omen dira, Guilchertarren oharretan ikusi ahal izan dugunez. Hainbat lagunen urrats aldaerak xeheki erakusten dizkigute irudiak. Zazpi jauziak dantzatzen ari dira, oharrek diotenez. 00:23 Urrats segida baten erdian abiatzen da grabazioa. Zazpi jauzien segida hau bada:   Lauetan erdizka, Jauzi, erdizka, dobla, erdizka.  Azken aurreko erdizkaren itxieran abiatzen dira irudiak. Dobla eta azken erdizka osorik ikus ditzakegu, hartara. Dantzariak nahiko pilatuta daude. Dantzari berriren bat ere sartzen da taldera, eta hortaz, dantzarietako batzuek ez dituzte urrats guztiak egiten, eta erdi geldian daude lehen momentu horietan, pilaketak trabatuta. Alta, lehen erdizkaren itxiera azken urratsa gibelduz egiten dutela konturatzen ahalko gara. Amikuzeko urratsak ixteko manera gogorarazten ahal du horrek.  Dantzarietako batek baina, zapatetan apaindura zuriak dituenak, dantzari jarraitzen dio uneoro, eta bere urraskera ikus dezakegu. Dobla itzuliz egiten du eta bere zortzi urratsak horrela markatzen ditu: Bi urrats luze Hiru urrats motz eta laugarrena doblatua, ondoko erdizka kanpoko zangoarekin abiatu ahal izateko.  Azken erdizka kolpean ixten dute denek, jauziak egin ahal izateko. Dantzaren hirugarren bueltan direla ageri zaigu, zapata zuridun dantzariak saltoka salatu digunez. Jauzi guztiak bata bestearen ondotik egiten ditu, bakoitzaren tartean hatsik hartu gabe.  00:31 Planoa ez da aldatu. Dantzariek tokia hartu dute eta denak ari dira dantzan orain. Dantzari zapata zuridunak bereganatu du berriz kameraren atentzioa. Erdizka sinpleeagokoekin batera, loratuagoak ere egiten ditu, esaterako erdizka lauetan-eko azkena. Bere eskuineko dantzariak dantzakera saltarinagoa du erdizketan. Hurrengo segidan (jauzi-erdizka-dobla-erdizka), jauzi eta dobla itzuliz egiten ditu zapata-zuridun dantzariak. Besteak, aldiz, tartekatzen ditu apaindurarik jabeko jauzia eta dobla itzulia. Bukaerako saltoak berriz ere hatsik hartu gabe egiten dituzte biek.  00:51 Mozketa bat dago grabazioan eta orain beste dantzari multzo bat erakusten digute irudiek. Batzuek galtzak daramatzate, beste batek behintzat, gona. Dantzakera aberastasun handia antzematen dugu. Erdizketan, zenbaitzuk dantzakera saltarinagoa dute, besteek idorragoa, batek urrats bakoitzaren amaieran entrexat erdia egiten du bi zangoak elkar joz. Denek ixten dute urratsa gibel aldera, lehen esan bezala. Jauzi eta dobletan, oinarrizko aldaera egiten dute batzuek, eta besteek aldaera loratua, urratsa itzulian eginez. Bukaerako saltoetan, anarkia dezentekoaren baitan, dantzarietako baten urratsen pikatzeak deitzen du arreta. Sei salto zenbatu ditugu; azkenaurreko bueltan dira, beraz. Ondoko bueltaren lehenengo urratsak ere erakusten dizkigu irudi hartzaileak. 01:19 Mozketaren ondotik, apaindura zuriko zapatadun dantzaria erakusten digute berriz. Ondoan ditu beste zenbait dantzari, batzuk galtzadunak, besteak gonadunak. Kamerak panoramika bat egiten du eskuinera eta hamabi dantzariren oin eta urratsak erakusten dizkigu, anabas zoragarrian. Jiratutako doblak, salto batez itxitako urratsak, urrats saltatuak, urrats pikatuak… ez daude berdin dantzatzen duten bi lagun. Kontuak ongi egin baditugu, Zazpi jauzietako azken saltoak beharko lukete bukaerakoek. 01:36 Baina dantzariek dantzan segitzen dute. Zazpi jauziak egin eta beheruzko itzulia (zazpitik batera) egiten ariko dira, mutil-dantzetan mantendu izan den bezala? Lau salto egiten dituzte segidaren bukaeran. Urratsei dagokionez, lehenago ere aipatutako aberastasunak eta ustezko dantzakera anabasak kontraste egiten du dantzarien sinkronizazioarekin. Dantzariek, segidaren bukaeran hiru salto egin dituztenean moztu da grabazioa. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak

Gehiago irakurri

Angelu: Kabalkadak 2026

2026/09/28

Angeluarrak dantza taldearen 60. urteurrenaren kari, Kabalkadak antolatu dituzte irailaren 20an eta 26an, Lapurdiko kostaldeko hirian. Kabalkadak ohikoak dira Lapurdi eta Nafarroa Behereko barnekaldean, horregatik arreta berezia piztu du Angeluko hitzorduak. Prestaketa prozesuan 300 pertsona baino gehiago bildu dira, 16 eta 85 urte bitartekoak, dantzariak —190—, musikariak, antzezleak, jostunak eta beste hainbat laguntzaile barne. Zirtzilek jorratutako gaien artean, etxebizizaren arazoa, euskararen egoera hirian, ika-mika politikoak eta beste.  Bolantek eta Kaskarotek Azkaindarrak, Kontra-dantzak, Makilariarena, Makila-txiki, Dantza-luzea eta Muxikoak dantzatu dituzte besteren artean. 2002an eman zituzten Kabalkadak azkenekoz Angelun eta aurtengo proiektua komunitatea trinkotu eta euskara sustatzeko erabili nahi izan dute antolatzaileek.  Irudiak: Aritz Ibañez. Kabalkadak, Angelu, 2026-09-20.

Gehiago irakurri

Neska dantzariak galtza zuriekin 1949an

2026/09/25

Neska dantzariak galtza zuriekin 1949an
Ez-ohiko irudia da Zornotzako dantzari talde honen argazkiak eskaintzen duena. Beasaingo 1949ko jaietako egitarauan ageri da argazki hau: lau dantzari, neska-mutilak, zuriz jantzita eta lauak, neskak ere bai, galtzekin.  Programan jasotzen da maiatzaren 31n, Loinazko San Martin plazan, haurren aurr...

Gehiago irakurri

Elgoibar: San Bartolome 2026 Soka-dantza

2026/09/24

Soka-dantza dantzatu dute Haritz dantzari taldeko kideek Elgoibarren San Bartolome egunez. Maialen Gurrutxaga alkatea buru dela atera da soka udaletxeko arkupeetatik Kalegoen plazara. Plazari itzulia eman, alkatea eseri eta dantzariek hartu dute sokaren gidaritza. Maddalen Oñederra aritu da aurresku eta Jon Etxeberria atzesku. Udal txistulari bandaren doinura aritu dira dantzariak eta gonbidatuak dantzan. Argazkiak: Iñaki Zugasti. Soka-dantza, San Bartolome, Elgoibar, 2026-08-24.

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren eta musikaren alorreko eragileak omenduko dituzte Esker Onak ekitaldian

2026/09/22

Euskal dantzaren eta musikaren alorreko eragileak omenduko dituzte Esker Onak ekitaldian
Euskal dantza tradizionalaren, musikaren eta folklorearen alorrean egindako lana eta ibilbidea aitortuko die aurten aukeratutako talde, elkarte eta norbanakoei Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB). Dantza Tradizionalaren Esker Onak 10. ekitaldia irailaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian izango d...

Gehiago irakurri

Dantza, euskara eta komunitatea plazara Angelun kabalkadaren bidez

2026/09/18

Dantza, euskara eta komunitatea plazara Angelun kabalkadaren bidez
Herri a dantzatzeko eta komunitatea elkartzeko tresna gisa ulertzen du Angeluarrak dantza taldeak 60. urteurrena ospatzek o prestatu duen kabalkada. Emanaldiak iraila ren 20an, igandea, eta 26an, larunbata, izango dira. Euskal dantzaren inguruan herria dinamizatzea, euskaran eta e...

Gehiago irakurri

Idoia Rodriguez: Nondik

Idoia Rodriguez: Nondik
*Dantza Hirian 2026 edizioaren barne. Nondik ezinegon batetik sortzen da: zer gertatzen da gorputzak orain arte antolatzen zuenari eutsi ezin dionean.
Hendaia, Errepublika plaza
2026/10/26 17:00

Gehiago irakurri

Dantza-planak 03 Bera 2026 bordon-dantza

2026/09/17

San Esteban egunez Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga Beran izan dira, eta eguneko dantza-errepertorioan ipini dute begia: bordon-dantza, makila-dantzak, bandera-dantza eta aurreskua. Goizean, mezaren atarian, udalbatzak txistu-doinuen eta dantzarien laguntzaz, herriko etxetik San Esteban elizarako bidea egiten du. Meza ostean, bandera-dantzak hartu du plaza; ondoren, bordon-dantza eta makila-dantzak dantzatu dituzte, eta aurreskua arratsaldean. Bortzirietan, elkarrengandik kilometro gutxira dauden herriek dantza-errepertorio hurbilak dituztela ikusi dute, eta Lesakako dantzekin alderatu dituzte Enekok eta Haitzek. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Bordon-dantza, makila-dantzak, bandera-dantza, aurreskua, San Esteban, 2026-08-03. Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza Dantza-planak 03 Bera 2026 bordon-dantza

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan - Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña. Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua: Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, [...]

Dantzan - Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan - Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan: - 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak - Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04) https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20220104/barkoxen-agur-erran-ondotik-atharratzen-abiatuko-dituzte-aurtengo-maskaradak [...]

Dantzan - Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran [...]

Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]

Dantzan - Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "