Eta zuek nora zoazte dantzara uda honetan?

2026/07/09
Eta zuek nora zoazte dantzara uda honetan?

Uda iristearekin batera, euskal dantza talde ugari abiatu dira munduko bazterretara. Folklore jaialdietan, kultur trukeetan eta nazioarteko dantza topaketetan ari dira euskal dantza eta euskal kultura zabaltzen. Batzuk etxerako bidean dira dagoeneko, beste batzuk oraindik bira betean dabiltza, eta badira maletak prestatzen ari direnak ere. Bitartean, hainbat taldek atzerrian eskainitako emanaldietako irudiak helarazi dizkigute, uda honetako dantza-bidaiaren erakusgarri.

Eta zuek? Munduko zein txokotan ibili zarete dantzan? Bidali zuen argazkiak dantzari@dantzan.com helbidera edo etiketatu Dantzan sare sozialetan.

Hona hemen orain arte bildu ditugunak:

  • Gero Axular (Donostia): Portugal, Frantzia
  • Goizaldi (Donostia): Ecuador
  • Itxas-Alde (Bakio): Serbia
  • Eskola (Donostia): Belgika
  • Begiraleak (Donibane Lohizune): Hungaria

     

    Gero Axular (Donostia): Portugal, Frantzia

    Gero Axular, Portugal, 2026.

    Goizaldi (Donostia): Ecuador

    Goizaldi, Ecuador, 2026.

    Itxas-Alde (Bakio): Serbia

    Itxas-Alde, Serbia, 2026.

    Eskola (Donostia): Belgika

    Eskola, Belgika, 2026.

    Begiraleak (Donibane Lohizune): Hungaria