Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzaldi Klandestinoa 'Dantzaldi klandestinoak' antolatuko dituzte hilean behin, Iruñean

Dokumentuaren akzioak

'Dantzaldi klandestinoak' antolatuko dituzte hilean behin, Iruñean

'Dantzaldi klandestinoak' antolatuko dituzte hilean behin, Iruñean

Eguberrietako 'Dantzaldi klandestinoa'

Bueltan dira Iruñeko 'Dantzaldi klandestinoak'. Hilean behin, dantzatzeko hitzordua izanen da Geltokin, Oliveto kondearen kaleko 6.enean. Ostegun honetan izanen da hitzordua, 20:30ean. Hala, hilabeteko hondarreko ostegunean izanen dira dantzaldiak, ordu berean, eta zuzeneko musika izanen da. Saioa irekia da, eta nahi duenak aukera du bere musika tresna eraman eta gainerakoekin batera jotzeko. Bertako dantza tradizionalek eta balfolk munduan egiten direnek tokia dute dantzaldi hauetan: mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasiarrak...

Egitasmo hau iaz jarri zen martxan, Maravillas gaztetxean. Aurten Geltokin eginen dira saioak. Iaz bezala, aurten Eguberrietako saio berezia egin zen urtarrilaren 4an, eta jende anitz hurbildu zen dantzara. Antolatzaileek horrela azaldu dute egitasmoa: "Dantza maite dugu, dantzan egiteko plazer hutsez, eta horixe da proiektu honek eskaintzen duena: areto ireki bat, dantzatzen gozatu nahi duenarentzat".

Musikariak, Eguberrietako 'Dantzaldi klandestinoan'
Musikariak, Eguberrietako 'Dantzaldi klandestinoan'

Argentinan milongak dituzte, dantza egiteko lekuak (normalki tangoa, dantza kriolloak eta milongak). "Hau ez da milonga bat, baino bada dantza nahi beste egiteko gela". Europan badira mazurka klandestinoak, bat-bateko dantza hitzorduak. "Hau ez da mazurka klandestinoa, baina hitzorduak nahiko klandestinoak dira, bai", diote antolatzialeek.

Geltokin izanen dira dantzaldiak, tabernaren eta denden arteko atartean. Ordurako dendak itxirik daude, beraz, lasai dantzatzeko tokia da, jendearen joan-etorririk gabe. Dantzatu nahi duen orori irekirik da egitasmoa: "Ez  dago ikaslerik, ez dago Youtuberik, ez dago dantzatzeko manera zehatzik edo araurik. Dantzatzea da exijitzen ahal den gutxieneko bakarra areto honetan, gogoz eta gogotik. Etorri, aditu, musika jo edota dantzatu".

 

Dantzaldi klandestinoa iragartzeko bideoa, iaz Maravillas gaztetxean grabatutakoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzaldi Klandestinoa