Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Josu Garate Suinaga

Orain arteko ekarpenak

Maitatzeko garaia

2018/09/03

Gaur irekiko ditu ateak Biarritzen Le Temps d’Aimer, etxeko nahiz inguruko, dantza jaialdi erreferentziazkoak. Maitaldia! Maitatzea gauza ederra da, are maitatua sentitzea. Eta indarra du, mendiak mugitzerainokoa esan ohi da... eta ez dabil urruti gero hiperbolea! Euskal Herriko punta banatako 10...

Gehiago irakurri

Partitzeko tenorea

2017/04/26

Jose Inazio Sarasua. Oraindik airean dirau zure azken hatsak. Urrutitxo harrapatu nau. Horretan, zekenki, leiho honen bitartez, faltan dudan azken besarkada eman nahi nizuke, egin behar eta egin eztako pena bideratu nahian. Asko irakurri eta entzun dut zutaz azken egunotan, denak baleko, denak labu...

Gehiago irakurri

Nongo dantzariak dira?

2015/02/18

Dantzariak Oikiako Matzisidor zubia zeharkatzen. Egilea: Javier Carballo Berazadi

Gehiago irakurri 12

Orain arteko erantzunak

Josu Garate Suinaga on Marian Arregi, argi-itzalak

2018/03/15

Ederra. Gazi-gozoz betetako artikulua. Pozik itzalak desagertarazteko argitasun (h)izpi hauek irakurtzeaz, baina penaz errealitate ilun horren sakontasunaz ohartzeaz. Penaz errudun sentitzeraino bakoitzari tokatzen zaigun neurrian.
Historiak izen ugari izan ditu itzalean, heriotzak berak edota denborak dakarren hausnarketak argitara ekarri dituena. Baina izen guztiak ez dira berdin, izenek ondokoarengandik bereizteaz gain sailkatu egiten gaituzte gizartean. Gauzak horrela, emakume izenak argitara ekartzea ia-ia kasualitateak lagunduta etorri da sarri. Bada garaia kasualitateak utzi eta kausalitateari leku egiten hastea, berandu gabiltza eta, betiko legez.

Josu Garate Suinaga on "Zertako ezarri mugimendu berriak? Zentzurik eta intentziorik gabe, teknika hutsa da"

2016/01/22

Beraz, ulertu nahi dut, batzuek tradiziotik "garaikiderako" bidea egin beharra izan dutela dantza tradizionalaren inprobisazio maila, aberastasunaz... ohartzeko?! Deigarria behintzat bada, paradoxa... Gauez, farolaren argipean beste muturrean galdutako giltzen bila dabilen mozkorraren kontua ematen du; "hemen argia dagoa eta!". Ilunpean bilaketa beti da zailago.
Beherago arduratsu irakurtzen ditut Johanen hitzak: teknikak itsutzen gaitu, zertarako eta nola erabili ez dakigula, baina horretan dihardugu. Kaxa politak, gero eta politagoak; kaxa hutsak, gero eta hutsagoak, herri honetan egin diren hamaika kultur etxe, auditorio eta erabilera anitzeko gela alferrikakoen antzera.

Josu Garate Suinaga on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/18

Hau poza! Oraingoan hainbat urtetan besteentzako zuzendutako ezpata-dantzak zeuoi egingo dizue ganbara...bazela garaia esango nuke! Eskerrik asko eta zorion handi bana!

Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira?

2015/02/24

Ona!!! Eskerrik asko DCO1971!! Orain bai itxi genezakela lehiaketa. Argazki oina berridatzi eta listo!

Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Irabazlearen plazera eta galtzailearen amorruak gutxi dira zuretako ala? Lasai baina, San Bartolome jaietan Oikiatik bertatik pasa eta zeuk aukeratutako oilaskoa zeuretako!
Ah, eta hurrengo lehiaketan parte hartu eta berriz ¿...? irabazteko aukera paregabea!

Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Esker mila! Argazki egilearen izena aurkitu gabe ere pozik gaude! Eta zentzu handia du diozunak Gari, testuingurua kontuan hartuta (aterpetxe bateko paretean apaingarri gisa eskegita dagoela, usain bereko beste zenbait argazkirekin batera alegia) egutegiren batetik hartutako irudia izan liteke lasai asko, bai.
Oraingo irabazlea Gari beraz! Zorionak! ;-)
Laister hurrengo lehiaketarako argazkia!

Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Bai Gari! Hara hemen zubia:
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=14240
Eta hauetariko norbait izan liteke hor zubia zeharkatzen ageri dena...
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=5846
Antxon Aguirre Sorondoren argazkiak hauek biak.

Josu Garate Suinaga on Budapest: Hungariar erromeria 2011

2015/01/14

Itzela benetan! Ordu laurden eta segi. Biba dantzariak eta...biba musikariak!

Josu Garate Suinaga on Frantisek Pospisil: Euskal dantzak 1927

2014/10/10

Ederrak! Eusko Gaztediren bertsiopeko irudiak badira ere, dokumentu zoragarria da (aurrekoak izan diren bezalaxe)! Gaurko dantzakerarekin dagoen aldea aztertzeko aukera paregabea. Azpian jasotako komentarioak eskertzen dira, baina eskertzekoena halakoak plazaratu izana. Pospisilen kapituluek ez daukate preziorik!

Josu Garate Suinaga on Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan

2014/05/30

Ea urte gutxiren buruan ez den notizia inorentzat eta festaz eta dantzaz gozatzeaz baino ez dugun arduratu behar!