Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Dantzan 2000-2022: 20 urteurrena 2 urte beranduago

Dokumentuaren akzioak

Dantzan 2000-2022: 20 urteurrena 2 urte beranduago

2022/05/20 08:30

Dantzan.com domeinua 2000ko maiatzaren 8an erregistratu zen Whois-en ikusi dudanez. Beno, ez zen bakarrik erregistratu. Anaiak egin zuen. Gari Araolazak eraiki zuen Dantzan-en lehen webgunea. 1997-98 ingurutik Kezka dantza taldeari buruzko informazioa jarrita zeukan Garik sareko txokoren batean. Arrakis? Geocities? Ez dut gogoratzen.

1998. urtean <eibartarrak> posta zerrenda sortu zuen Luistxok eta horretan oinarrituta <dantzan> posta zerrenda sortu genuen. Dantzari buruzko albisteak posta zerrendara bidaltzen genituen; batzuetan elkarrizketa eragiten zuten eta beste batzuetan ez. Dantzari buruz paperean aldizkari bat egiteko proiektua nuen esku artean, baina hori martxan jartzeko finantziazioa lortu bitartean posta zerrendan trukatzen genuen informazioa webgune batean jartzen joatea bururatu zitzaigun. Gariri esan eta horrela sortu zen dantzan.com.

copy/paste

Musical Traditions aldizkaria interes handiz jarraitzen nuen sarean eta horren eredura eskatu nion Gariri eraiki zezan Dantzan.com. Hain eredura ere, lehen webgunea erabat kopiatu genuela, bai kodea, bai egitura, bai diseinua ere. Copy/pastearen aitzindariak. Dantzan.com-ez Archive.org-ek duen lehen kaptura 2001ko martxoaren 12koa da. Hauxe hain zuzen ere:

Dantzan.com 2001-03-12
Archiven gordeta dagoen Dantzan.com-en lehen kaptura, 2001eko martxoaren 12koa.

Eta hauxe berriz Mustrad aldizkaria, urtebete lehenagoko, 2000. urteko martxoko kaptura batean:

Archiven gordeta dagoen Dantzan.com-en lehen kaptura, 2001eko martxoaren 12koa.

2000. urte horretan bertan sortu zuten CodeSyntax enpresa eta 2001ean egin ziguten webgune berria. Gari Araolaza arduratu zen teknikoki eraikitzeaz eta Maite Rementeriak egin zuen diseinua. Gaur arte iraun duten osagai nagusiak hor zeuden dagoeneko: egitura eta atalak, python hizkuntzan oinarrituta zopen sortuta zegoen (gaur egun horren bilakaera den Plonen), kolore gorriaren nagusitasuna eta.... Dantzan-en berezko ezaugarri diren oinak, abarketa zuri-gorriekin, muriska egiten. 

Dantzan.com 2002
Dantzan.com portada, 2002. urtea.

Urte batzuk beranduago CodeSyntax enpresako Mikel Larreategik hartu zion erreleboa Gari Araolazari alor teknikoan eta Zaloa Etxanizek Maite Rementeriari diseinuan, eta hainbat eguneratze eta berritze lan egin dizkiote urte guzti hauetan, bai lehen txandakoek, zein bigarrenekoek, CodeSyntaxeko hainbat lankideren laguntza eta aholkuekin. 2010. urtean adibidez tankera hauxe zuen:

Dantzan portada 2010

2015ean .com -etik .eus izatera pasa ginen eta 2022an logoa berritzeko enkargua egin diogu Tandem enpresako Erkuden Mendizabaleri. Dantzan Bizi kanpaina berak diseinatu zuen orain 10 urte eta proiektua primeran ezagutzen zuenez lankidetza goxoan aritu gara irudi berria prestatzen. Dagoeneko aste batzuk dira webgunean eta gainontzeko eremuetan ikus daitekeela.

Dantzan portada 2022

Hemen dago Dantzan-en marka berria 2022tik aurrera darabilguna.

Erlazionatutako elementuak
Dantzan bizi gara, Dantzan-en marka berria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan

Dantzan

Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:

 

Dantzan

Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com