Igartzako Dantzak
Aurtzaka dantza taldeak Beasaingo Igartzaren inguruan Dantzarien Kofradia bat osatzeko deia egin du. Horretarako, datorren irailak 9an Igartzan bertan ospatuko den Dantzarien Eguna prestatzeko aurkezpena egin genuen joan den asteartean, Udaletxeko Batzar aretoan, Beasain inguruan gaur egun, e...
Aurtzaka dantza taldeak Beasaingo Igartzaren inguruan Dantzarien Kofradia bat osatzeko deia egin du.
Horretarako, datorren irailak 9an Igartzan bertan ospatuko den Dantzarien Eguna prestatzeko aurkezpena egin genuen joan den asteartean, Udaletxeko Batzar aretoan, Beasain inguruan gaur egun, edo aurretik, dantzari edota txistulari izandako guztiei zuzendua.
Bertan azaldu genituen gure proposamenaren gorabeherak, Eibarko Kezka dantza taldeko kide Oier Araolaza eta Igartzako Batzordeko Juantxo Agirreren laguntzaz. Oier Araolazak Arraten izan duten antzeko esperientziaren berri mamitsua eman zigun eta Juantxo Agirrek, Igartzarentzat honelako ekarpen batek izan dezaken interesa azpimarratu zuen, besteak beste.
Aukera
Beasaingo Igartzan zaharberritze lan interesgarria burutzen ari dela kontutan izanda, dantza alorretik egiten dugun proposamena da honako hau. Gaur egun Igartzako eraikinak berreraikitzen ari diren bezalaxe, honako hau, bere inguruan dantzaren alorreko protokolo edo erritual bat berreraikitzeko proposamena da, ondare eta ingurua aberasteko proposamen bat.
Gure ustez, Igartzako eraikin multzo historikoak aukera polita eskaintzen digu gune baliotsu bat gure eskura jartzean: espazioaren egitura oso baliagarria gerta daiteke, garai bateko dantza eta protokolo ohiturak berraikitzeko. Zenbait elementu arkitektoniko oso interesgarri dauzkagu horretarako: zubia, euskal folklorean hainbatetan erabilitako erreferentea; burdinola, ezpata-dantzen kokalekua zenbaitetan; ermita, prozesio eta dantzak...; jauregia, garai bateko jauntxoen erritualen gune; pasealekua, eraikinen arteko bide egitura...
Egitasmoaren helburu nagusiak
Beasaingo dantzari eta dantzari ohien bilgune eta eskaerari erantzun.
Beasaingo dantza tradizioa osatu eta indartu.
Igartzako multzoari balio erantsia eman. 

Egitura
Proposamena gauzatzeko egitura, dantzarien kofradia bat sortzea izango da (badira antzeko ereduak inguruan: Ordiziako Santanazaleen Kofradia, oso zaharra, eta berriagoa, Eibarko Arrateko Amaren dantzarien kofradia).
Kofradia honetan parte hartzera deituak izan dira Beasainen eta inguruan dantzari izandako guztiak nagusiki, gaur egun aktiboan egon ala ez.
Eguna: 2007ko irailak 9, igandea. (Igartza Auzoko Jaien testuinguruan, iraileko bigarren igandean, hain zuzen ere).
Urtero ospatuko den Egun hau, bi urtean behin, deialdi zabala burutuz egingo genuke, beasaindar dantzari guztion eguna bezala. Txandakako urteetan, eredu honi jarraitzen dion kanpoko talde bat gonbidatu nahi genuke, gurekin batera dantzatzeko.
Honen berri eman dute:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/06/14/vecinos/goierri/
http://www.diariovasco.com/prensa/20070614/tolosa/nuevas-danzas-igartza_20070614.html



