Orain arteko ekarpenak
2006/09/11
Betidanik izan diot maitasun berezia Otsagabiari eta bertako dantzei (horregatik goiko Bobo-ren argazkitxoa). Haurra nintzelarik herrira, Irunberrira, etortzen ziren Otsagabiko danzanteak , jaietan haien dantzak erakustera (erakustera, ez irakastera). Gero dantzari egin nintzenean, eta enperadorea...
2006/08/10
Iruñean 3 festa nagusi daude: San Ferminak, San Fermin txikiak eta San Lorenzo kaleko festak. Azken hauek gaur dira. Festa parte-hartzaileak, San Lorenzo kaleko herritarrek antolatutakoak, giro apartadun festak. Aurten 51. aldiz ospatuko dira. Korporazio berezia dute bizilagunek, argazkian ikus d...
2006/07/16
Kitto! Bukatu dira eta ez dut soberako penarik. Datozen urtean berriz ere San Ferminak egon daitezen aurtengoak bukatzea ezinbestekoa zen eta. Pena bakarra hartu dut. Giganteak gehiago ezin dantzatzea. Hasieran beldurrez sartu nintzen Asiako erreginaren gonazpira (hau errespetu falta!), baina azke...
2006/07/07
"Aupa
Aritz! Folklore jale baten an-dantzak" izena jarri diote San Ferminak
bitarte Berria egunkarian eginen dugun sekzioari. Kronikek nire sinadura
badaramate ere ez dira nik idatziak, kazetariak nik erantzundakoarekin
idatzitakoak baizik.
Hartara, baliteke erru txikiak egotea eta horiek zuze...
2006/06/27
Badatoz Iruñeko feriak eta ez da bertan dantzarik faltako. Ekitaldi ofizialetan, ez ofizialetan, ekitaldi ere ez direnetan,...
Dantzarako grinak uste ez dugun tokietara eramaten gaitu zenbaitetan. Iaz nire dantza esparrua zabaltzea bururatu zitzaidan eta Iruñeko erraldoien konpartsan i...
2006/06/15
Euskara, bizi-iraunen badu, abertzale ez direnei ere zabaldu beharra dago. Ez da ona euskara ideologia zehatz batekin identifikatzea. Euskara denona da. Hori da azkenaldian hizkuntzalarien artean zabaldutako diskurtsoa. Dantzarekin horrelakorik gertatzen al da? Euskararendako zabalpena onuragarr...
2006/06/13
Gaur eskuratu dut, asteburu honetan Gorputz eguna dela-eta, Iruñeko Katedralean eginen diren ekitaldiak. Honatx:
Ekainak 17, Larunbata
19:30 Bezpera nagusiak: -Salmodia gazteleraz -Guztiz sainduaren erakusketa -"Seises"en dantz...
2006/06/13
Euskadi Irratia entzuten ari nintzen atzo arratsaldez, Segurako sueltoko txapelketari buruzko informazioa ematen hasi zirenean. Uste dut inoiz ez naizela txapelketa hauen zale izan (orain behintzat ez naiz), baina berria dantzari buruzkoa zela-eta entzuten jarraitu nuen. Txapelketaren aurkezpene...
2006/05/25
Larunbat honetan Euskalerria Irratia ren aldeko manifestazioa eginen dute Iruñean. Manifestazio itzela izatea nahi dute. Merezi bezala. Horretarako ioaldunak, fanfarreak eta dantza taldeak deitu dituzte, aldarrikapena koloretsua izan dadin. Dagoeneko ohitura bihurtu da gisa ezberdinetako manifest...
2006/05/25
Dantzan.com-ek eman digun aukera ezinhobe hau probestu beharko dugu ba! Orain arte sarean sakabanatuta egon dira dantzari buruzko blogak (apurrak) eta zaila izaten zen guztien jarraipena egitea. Orain plaza komuna dugu eta nago askoz gehiago animatuko direla dantzara.
Ni nafar periferiak...
Orain arteko erantzunak
2013/09/27
Mundu hauetan gero eta gehiago murgildu, gero eta ezjakinago sentitzen da bat.
Duela ez asko, 2-3 urte, jakin izan nuen Igantzin ezpata-dantza bat bazela. Gaurkoarekin 3 argazki ikusi ditut tarte horretan. Misterio bat da niretako, ze Lesaka edo Berakoen tankera hartzen diot, baina ez dut bideorik edo zuzenean ikusterik izan.
Inork ba al du beste erreferentziarik?
2013/09/13
Cetinako Dance-aren argazkiak ikusiak nituen baina ez dantza bera. Bitxia, errepikakorra, bufoneskoa, beste garai bateko dantza, baina ah ze ederra! Bideoa oso-osorik ikusiz gero dantzan-ikasiko ziurtagiriren bat emanen duzue, ezta? :)
Ah ze meritu fisiko eta mentala dantzariek. Bikaina iruditu zait.
2013/09/02
Ikaragarria, edo bideo bukaeran dioten bezala, guapísimo!!!!!!
2013/07/18
Oso gai interesgarria Anek plazaratutakoa, mila buruhauste ekartzen baitizkigu, besteak beste. Azken urteotan ikusten ari gara neskek merezitako lekua hartzen ari direla plazan, poliki-poliki (polikiegi?). Askotan, lehen, mutilek bakarrik zuten tokia plaza horretan eta neskek ere salto hori ematerakoan... nola jantziko ditugu? hori da buruhauste handienetako bat. Honi buruz hausnartzea eta etortzen ahal diren egoerei aurre hartzea bikaina litzateke, beraz, aurrera mintegiarekin!
2013/06/25
Bikaina da ikustea bideo bakarrean, eta elkarren ondoan, horren estilo ezberdinez dantzatzen duen jendea ikustea. Ez dakit adineko dantzari horiek guztiak Aiziritzekoak izanen ote ziren, baina bistan da ez dagoela jauziak dantzatzeko manera bakarra, batzuetan entzutea tokatu izan zaigunez! Mila esker bideoa sareraturik!
2013/06/11
Ze irudi bitxiak! Niri hor Harpo ikusi eta Pitxu etortzen zait burura! :)
2013/05/31
Barkatuko didate EDB-ko kideek baina ze gatz gabea iruditzen zaidan haien diskurtsoa, huts samarra. Uste dut dantzaren sektoreko eragile ezberdinek aurre hartu dietela eskuinetik eta ezkerretik eta betikoan jarraitzen dutela, eboluzionatu gabe. Herrialdetako ordezkaritzen batasun falta aipatzeke utzi gabe. Etorkizunerako erronkak? Plan estrategikorik?
2013/05/20
"Basque dance" markaren atzean zer dagoen azaldu beharko luke Aitzpea Goenagak lehenbizi. Bestetik, etxean zaindu gabe duten zerbait kanpora sustatzeak ba al du zentzurik? Diskurtso hutsa niretako!
2013/05/15
Neskei Baztanen mutil-dantzak egiten ez uzteko argudioetako bat izan ohi da ez dutela gizonen grazia dantza hoiek ematerako garaian. Bideoan agertzen diren emazte horiek dutena grazia eta dantzan jakitea ez bada... erakustaldi ederra!