arrabi[t]az martxan

2006/07/18

Kaixo!

    Añorgatik agur bat. Garikoitz Otamendi naiz, hogeita sei urteko dantzari añorgatarra. Ekainetik bloga hastekotan nabil, baina ez dut tarte gehigi izan.

   Amerikako Estatu Batuetan, Nevada estatuko Elko herrian egon naiz, NABOk urtero antolatzen duen udalekuan -traste honekin hobe moldatzen ikastean, jarriko ditut argazkiak- eta bihar goizean goiz Frantziara noa hiru egun pasatzera, Gennetines herrira. Zertara eta, dantzara. Europa osoko plazako dantzak irakasten dituzte bost egunez.

   Hoixeba. Arrankatu ezinda, hartu eta lehenbailehen egitea hobe. Blog honetan dantzari buruz ariko naiz, zalantzarik gabe, eta beste askotan dantza izango da beste kontuei buruz aritzeko aitzakia, edo alderantziz. 

   Laster arte, bada 

          gari

  

 

aritz
aritz
2006/07/19 07:39
Aupa Gari, Ongi etorri! Gustora irakurriko ditugu zure kontuak. Frantziako ibileren berri adibidez (A ze inbidia!)
oier
oier
2006/07/19 09:52
Aupa Gari! Arrankatu duzu azkenean. Beraz, Gennetines-era zoaz. Le Grnad Bal de l'Europe. Elko-ko kronika zor diguzu oraindik eh! Hala ba, dantza asko ikasi eta ea zer kontatzen diguzun bueltan. oier.