Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Baita kirolean ere

Dokumentuaren akzioak

Baita kirolean ere

Orain hilabete inguru jakin genuen gure herriak, Beasainek, bazuela Euskal Herrien arteko Jokoetan ordezkaririk. "Xiba Jokoak" izenarekin ezagutzen dira, herri-kirolak, dantza eta jolasak uztartzen dira bertan, eta Bergaran jokatu zen Gipuzkoako kanporaketa, zortzi herriren artean, 4. edizioa ospatzen ari den honetan.

Tartean zegoen, esan bezala, Beasaingo taldea, eta baita emaitza ona lortu ere, bere lehen partehartzean. Hirugarren postua eskuratu zuten sailkapenean, eta modu honetara Euskal Herriko finalerako lekua lortu zuten.

Bada, inor gutxik jakingo du Beasainen, "kirolari" talde hau gure dantza taldeko partaidez osatua dagoela. Honenbestez, beste behin erakutsi ahal dezakegu, dantzariok (edota musikariok!) kirolari txukun eta bikainak ere bagarela. Eta era honetako froga "konbinatuetan" ongi bezain ongi moldatzeko gauza garela.

Mota askotako bederatzi proba egin behar izan zituen talde bakoitzak, herri-kirolak, mahai jokoak, jolasak eta dantza tarteko.

Gure taldeak lehiaketa orekatua eta erregularra burutu zuen. Lehenengo bi saioetan, altxaketan eta xiba jokoan, motelen jardun ondoren, mus jokotik aurrera punta-puntan ibili ziren. Musean bigarren geratu ziren, Zizurkilen atzetik; baita dantzan ere, Hernaniren segidan, sailkapen orokorrean berebiziko garrantzia izango zuten bi puntu gutxiago lortuz. Birletan nagusitasuna erakutsi zuen Beasainek, aurrena eginez. Herri-kirolen artean buruan ibili ziren, sokatiran lan aipagarria eginez.

Asteburu honetan da Euskal Herriko finala Zuberoan, Idauze Mendiko EHZ Festibalaren barruan. Gure azkenaldiko ensaioak ere "konbinatuak" izan dira eta balioko al dute zerbaiterako. Animo eta ondo pasa gutxienez. 

Sailkapeneko argazkiak hemen:

http://picasaweb.google.com/aurtzaka/XibaJokuak?authkey=UJjCjbuJegI


2007.06.30:

TXAPELDUNAK IDAUZE-MENDIN!!!!!!!!!

zorionak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com