Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzan.com-en aldeko babes-taldea Itxiera

Dokumentuaren akzioak

Itxiera

2011ko abenduaren 31an honakoa argitaratu zen dantzan.com:

dantzan.com itxi beharrean gaude

dantzan.com 2011/12/30

Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.

2011 urte beltza izan da ekonomia alorrean jarduera gehienentzat, eta dantzan.com-engan ere izan du eragina. Diru-laguntzen beherakadarekin batera dantzan.com elkarteak martxan zituen beste zenbait jardueraren diru-sarrerak nabarmen jaitsi dira, eta egoera larrian geratu gara. 2012rako aurreikuspenak oraindik okerragoak dira, eta egoera honetan ezinezkoa gertatzen zaigu dantzan.com elikatzen duen lantaldea mantentzea. Abenduaren 31an bulegoa itxiko dugu, eta dantzari buruzko informazioa bildu eta ezagutzera emateari utziko diogu. Ez dugu agur definitiboki esan nahi, ahalegin guztiak egingo baititugu finantzazioa lortu eta berriz ere, ahalik eta azkarren martxan jartzeko. Egoera ez da ona, baina saiatuko gara.

Bitartean, hamar urteotako ibilbidean bidaide eta lagun izan zaituztegun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.  Ez dugu uste dantzan.com komunikabide bat bakarrik izan denik, pentsatzen dugu komunitate bat ere badela, eta informazioa, dokumentuak, iritziak, esker onak, zuzenketak, zorionak, errietak, albisteak, bideoak edo argazkiak konpartitzen eta horien berri izaten parte hartu duzuen guztiok osatzen duzue dantzaren komunitate birtual hau. MIla esker guztioi eta webgunea geldi geratuko bada ere, pentsatzen dugu komunitatea ez dela desagertu, garrantzitsuena, dantzan egiten jarraituko dugulako.

Ea laster batean berriz ere dantza kontuekin gatozen elkargune birtual honetara. Bitartean, segi dantzan!


Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

dantzan.com-en aldeko babes-taldea

dantzan.com-en aldeko babes-taldea

Dantzan.com-en aldeko babes taldeak sortutako profila da hau, dantzan.com-en aldeko ekimenen berri eman eta babesak bideratzen jarraitzeko.

 

 

 

 

 


Babestu_dantzancom