San Joan San Telmon
Plaza ederra “deskubritu” genuen joan den urtarrilaren 12an Donostian. Gure taldeko Mikel Sarriegik emandako hitzaldian neskatxen esku-dantzaren nondik norakoak azaldu ondoren, dantzaren zati bat San Telmo aurreko Zuloaga plazan erakutsi genuen Sortutakoak Tradizionala programaren barruan.
![]() |
Udako solstizioaren ordez negukoari egokitu genion ospakizuna. Gertu geneukan itsasoa, uraren presentzia, eta gertu landaretza, Urgulleko mendian. Sua, entzule eta ikusleek jarri ziguten, eta airea geuk jartzen saiatu ginen.
Plazako bi eraikinek, Museoaren aurrealde zaharrak eta eranskin moderno berriak, borobildu ziguten eszenategia, zaharra eta berria txertatzearen diskurtsoari erreferentzia indartsua eskainiz. Plazak berak akustika bikaina daukala ere baieztatu ahal izan genuen, neskatxen Sanjoan kantei ederki lagundu bait zien.
Ondoren, beste proiektu eta dantzak ikusteko aukera izan genuen eta alde zaharrean bertan bazkaldu genuen elkarrekin.
Mila esker Dantzaguneako arduradunei eta bertaratu ziren guztiei !!!
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Dantzaren bideoa hemen
Prentsan:
http://www.diariovasco.com/v/20130112/tolosa-goierri/eskudantza-chicas-creada-mikel-20130112.html http://www.diariovasco.com/v/20130115/tolosa-goierri/exitosa-eskudantza-telmo-20130115.html





