Kofrade berriak Igartzan
Igartzako ezpata-dantza 2026
Egun handia eta borobila izan genuen joan den larunbatean, irailak 12an. Hogeigarrenez plazaratu genuen Igartzako ezpata-dantza, eta lagun izan genituen Arrateko Amaren Kofradiako lagunak, gure hastapenak gogoan.

Gure artean izan genituen halaber, dantza eginez, Bahía Blancako eta Tandileko zenbait dantzari argentinar; eta kofrade berri moduan estreinatu dira gure artean, hainbat urte ondoren bisitan etorri zaigun Manu Irastorza dantzari argentinar euskalduna, eta Carles Mas dantza-maisu kataluniarra.

Carles Mas Manu Irastorza, Analía Zuntini, Josetxu Astolfi eta familia
Eta bi Ohorezko Kofrade izendatu genituen, guretzat oso bereziak biak ala biak:
Oier Araolaza Arrietak laguntza handia eskaini zigun Kofradiaren sorreran, Arrateko Amaren dantzarien kofradian izandako eskarmentua oinarri ezinbestekoa izan baitzen Igartzakoa martxan jartzerakoan. Horrez gain, Beasaingo dantza talde eta dantzariontzako erreferentzia garrantzitsua izan da azken urteotan, “Dantzan” elkartean egiten duen lanari esker, batez ere.

Izaskun Salazar Apaolazak Aurtzaka dantza taldeko lehendakaria izan den bitarte luzean egin duen lanari esker, Kofradiari, dantza taldeari eta Beasaingo dantza tradizioari egin dizkion ekarpenak oso garrantzitsuak eta zenbaezinak izan dira.

Bide batez, egun berezia kari, wikipedia artikulua osatu eta argitaratu dugu gure Kofradiaren informazioa modu zehatzean eskainiz.
Hemen egunaren argazki eta bideoak:
Iñaki Erauskinen argazkiak:










Aurtzaka dantza taldea