Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Esbart Dansaire de Rubí. Kataluniako dantzen ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Esbart Dansaire de Rubí. Kataluniako dantzen ikuskizuna

Noiz 2017/09/08
21:00
Non Beasain, Usurbe Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Esbart Dansaire de Rubí. Kataluniako dantzen ikuskizuna

Esbart Dansaire de Rubí.

Esbart Dansaire de Rubí taldea 40 dantzari eta musikarik osatzen dute. 1923an sortua, Kataluniako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da. “Premio Nacional de Danza” izendatua 1985an eta “Creu de Sant Jordi” 1997an. 

Igartzako dantzarien egunean parte hartzeko gonbidatuak izanik, bezperan, irailaren 8an Antzokian ikuskizun berezia eskainiko dute eta euren kalitateaz gozatu ahal izango dugu Kataluniako dantza tradizionalen sorta eder bat erakutsiko baitigute, ordu beteko saioan: La Bolangera,  Espunyolet,  Ball del Córrer,  Fandango,  Contrapàs i Morisca, Montsià eta  Gitanes de Rubí. Eurekin batera, la Cobla de la Mitja Lluna musikari-taldea ere arituko da, musika zuzenean eskainiz.

Sarrera dohainik da.

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com