Dokumentuaren akzioak
Esbart Dansaire de Rubí. Kataluniako dantzen ikuskizuna
Esbart Dansaire de Rubí taldea 40 dantzari eta musikarik osatzen dute. 1923an sortua, Kataluniako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da. “Premio Nacional de Danza” izendatua 1985an eta “Creu de Sant Jordi” 1997an.
Igartzako dantzarien egunean parte hartzeko gonbidatuak izanik, bezperan, irailaren 8an Antzokian ikuskizun berezia eskainiko dute eta euren kalitateaz gozatu ahal izango dugu Kataluniako dantza tradizionalen sorta eder bat erakutsiko baitigute, ordu beteko saioan: La Bolangera, Espunyolet, Ball del Córrer, Fandango, Contrapàs i Morisca, Montsià eta Gitanes de Rubí. Eurekin batera, la Cobla de la Mitja Lluna musikari-taldea ere arituko da, musika zuzenean eskainiz.
Sarrera dohainik da.
Dokumentuaren akzioak