Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nazioartean dantza-birak egiteko Etxepareren diru-laguntza deialdia irekita

Dokumentuaren akzioak

Nazioartean dantza-birak egiteko Etxepareren diru-laguntza deialdia irekita

2015/04/28 11:30

Atzerrian dantza birak egiteko diru-laguntzen 2015eko deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak. Laguntza jasotzeko, 2015 urtean zehar atzerrian gutxienez hiru tokitan emanaldi bana egitea eskatzen da besteak beste. Orotara, 29.000€ banatuko dira deialdi honetan eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 4an bukatuko da. Dantzarekin batera, musika eta arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko laguntzak ere emango dituzte.

Diruz lagunduko diren jarduerak eta ez direnak lagunduko

Atzerrian egindako dantza-birak lagunduko dira. Etxepareren irizpideen arabera dantza-bira izateko urte osoan gutxienez hiru emanaldi beste horrenbeste plazatan egin behar dira. Dantza-azoka profesional batean egindako emanaldiak ere onartzen dira.

Ostera, Etxepare Institutuak deialdi honetatik kanpo uzten ditu "izaera amateurra" dutenak, "15 partaide baino gehiago" dituztenak, herriko festetan egiten direnak eta "kalean kontraturik gabe" egiten diren emanaldiak.

Babesten diren gastuak

Dantza-birak sustatzeko deialdi honen bidez dantza konpainiek nazioarteko jaialdi eta ekitaldietan parte-hartzean izaten dituzten gastuetan lagundu nahi du. Zehazki joan-etorria, ikuskizuna jendaurrean egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografiaren edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak hartzen ditu kontuan. Artisten katxeak eta nominak ordea ez dira diruz laguntzen.

Eskatzaile bakoitzak nahi beste eskabide aurkez ditzake, baina jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz 12.500 baino handiagoa. Deialdi honetarako Etxeparek aurreikusitako diru-poltsa guztira 29.000 -koa da.

Eskaerak aurkezteko epea

Etxeparen deialdiak dioenez diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira eta honako epeak daude prozedura burutzeko:

  • Apirilaren 22tik irailaren 4a (bi egunak barne) aurkez daitezke eskaerak.
  • Eskaera barruko jarduerak 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean egin behar dira.

 

Informazioa: 2015ean dantza birak sustatzeko diru-laguntza modalitatea (Etxepare Institutua)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.