Kultur greba digitalarekin bat egin dugu

2020/04/21
Kultur greba digitalarekin bat egin dugu

Euskal Herriko hainbat kultur eragilek deitu duten grebarekin bat egin du Dantzan.eus-ek. Beraz, itzalaldi kulturalean parte hartuz, apirilaren 21ean eta 22an ez dugu edukirik argitaratuko. 

Greba honen bidez euskal kulturgintzaren egoeraz gogoeta eta eztabaida soziala sustatu nahi da eta kontzientzia hartzea hainbat galderan inguruan: Zein balio ematen diogun gure kulturgintzari, zein garrantzia duen gure egunerokoan, zenbat kultura kontsumitzen dugun, kulturgintzaren prekarietateaz (batez ere sortzaileenaz) eta lan baldintza kaxkarrez ohartzen garen...

COVID-19 birusaren aurrean hartutako neurriek berez ahula den kulturgintzaren osasuna ataka larrian jarri du eta erakundeei babes neurriak eskatzen zaizkie. Horrekin batera, euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun guztiontzat elkargunea izango den mahai/bilera/topaketa antolatzeko lanean hastea premiazkoa da. 

Deialdia eta atxikimenduak: Apirilaren 21ean eta 22an greba digita (Kulturgintzan)