Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

San Joan bezpera osatuz doa urtetik urtera

2015/07/09

Badira urte batzuk neskatxen esku-dantzarekin hasi ginela, xumeki, sua edo alamartxoari lagun egiteagatik,  eta urtetik urtera berrindartuz doaz Beasaingo sanjoan bezpera inguruko ekitaldiak: arbola altxatzea, kantu-jira, ondorengo erromeria... piztutako su ttiki hura bide onetik dijoala ikusteak ...

Gehiago irakurri

Igartza 2015 Josebaren lagun guztiok ospatuko dugu

2015/04/22

Joseba Juarez Igartzako dantzarion gidaria gogoratuko dugu datorren irailaren 12an Beasainen. Ezin bestela izan. Kofradiaren sorreraz gero buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi. Eta ezin du bestela izan. Dantzaria bai, bikaina, baina izaeraz maitagarria eta bere ibilbidea hain zab...

Gehiago irakurri

Agurra ez den agurra

2014/12/13

Albiste oso tristea jaso genuen pasa den urriaren 16ean. Patxi Zurutuzak, gazte gaztetatik eta urte askotan Aurtzaka taldeko dantzaria izandako lagunak utzi egin gintuen. Madrilen bizi zen aspaldi honetan, baina dantzarekiko zaletasuna piztuta mantentzen zuen, distantziatik modu askotara adierazten...

Gehiago irakurri

Elizaren magia Urretxun

2014/11/28

Joan den  irailean ospatu ziren Urretxuko Santa Anastasia Jaiak, eta Lurra dantza-taldeak bertan parte hartzera gonbidatu gintuen: larunbata hilak 20ean lehendabizi, Nazioarteko Folklore Jaialdian, eta igandea hilak 21ean gero, Jaietako Meza Nagusian. Azken urte hauetan, Folklore Jaialdia ospat...

Gehiago irakurri

Joseba

2014/11/08

Ez dakigu zer adierazi. Ez dakigu nola adierazi. Atzo ostiraleroko ensaiorako bidean jaso genuen berri txarra. Urratsik gabe geratu ginen. Joseba Juarez, gure taldeko dantzari eta maisu, Ordiziako tradiziozko maisuen lerro luzeko oinordeko gaztea, Goierri osoan eta haratago, hainbat eta hainbat...

Gehiago irakurri 7

Handitzen, handitzen

2014/10/02

Joan den irailaren 13an, jendetsu hasi zen gure urteroko ezpaten juntadizoa plazan, Beasaingo kirol elkarteak futbolaren festa baitzuen antolatua bertan. Elkarrekin nola moldatu asmatu bagenuen ere, belarriak zorroztu behar izan genituen hamabietan punttuan erlojuaren kanpaikadak entzuteko. Hori ba...

Gehiago irakurri

Tamainaz ikusgarriena

2014/09/06

Irailaren 13an Igartzako dantzarien Kofradiak urteroko agerraldia egingo du. Orain arteko ikusgarrienetakoa izango dela esan dezakegu dagoeneko: kofrade kopuruz jendetsuena izango delako, eta gonbidatuak bereziki handiak direlako, dantzari erraldoiak baitira denak. Ezpata-dantzarien segizioa ...

Gehiago irakurri

Erre ditugu zaharrak, ekarri berriak

2014/07/07

Astelehenean, Sanjoan bezperan, gure neskatxa dantzariek aurtengo udari ongietorria eman zioten beste behin. Giro euritsua izanagatik, bi esku-dantzak osatu ahal izateko tartea bilatu behar izan genuen, eta baita aurkitu ere. Arratsaldean Igartzan, eta gauean Barrendaingo plazan. Hauek osatu zut...

Gehiago irakurri

Dantzari erraldoiak Loinatzetan

2014/07/03

Jakina da Beasaingo Loinatz jaietan dantzak eta dantzariek daukaten  protagonismoa.  Eta protagonismo hori, aurten are gehiago "erraldoitu" da: herriko erraldoi eta buruhandien konpartsak bi kide berri estreinatu bait ditu, Igartzako ezpata-dantzaria eta Sanjoanetako neskatxa dantzaria. Badira...

Gehiago irakurri

Esku-dantzaren liburuxka eta egutegia

2013/12/08

Orain 6 urte abiatu genuen Beasaingo San Joan bezperan suaren inguruan neskatxen esku-dantza bat dantzatzeko ohitura. Ekimen hau arrakastatsua suertatu zen hasieratik, eta 2012ko Dantzagunearen Sortutakoak Tradizionala ekimenerako aukeratua izan zen. Aitzaki honekin, bideo grabaketa batez eta l...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aurtzaka dantza taldea on Arrateko dantzak: hamargarrena

2014/09/05

Zorionak Kezka!
erreferentzia izan zaituztegu talde bat baino gehiagok. Merezitakoa urtebetetzea. Ondo pasa astelehenean eta segi hortxe pixkor pixkor!

Aurtzaka dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Guk ere babestuko dugu dantzan.com, baina hala ere ez dugu ematen digun zerbitzu guztia ordainduko.
Animo eta aurrera!

Aurtzaka dantza taldea on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/25

ZORIONAK EKIPO !!!
EDERRA ETA MEREZITAKOA

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Hona hemen Sortutakoak Jaialdiaren egitaraua urtarrilaren 12rako:

11:00 Mikel Sarriegiren azalpena
11:30 Esku-dantzaren agerpen laburra
12:30 “Gipuzkoar emakume koreografo eta dantzariak. XX eta XXI mendeak” Dordoka Kolektiboaren lanaren aurkezpena.
13:30 “Garabato” Andrea Quintana, Injuve 2012 saria.

Arratsaldean, Guardetxean:
20:00 “Canción laverintoren ildotik solasaldiak” Sara Paniaguarekin.
21:00 Italo Panfichi, Manuel Bellisco “Todas las sangres”: dramaturgia proiektuaren aurkezpena.
21:30 Dj p3z Denok dantza egitera

Egitarauaren eskupaper osoa hemen jarri dugu:
https://picasaweb.google.co[…]a5_-Vdg#5830689301239715442

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Larunbateko aurkezpena Sortutakoak Deialdian aukeratutako beste proiektuekin batera izango da. Egiataraua zehatzago jakiteko zain geunden xehetasunak eman ahal izateko, baina esan zitzaigunez Italo Panfichi eta Andrea Quintanaren lanak ere aurkeztekoak dira goizean, eta Sara Paniagua eta Anakrusa arratsaldez izango dira Guardetxen.
Finkatua dagoena, gure aurkezpenaren ordua da: 11:00etan. (agendan 12:00tan jarrita dago eta aldatu beharko litzateke).
Beste datuak dauzkagunean, jakin araziko ditugu.
Mila esker

Aurtzaka dantza taldea on Joan zaizkigun dantzariei azken agurra

2012/12/28

Aurtzaka dantza taldeko sortzaileetako bat ere joan den otsailean zendu zen, 59 urte zituela: Raimon Gamaio.

Gure webgunean aipamenak egin genizkion:
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/adiorik-ez-raimon
http://sallekoadiskideak.aurtzaka.com/

Eta igartzako dantzarien egunean omendu genuen:
http://www.dantzan.com/[…]/ezpata-andaluziarrak-eta-euskaldunak-igartzan

Aurtzaka dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

AURTZAKA ere dantzan bizi da. Eta zu?

Aurtzaka dantza taldea on Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

2012/10/01

Urte askotarako !!! eta kontatu gurekin.
Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com