Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gari Otamendi Ez da kasualitatea

Dokumentuaren akzioak

Ez da kasualitatea

2017/05/16 22:55

Ez da kasualitatea. Halaxe izena dute hainbat emakume bertsolarik feminismoaren inguruan egiten dituzten bertso-saioek. Ez baita kasualitatea emakumeek plaza publikoan nahi duten eta dagokien tokia aldarrikatu behar izatea. Oraindik ere.

Ez dira kasualitatea ezta ere azken boladan nonahi ikus ditzakegun flamenko erako aurreskuak. Edo aurresku erako flamenko-dantzak. Sare sozialen bidez jasotzen ditugu batean eta bestean egindako nolabaiteko fusioak.

Munduko hiritartasunaren ikurra dira aukera eta erabakia. Munduko hiritarrak omen gara mendebaleko gizarteko biztanleak. Munduko hiritarrok, beraz, askatasunez aukeratzen dugu zer jan nahi dugun, zer jantzi nahi dugun, nolako harremanak izan nahi ditugun norekin eta noiz eta, bistan da, munduko hiritarrok zer dantzatu nahi dugun erabakitzen dugu mundu osoan dauden estilo guztien artean. Azken batean, askatasunez, aurreiritzirik gabe eta kontzientzia osoarekin zer izan nahi dugun erabakitzen dugu munduko hiritarrok.

Herri-kulturek, alegia, herritarren kulturek ez omen dute ematen sormen mugagaberako halako aukerarik. Beraz, aukeratzen hasita, askatasunez, aurreiritzirik gabe eta kontzientzia osoarekin, Euskal Herriko dantzariok flamenkoa aukeratu dugu gure herri-kultura garaikidea dela aldarrikatzeko. Antzekoa egin dugu dantza garaikidearekin.

Ez ditugu aukeratu Madagaskarreko dantzak, edota Kazakistanekoak. Ezta, gertuago begiratzen hasita, Biarnokoak ere. Dantza garaikidea aukeratu dugu, gizarte likidoko arte garaikidearen ikurra. Edota, dagoen aukera amaigabearen artean, dantza flamenkoa aukeratu dugu. Estereotipoak gorabehera, espainiartasuna ordezkatzen duen dantza.

Askatasunez, aurreiritzirik gabe, eta kontzientzia osoarekin aukeratu ditugu kultura anglosaxoiaren eta latinoaren ikurrak. Hori ere ez da kasualitatea.

Info7 irratian, 2017ko maiatzaren 12an

Dokumentuaren akzioak

2017/05/16 13:24
Bete betean, ohi bezala!!

Askatasunez... eta seguru asko, gehienetan, ezjakintasunetik erantzunkizun gabezia handiaz.

Artikulu hau ilustratzeko: https://www.youtube.com/watch?v=Okant1aqegg (soinua eskaxa da, baina merezi du, amaierak batez ere).

Globalizazioaren arriskuan, nago ugariegiak direla honen adibideak dantza sorkuntzan / innobazioan.

Maxima ekologistak dio: "Think global, act local"

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gari Otamendi

Gari Otamendi

Añorga, 1980

Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean. 

Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.