Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Igartzako ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Igartzako ezpata-dantza

Noiz 2017/09/09
12:00
Non Beasain, plaza eta Igartza auzoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Igartzako ezpata-dantza

CC-BY-NC-SA / aurtzaka.eus

Irailaren 9an Igartzako dantzarien Kofradiak urteroko agerraldia egingo du. Orain artekoak  bezain ikusgarria izateko bidean dela esan dezakegu dagoeneko: Ezpata-dantzarien segizioa bereziki luzea gertatuko da, 100 dantzari baino gehiagoz osatua izango baita.

Talde handi honen lagungarri, aurten Kataluniatik datozkigu gonbidatuak: Esbart Dansaire de Rubí. 40 dantzari eta musikarik osatzen dute taldea, 1923an sortua, eta Kataluniako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da. ino gehiagoz osatua izango baita.

Bazkalondoan, Erromeria izango dugu AIKO taldearekin Igartzako zelaietan.

12:00 Bandera jasotzea Udaletxean.

12:05 Ezpata-dantzaren segizioa plazatik Igartzaraino,

12:30 Ezpata-dantzaren saioa Igartzan.

          Rubíko dantzarien dantzak

14:30 Bazkaria Igartza Jauregian.

17:30 Erromeria Aiko taldearekin Igartzan

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com