Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

dantzan.com.seittu.nahi.deu.S.O.S.

2012/02/11

2012a albiste txar batekin hasi genuen guk, dantzazaleok, gure taldeak, eta dantzaren munduak, hemen, gure herrialdean, baina baita mundu guztian ere, ze arraio, gure herri txiki honetatik teknologia globalizatu honi esker, mundu guztian baitzuen bere eragina. dantzan.com -eko gure lagunek et...

Gehiago irakurri

MORRIS DANTZA BAT GOIERRIERAZ

2011/12/11

Aspalditik dira ezagunak Inglaterrako Morris dantzak gure hainbat dantzekin lotzen dituzten teoriak . Joan den irailean, Jeremy Carter-Gordon Igartzan izan genuen bisitan , Europako ezpata-dantzak aztertzen ari den Bostongo ikerlari amerikarra. Honi ere, atentzioa eman zioten gure dantzek haie...

Gehiago irakurri

IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011/09/15

2011ko irailaren 10ean bitxitasun harrigarri bat gertatu da Beasainen, beste inon ez ezagutua eta   ez ikusia. Eguerdiko hamabiak, bi bider izan dira Beasainen: lehena, UTC Greenwich + 01 eremuari dagokiona, hamabietan puntu puntuan; bigarrena, ordu erdi geroago, Igartzako dantzarien kofradiako ...

Gehiago irakurri

UDA AURREKOAK

2011/09/14

Martxoan Igartzan   Igartzako Jauregiaren inaugurazio ofizialean, martxoak 18, Igartzako dantzarien kofradiak partehartze garrantzitsua izan zuen, agintari eta herritarrei ongietorria eman, eta bere dantzaren bidez Jauregiaren sarbidea erakutsiz. ...

Gehiago irakurri

Hauteskundeak eta dantzasokea

2011/06/08

Loinatz egunean konturatu ginen. Bitxikeria besterik izango ez dena, baina tira, gure, dantzarion eta dantzaren, mesedetarako denez, nabarmendu nahi duguna. Joan den igande honetan egin da Beasainen ohiko den Agintarien edo Udalbatzaren soka-dantza (ikus dantzan.com , Goierriko Hitza ). Ha...

Gehiago irakurri

Gure artistak

2011/03/12

Aloña   Bada denbora bat dantzan.com-ek gure taldeko Aloña Garmendiaren berri eman zuela ( dantza hurbiletik bizi duen artista grafikoa ). Taldeko dantzaria izateaz aparte, gure artista grafiko partikularra ere bada, eta aste honetan bertan Goierri Telebistako �...

Gehiago irakurri

Aurtengoan, Dantzari-chiqui zaldivitarrak

2010/11/29

Joan den urriaren 31n, Ardiki eguna ospatu zen Zaldibian. Iazko egunean , bertako dantzari izandako guztien ordezkari moduan, Mikel Arrese dantza-maisua omendu genuen. Aurten, beste zaldibitar baten txanda izan da, hau ere dantza munduarekin lotutakoa: Jose Garmendia Arruebarrena zena. Apaiza, h...

Gehiago irakurri

Azkaine eta Arrangoitze: euripean baina atsegin handiz

2010/10/19

Urriaren 10a, agendak ia gainezka egin zion Aurtzakari. Azkainen (Lapurdi) genuen lehenbiziko zita goizean goiz: Pastore-Lore jaialdia. Egun osoko festa polita animali, produktu eta ekitaldien artean nahiz eta zoritxarrez ezin izan genuen bere edertasun osoan gozatu euriak eguna zapuzteko egindako...

Gehiago irakurri

Igartzan ez dugu berehala ahaztuko !

2010/09/18

2010eko Irailak 11, egun   ederra izan genuen Beasainen.   Lehenik eta behin, Igartzako inguru osoa estreinatu ahal izan genuen dantzaleku moduan: Zubia, Jauregia, Dolarea, Burdinola, Errota eta Ermita zaharberritzeko obrak eta lanak bukatu dira, eta distiratsu ag...

Gehiago irakurri

IGARTZA 2010: DEIALDIA

2010/09/05

XIX. mendearen hasieran, Beasain, Ataun eta Zaldibiako udalek behin baino gehiagotan deitu zituzten inguruko ezpata-dantzariak, hainbat ospakizun berezitan parte har zezaten, dantzarien konpartsa jendetsuak osatuz. “Que se formase una comparsa de diez y ocho parejas de...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aurtzaka dantza taldea on Arrateko dantzak: hamargarrena

2014/09/05

Zorionak Kezka!
erreferentzia izan zaituztegu talde bat baino gehiagok. Merezitakoa urtebetetzea. Ondo pasa astelehenean eta segi hortxe pixkor pixkor!

Aurtzaka dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Guk ere babestuko dugu dantzan.com, baina hala ere ez dugu ematen digun zerbitzu guztia ordainduko.
Animo eta aurrera!

Aurtzaka dantza taldea on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/25

ZORIONAK EKIPO !!!
EDERRA ETA MEREZITAKOA

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Hona hemen Sortutakoak Jaialdiaren egitaraua urtarrilaren 12rako:

11:00 Mikel Sarriegiren azalpena
11:30 Esku-dantzaren agerpen laburra
12:30 “Gipuzkoar emakume koreografo eta dantzariak. XX eta XXI mendeak” Dordoka Kolektiboaren lanaren aurkezpena.
13:30 “Garabato” Andrea Quintana, Injuve 2012 saria.

Arratsaldean, Guardetxean:
20:00 “Canción laverintoren ildotik solasaldiak” Sara Paniaguarekin.
21:00 Italo Panfichi, Manuel Bellisco “Todas las sangres”: dramaturgia proiektuaren aurkezpena.
21:30 Dj p3z Denok dantza egitera

Egitarauaren eskupaper osoa hemen jarri dugu:
https://picasaweb.google.co[…]a5_-Vdg#5830689301239715442

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Larunbateko aurkezpena Sortutakoak Deialdian aukeratutako beste proiektuekin batera izango da. Egiataraua zehatzago jakiteko zain geunden xehetasunak eman ahal izateko, baina esan zitzaigunez Italo Panfichi eta Andrea Quintanaren lanak ere aurkeztekoak dira goizean, eta Sara Paniagua eta Anakrusa arratsaldez izango dira Guardetxen.
Finkatua dagoena, gure aurkezpenaren ordua da: 11:00etan. (agendan 12:00tan jarrita dago eta aldatu beharko litzateke).
Beste datuak dauzkagunean, jakin araziko ditugu.
Mila esker

Aurtzaka dantza taldea on Joan zaizkigun dantzariei azken agurra

2012/12/28

Aurtzaka dantza taldeko sortzaileetako bat ere joan den otsailean zendu zen, 59 urte zituela: Raimon Gamaio.

Gure webgunean aipamenak egin genizkion:
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/adiorik-ez-raimon
http://sallekoadiskideak.aurtzaka.com/

Eta igartzako dantzarien egunean omendu genuen:
http://www.dantzan.com/[…]/ezpata-andaluziarrak-eta-euskaldunak-igartzan

Aurtzaka dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

AURTZAKA ere dantzan bizi da. Eta zu?

Aurtzaka dantza taldea on Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

2012/10/01

Urte askotarako !!! eta kontatu gurekin.
Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com