Dokumentuaren akzioak
Azkaine eta Arrangoitze: euripean baina atsegin handiz
Urriaren 10a, agendak ia gainezka egin zion Aurtzakari. Azkainen (Lapurdi) genuen lehenbiziko zita goizean goiz: Pastore-Lore jaialdia. Egun osoko festa polita animali, produktu eta ekitaldien artean nahiz eta zoritxarrez ezin izan genuen bere edertasun osoan gozatu euriak eguna zapuzteko egindako etengabeko saiakeraren ondorioz. Hala ere ez zuen ez ikuslerik ezta parte-hartzailerik ere kokildu. Jendea barra-barra kapusai eta aterki artean eta goizean goizetik herrian zehar egin beharreko kalejira ere egin genuen Lapurdiko joaldun eta dantzariek, Okzitaniako segari eta dantzariek eta nola ez, baita Aurtzakakook ere.
Zelai batean bildu ginen denok eta pottokak Larrun menditik zelaira jaitsi bitartean talde bakoitzak bere dantza-saiotxoa eskaini genuen Andaluziako zaldunak ere beren ikuskizuna eskaintzen aritu ziren bitartean.
Bazkari eder batekin segida emanez baina jaialdia erdizka gozatuz Arrangoitzera zuzendu behar izan genuen guk. Mutxiko Eguna ospatzen zen hemen eta bazkalondorako hitzordua genuen beste emanaldi bat eskaintzeko. Euriak ez zuen atsedenik hartzen baina ongi prestatuta aurkitu genituen Arrangoiztarrak. Aterpe zoragarri baten pean prest zen dantza egingo genuen txokoa eta baita emanaldia ikusteko gogoz zen jendea ere. Zoragarria eta beroa giroa. Dantzarako aproposa. Eta egoerak merezi zuen ikuskizuna eskaintzen saiatu ginen gu ere ordubeteko saioarekin. Igartzako ezpata-dantza, uztai-txikiena, makil-haundiena, dantzari-dantzako launangoa, makil-jokoa eta txontxongiloa lehenik, eta Goierriko dantza-soka ondoren, dantzatu genituen.
Aldi berean, Mutxikoen sustatzaile eta berpiztaile izandako Betti Beteluri omen berezia egin zitzaion, aurten 20 urte hil zela gogoan, eta gure saioa berari eskaintzeko ohorea izan genuen.
Ondorenean dantza egarriz gelditu zenak AIKO taldearekin izan zuen nekatu arte dantza egiteko parada. Igandea zen iparraldeko lagunentzat, asteburu luzeko egun bat gehiago hegoaldeko gehientsuenontzat baina halako giroan etxeratzeko gogo gutxi eta opor egun bat zirudien hark guztiontzat.
Dudarik gabe, eskerrak eman nahi dizkiegu bi herriei egindako gonbidapenarengatik eta izandako harrerarengatik.
Denbora asko pasatzerako berriz ere errepikatzeko aukera izango dugun esperantzan geldituko gara bien bitartean.
Berri gehiago: kazeta
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aurtzaka dantza taldea
Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab.
Aurtzaka dantza taldea
Garmendia Otaola 9
20200 Beasain
www.aurtzaka.com
aurtzaka@gmail.com
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Oier Araolaza on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Agurtzane Agirre Mujika on Joseba 2014/11/08
- Emak Bakia Dantzan on Joseba 2014/11/08
- Jon Goya on Joseba 2014/11/08
- Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba 2014/11/08
- Izaskun Salazar on Joseba 2014/11/08
- Oier Araolaza on Joseba 2014/11/08
- Mikel Sarriegi on Joseba 2014/11/08