Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Beasaingo Jaietan: Mariren jaitsiera hamaseigarrenez

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Jaietan: Mariren jaitsiera hamaseigarrenez

2007/05/15 00:01

Dagoeneko egin ditugu aurtengo entseguak eta prest gaude dozenaka sorgin, jeinu ta bestelako jendilaje, Muruko Damari dantzaren bidez ongietorria emateko. Badira 16-17 urte (une honetan ez dakigu urte zehatza) Beasainen Jaiei hasiera emateko zerbait prestatu nahi, eta Arrano Elkartearen proposamena medio, Gasteizko Zeledonen ereduari jarraiki, Murumendiko tontorretik Mari Sorgina etortzen zaigula, pregoia irakurri eta jaien hasierako txupinazoa botatzera.

Horretarako, dantzaz eta kantuz egiten diogu dei, ilunabarrean herriko mutur desberdinetatik irten eta herriko plazan biltzen garen hainbat eta hainbat mozorrotutako dantzariek, eta ez hain dantzariek. Mozorroak, inauteri-giroko tradizio askotan gertatzen den bezala, gizon-emakume paperak aldatuta moldatzen ditugu, eta janzkeraren osaketa nahiko librea da. Bi dantza egiten ditugu: Oriako sorgin-dantzaren moldaketa bat, biribilean su inguruan edota era libre-antzean egitekoa; eta Loinatz abesbatzak kantatzen duen “Muruko Mari” piezaren koreografi bat, biribilean egitekoa hau ere, soka-dantza moduan.

Dantzak egiten, gure taldeko dantzariez gain, edozein herritarrek parte har dezake. Bizpahiru aste lehenago egiten da deialdia, eta entsegu txiki batzuen bidez ikasten dituzte sorgin-dantzako urrats oinarrizkoak. Hasiera hasieratik, ekitaldiari izaera ahalik eta herrikoiena ematea izan zen helburua. Lehen urteetan, 30 dantzari-partaide inguru elkartzen baginen (taldekoak eta taldeko-ohiak gehien bat), gaur egun, 100dik gora ere biltzen gara, plaza bera txiki utzirik.

Ekitaldi honen arrakasta oso handia gertatu da gure eskualdean, eta egun, Beasaingo jaien erreferente ezagunenetakoa dugu. Inguruko herri askotan ere, antzeko eredua darabilte orain festen hasieretarako: Seguran Zopa-pertzaren jaitsiera, Idiazabalen Axariaren jaitsiera,  Mutiloan Txerriaren jaitsiera, Zaldibiako Gazte Festetan Arkakuso jaitsiera, etab.

OHARRA: ekitaldi honetako argazkirik apenas daukagula konturatu gara, eta irakurleon artean norbaitek baldin badauzka, eskertuko genioke bidaltzea. Mila esker.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com