Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea 100 ezpatak kalean berriz ere

Dokumentuaren akzioak

100 ezpatak kalean berriz ere

Joan den irailak 10ean ospatu genuen 2022ko Igartzako dantzarien eguna. Bi urtez modu mugatuan egin eta gero, itzuli ahal izan gara lehengo moldera eta ajerik gabe itzuli ere. Ehundik gora dantzari eta musikari segizioan eta Igartzako inguruan, zorrotz eta alai, ohiko eginkizunak betetzen.

Aurtengoan, gainera, aurrekoetan posible izan ez delako, gure kide Maria Jesus Alvarez izendatu dugu Ohorezko Kofrade. “Salleko Adiskideak” dantza-taldeko nesken taldeko lehen irakaslea izan zen, Raimon Gamaiorekin batera taldea martxan jartzen lagundu baizion 1973. urtetik aurrera. Aurretik “Adiskideak” eta “Goierri” dantza-taldeetan aritu zen 1969 inguruan hasita. Ondoren, Aurtzaka dantza-taldearen sortzaileetako bat izan zen eta Beasaingo  emakumezko dantzari asko eta askoren  erakusle izateaz gain, dantzari guztion eredu eta erreferentzia izan dugu.

Zorionak Mariaje!!!

Irudiekin hobeki adierazi daitekeelako, hona hemen:

Ekitaldiaren bideo osoa (Manuel Luna):

 

Bideo laburtua (Iñaki Erauskin):

 

Argazki laburpena eta argazkiak (Iñaki Erauskin)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com