Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

Dokumentuaren akzioak

IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011ko irailaren 10ean bitxitasun harrigarri bat gertatu da Beasainen, beste inon ez ezagutua eta  ez ikusia. Eguerdiko hamabiak, bi bider izan dira Beasainen: lehena, UTC Greenwich + 01 eremuari dagokiona, hamabietan puntu puntuan; bigarrena, ordu erdi geroago, Igartzako dantzarien kofradiako kideek gure ibilbidea egiten hasteko erabili duguna. Plazako erlojuari bigarren honetan 12 kanpaiak jotzea ahaztu zaionez, gure txistulari Joseba Ibargurenek karilloiaren lanak egin eta “Maritxu nora zoaz doinua” jo behar izan du.

 

Hala bada, 32 dantzarik eta bi banderazalek egin dugu urteroko bidea Joseba Juarez buruzagi nagusi eta Koldo Bidekieta ezpaten buruzagi direla. Beroa galanta izan dugu, izugarria. Igartzara iristearekin bat, urteroko Igartzako ezpata-dantzak egin ditugu bertan. Eta ondoren, Goierriko brokel-dantzen multzoko hainbat dantza eskaini ditugu Jauregi alboko zelaian: paseoa, brokel ezpatena, zinta-dantza, makila haundiena eta uztai txikiena. Igartzako kapitainak izan dira Mariaje Alvarez, Maider Arruabarrena, Olatz Etxezarreta, Mikel Intsausti, Xabier Ruiz de Azua eta Mikel Sarriegi. Loinazko kapitainak izan dira Jon Elortza eta Aitor Mujika.

 Nahikoa dantzatu ondoren gogotsu bazkaldu dugu, Dolarea jatetxeak prestatua, ohikoa eta beti bezain ona: babarrunak, aza eta odolkiarekin.

Gonbidatu gisa inguratu zaizkigu, baita ere, Euskal Herriko beste ezpata-dantzari taldeetako hainbat ordezkari, hala nola, Tolosatik, Eibartik eta Elgoibartik.

Bada beste gonbidatu berezi bat, hurrunagotik bertaratua, Bostongo Jeremy Carter-Gordon, hain zuzen ere. Bera ere bere herrialdeko ezpata-dantzaria izanik, Europako dantzak ikustera eta aztertzera etorri zaigu eta ongi-etorri beroa eman nahi izan diogu.

 

Gaurko egunaren protagonista nagusiak ordea, eta ohorezko aipamena jaso dutenak, azken bost urte hauetan etenik gabe egun honetan parte hartu duten kofradiakideak izan dira. Aipamen honen erakusgarri, norberaren dominari bigarren zintatxoa gehitu diogu, beste bost urtean gutxienez harrotasunez soinean eraman dezaten. Iritsi gara lehenengo bost-urtekora eta aurrera darraien ohitura baten lehen zutarriak jartzearen moduko zerbait izan dadila.

 

Arratsaldean, Aiko taldea izan dugu beste behin ere erromerian babarrunak menperatzeko lagungarri atsegina. Datorren urtean ere elkar ikusiko dugun ziurtasunez, mila esker parte hartu eta nolabait lagundu diguten guztiei !

 

Argazkiak Iñaki Erauskinenak dira.

Dantzan.com-en Ezpata-dantzaren bideoa  eta Brokel-dantzena jarri dituzte.

Goierri TBren bideoa hemen.

Dokumentuaren akzioak

2011/09/15 10:44

Bejondeizuela!!!

Ezin izan dugunok inbidiaz irakurri dugu artikulua. Eta iradokizun bat; dominatxoa eta bigarren zinta hori erakusten duen argazkia falta, argazki sorta eder honetan.

Zorionak bigarrenez!!

Oier A.
2011/09/16 13:12
Mikel S.
2011/09/17 12:46

Arrazoia Oier. Fotografo "ofizialak" ez zitzaizkigun bazkaltzen gelditu eta horregatik ez zuten argazkietan domina jaso. Hala ere, gehitu dugu argazki bat. Ikusiko duzuenez, ez du ezer berezirik, baina jaso zutenetako askok, harro-harro erakutsi zuten egunean zehar...

Oier A.
2011/09/18 12:28
2011/09/18 12:30
joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez dakit zergatik, honen aurreko mezuan gertatu zaidan bezala. Eta nire mezuan Zorionak eman eta argazki ederrak direla aipatzen nizuen. Besterik ez. Ez dakit nor den lehen mezua idatzi duena, haren izena ez baita ageri...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com