Valladoliden eskaini ditu euskal dantzak Oñatz dantza taldeak
Bertako Euskal Etxeak gonbidatuta, Valladoliden izan da urriaren 21etik 23rako asteburuan Oñatz dantza taldea.
Bertsoz eskertu dute oñatiarrek Valladolideko euskaldunek eskaini dieten harrera beroa:
Hogeitalau orduz jan-edana
dantza ta zenbat pasarte
ederki zaindu gaituzue gu
ze giro ta ze aldarte.
Etxean gisa sentitu gara
Euskal Herritik aparte
Oñatin baduzue txoko bat
kilometroak bitarte
‘de corazón muchisimas gracias’
zuek nahi duzuen arte!