Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Dantzan ari gara

Dokumentuaren akzioak

Dantzan ari gara

2022/09/14 15:05
Dantzan ari gara

Mahai-ingurua Miarritzeko mediatekan, 2022-09-02. Argazkia: Ainhoa Larrañaga.

  • Euskarabenturan parte hartu dugu euskal dantza taller bat eginez ekimen horretan parte hartzen ari diren 120 gazteekin Urruñan, 2023-07-21.

Euskarabentura 2023 dantzan
Dantzan Euskarabenturan, Urruña, 2023-07-21.

  • Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan, Comahueko Unibertsitatean (bideoz), Viedma (Argentina), 2023-06-16.

20230615_oieraraolazacomahuekounibertsitaterako.png
Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan hitzaldia eskaini du Oier Araolazako Comahueko Unibertsitatean (bideoz), Viedma (Argentina), 2023-06-16.

  • Kultura Eskola programaren baitan dantza-jauzien ikastaroa eskaini du Gari Otamendik Pasaia-Lezoko Lizeoan. 2023-04-22.

Pasaia-Lezo Lizeoa dantza-jauziak
Dantza-jauzien ikastaroa Pasaia-Lezoko Lizeoan, Kultura Eskola programan, 2023-04-18.

Veselica talde argazkia
Veselica taldeko dantzariekin (batzuk falta dira) talde argazkia, St. Olaf, 2023-02-22.

  • Gipuzkoako Diputazioaren ekimenez Azpeitiko Dinamon eta San Agustin Kulturgunean ospatu den Kultura Saretzen jardunaldian Dantzagunea, Dantzan Ikasi eta Dantzan Ikasi Topaketak aurkeztu ditugu Fernando Saenz de Ugarte (Dantzaz) eta Oier Araolaza (Dantzan) Dantzagunea kudeatzen duen lan-taldeko kideek, 2022-12-15.

Kultura Saretzen 2022
Dantzagunearen aurkezpena Kultura Saretzen programan, Azpeitia, San Agustin, 2022-12-15.

  • Euskal kultura hezkuntzan errotik integratzeko eskatu dugu hainbat kultur elkartek eta norbanakok, Berria, 2022-12-10. Marisa Barrenak ordezkatu du Dantzan agerraldian.

Euskal Kultura Hezkuntzaren erroan ezartzeko aldarrikapena, Berria, 2022-12-10.

  • Korrotik Pikutara hitzaldi-dantzatua eskaini dugu Dantzan-eko Gari Otamendik eta Oier Araolazak Barakaldon, Ibarra-kaldu elkartean, 2022-11-25.

Korrotik Pikutara Barakaldo 2022
Korrotik Pikutara hitzaldi-dantzatua Gari Otamendi eta Oier Araolazarekin Barakaldon, Ibarra-kaldu, 2022-11-25.

  • Dantza tailerra eskaini dugu Galdakaoko Gandasegi eskolan DBH5 eta DBH6ko ikasleentzat Sormene euskal kulturaren programazioaren baitan, 2022-11-11.

Sormene dantzan 2022
Dantza tailerra Sormene jaialdian, Galdakao, 2022-11-11.

  • Dantzan, sareko baliabideak eta elkartearen jarduerak aurkeztu ditugu Maitaldiaren Focus Karibe - Euskal Herria topaketetan, “Des ressources pour conserver et partager ces répertoires” mahainguruan Amaiur Aristi eta Oier Araolazak, eta Ortzadarreko Karlos Irujo eta Mikel Lasarterekin Nafarrako dantzen atlasa aurkeztu dute. Gare du Midi, Miarritze, 2022-09-13.

 Maitaldia Focus Karibe - Euskal Herria

  • “Euskal dantza eta generoa”, mahai-inguruan parte hartu dugu, Ihintza Irungarai, Alaia Cachenaut eta Oier Araolaza hizlari, eta Nora Arbelbide gidari arituz, EKE eta Eusko Ikaskuntzaren parte hartzearekin Miarritzeko mediatekak antolatu duen ekitaldian, 2022-09-02.

Miarritze mediatekan mahai-ingurua generoa eta dantza, 2022-09-02.

  • “Arteak eta Akademia” mahai-inguruan parte hartu dugu Ismael Manterola, Beñat Gaztelumendi eta Oier Araolaza hizlari, eta moderatzailea Zihara Enbeita. arituz, UEUk antolatuta eta online eskaini den saioan, 2022-06-21.

Arteak eta Akademia mahai-ingurua, UEU, 2022-06-21.

  • Euskarazko kulturaren transmisioa hezkuntza legean bermatzeko agerraldian parte hartu dugu, 2022-06-16.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Hezkuntzan barneratzeko agerrialdia, 2022-06-16.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan

Dantzan

Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:

 

Dantzan

Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com