Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea UDA AURREKOAK

Dokumentuaren akzioak

UDA AURREKOAK

Martxoan Igartzan

 

Igartzako Jauregiaren inaugurazio ofizialean, martxoak 18, Igartzako dantzarien kofradiak partehartze garrantzitsua izan zuen, agintari eta herritarrei ongietorria eman, eta bere dantzaren bidez Jauregiaren sarbidea erakutsiz.

 Argazkiak Fotoetxe eta Dolarea Jatetxearenak dira. Bideoa Youtuben

Bideoa Goierri TB

 

 

Eta Irurtzunen

 

Martxoaren 26ean, Irurtzungo Orritz dantza-taldeak gonbidatuta, Udaberriko Dantza Jaialdian izan ginen, etxeko taldearekin eta La Sidrina asturiar taldearekin batera.

Argazki gehiago hemen

 

 

Apirilean Baigorrin

 

Apirilaren 24ean, Baigorriko Nafarroaren egunaz gozatu ahal izan genuen, baina eguraldi txarra tarteko, bertan behera geratu zen gure saioa. Ea datorren urtean, Basaizea elkartekoek eskaini ziguten harrera ona eskertu ahal izateko, dantzatzeko aukerarik daukagun.

 

Ekainean BeasainenAurtengo Beasaingo Jaiak, nahikoa berandu izan dira, baina ez gara horregatik parte hartu gabe gelditu: agintarien dantzasokan lagundu genuen beste behin ekainaren 5ean, eta helduen dantzasokan dantzatu ginen ekainaren 7an.

Gainera, aurtengoan, gure Igartzako Kofradiaren irudi bat erabili dute Loinatz Jaien kartelean, nahiz eta ez izan jaien ekitaldian sartzen den zerbait, badirudi dagoeneko gure herriarekin identifikatzen den zerbait bihurtu dela (gure argazkilari Iñaki Erauskinek ateratako argazki batean oinarritua dagoela esan behar da, bide batez):

San Joan bezperako hitzordua ere, egoki asko bete zuten gure taldeko neskatxek, egun horretako esku-dantza San Joan arbolaren aurrean eta suaren inguruan agertuz.

Argazki gehiago hemen 

 

Uztailean Aian

 

Baziren 35 urte baino gehiago Ataungo Aiako auzoan Santixabeletan dantzasokarik ikusten ez zela. Uztailaren 1ean, bertan dantzatzeko gonbitea jaso eta hutsune hori berriz ere betetzeko aukera polita izan genuen.

Dokumentuaren akzioak

Replica Rolex
2011/09/23 07:38
I like fashion Replica Watches, here we have many cheap Replica Rolex Watches, our store offer many best Replica Breitling Watches, Omega Seamaster Watches is fashion.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com