Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Azken dantza maisua Arrakastaz estreinatuta, zabaltzeko prest dago Azken dantza maisua

Dokumentuaren akzioak

Arrakastaz estreinatuta, zabaltzeko prest dago Azken dantza maisua

Arrakastaz estreinatuta, zabaltzeko prest dago Azken dantza maisua

Azken dantza maisua, Beasain, 2022-06-03. Argazkia: Bira produkzioak.

Harrera beroa eskaini diote beasaindarrek Azken dantza maisua dokumentalari. Ikusmin handia sortu du dokumentalak eta interes handiz jarraitu dute antzokia bete duten ikusleek Mikel Alvarez Sarriegik zuzendutako lana. Beasainen kokatu arren, jorratzen diren gaiak euskal dantzaren transmisioan diharduten talde eta herri guztietan ongi baino hobeto ulertu eta bizi dituzte. Hain zuzen, Azken dantza maisua dokumentala Euskal Herrian barrena erakusteko prest dira Bira produkzioak eta Aurtzaka dantza taldeko kideak. Hemen jarraian dituzue eskura bai txostena zein kontaktua proiekzioak antolatzeko:

 

Azken dantza maisua 2022 trailer

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Azken dantza maisua

Azken dantza maisua

MIkel Alvarez Sarriegik zuzendutako Azken dantza maisua dokumentalak Beasaingo Xabier Sarriegi Paxatxo dantza-maisuaren figura du abiapuntuan, dantza, transmisioa, tradizioa, herria, generoa eta beste hainbat gairen inguruan gogoeta egiteko. 2022ko ekainean estreinatu da dokumentala eta herriz herri proiekzioak egiteko aukera dago, dantzaz talde zein bestelako antolatzaileen eskura.

  

Txostena (pdf, 8 Mb)

 

 Kontaktua

Mikel Alvarez Sarriegi

 

https://biraprodukzioak.eus/

 

Sinopsia

Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da? 

 

Hemeroteka

'Paxatxo', molde zaharreko azken dantza maisua (NoticiasGip)

«Tradizioak bezala, dantza maisuaren figura moldagarria da» (Berria)

Molde zaharreko dantza maisuaren lana, dokumentalera (Naiz)