Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak

2013/06/25

Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko. Txantreako jaien...

Gehiago irakurri

Dantzaren orainaz eta geroaz gogoetatxo bat

2013/04/02

Azken egunotan buruan bueltaka izan ditudan zenbait ideia ordenatzeko modua besterik ez da sarrera hau, baina besteekin ere partekatu nahi nituen, eta beraz, blogean plazaratu. Desordenatua izanen da testua agian, edo ideien arteko zalantzazko loturak izanen dira, nondik hasi ere ez dakit ongi, ba...

Gehiago irakurri

Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/14

Sarri pentsatzen dugu gure dantzen urratsak, jantziak, doinuak... gureak direla eta kitto! Gureak diodanean esan nahi dut, gure herrikoak, edo gure herrialdekoak, edo Euskal Herrikoak bakarrik. Batzuetan aldiz, kasualitate batek, hari-mutur eder bat eskaintzen digu eta mataza ia bakarrik askatzen zaigu sudur aitzinean. Hona niri Otsagabiko Katxutxarekin gertatu zaidana.

Gehiago irakurri 17

Atsuak, Ituren eta Zubietako zomorro

2013/01/30

Pena handiz baina beste behin ere ez dut Ituren eta Zubietako inauterietan egoterik izan. Hala ere, saiatu naiz egunkarietan-eta, bertako berri irakurtzen eta irudiak begiratzen. Ederra behar zuen giroa, udaberriko eguraldiaz lagundua, gainera. Ikusi ditudan argazkietatik, batek ernegatu nau bere...

Gehiago irakurri

Poesia (eta dantza) gaurkotu beharraz

2013/01/17

Urtarrilaren 16an, poesia eguneratu beharrari buruzko kezken inguruko artikuloa idatzi zuen Iñigo Astiz kazetari rameganteak Berrian . Bertan hainbat idazleren hitzak jaso zituen Astiz-ek. Ni ez naiz poesia irakurle fina, baina interesa piztu zidan gaiak eta artikuloa irakurtzeko denbora hartu nu...

Gehiago irakurri

Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea

2012/12/12

Otsondotik jaitsi eta Urdazubira ezker hartzeko, Senperera Herri urratsera joateko, txikitan dentistara Hazparnera joateko... hainbatetan tokatu zaigu Dantxarineatik pasatzea, Nafarroatik Lapurdirako bidean. Dantzariok badugu gure herria propioa ere! pentsatu izan dut holakoetan. Ba ote dute beste nonbaiteko dantzariek haiei eskainitako herri bat? Asteburuan berriz ere pasa naiz handik eta beste galdera bat etorri zait burura. Dantxarinea bai... baina zer dantzariren etxea izanen da -enea hori? Gaur interneten pixka bat arakatu eta bilatu ditut datutxo batzuk. Agian ezagunak izanen dira, baina niretako berriak dira eta hemen bildu eta partekatzea otu zait.

Gehiago irakurri 4

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

2012/09/20

Laugarren urtez karrikaratuko ditu Duguna dantza taldeak heldu den igandean, irailak 23, San Fermin aldapakoaren dantzak.

Gehiago irakurri

Biba Xune!!!!

2011/11/21

Gaurkoan ez nator dantzaz hitzegitera. Lehen banuen bestelako gaien inguruan solasteko beste txoko bat, baina hau da gelditzen zaidan bakarra eta barkatuko nauzue. Larunbatean Gartxot , Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren animaziozko filma ikusten izan nintzen. Dagoeneko banuen ikus eta senti ne...

Gehiago irakurri

Iruñeko erraldoien 7 jauziak

2011/07/21

Bitxikeri bat gaurkoan! Iruñeko erraldoien dantza errepertorioa kalejirek eta balts-ek osatzen dute batez ere. Noizean behin bada dianak eta rumbak dantzatzen dituenik ere (Afrikako erregeak eta Amerikako erreginak, noizbehinka). Iaz konpartsaren 150. urteurrena ospatzeko mutil-dantzekin, mazurk...

Gehiago irakurri

Txapelketak, eredu sortzaileak (baita San Ferminak iragartzeko kartelen kasuan ere)

2011/04/07

Irakurri izan dizkiot Oier Araolaza ri dantza eta bertso txapelketen inguruko bere iruzkinak , lehenago ere eta duela gutxi ere bai, bertsolarien jardunaldien karietara. Horietan, bere argudio nagusietako bat izaten da txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla. "Txap...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Gainera, Oikian oilasko-biltzea egiten da eta horrela jantzita doaz parte-hartzaileak. Makil luzeak ere ibiltzen dituzte.
Adibidez: https://leireantia.files.wordpress.com/2008/12/pic_0020.jpg
Eta beste bat: http://www.3digitala.com/share/showMuestra.php?id=5849

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzaz eta politikaz

2015/01/23

Nik baietz esanen nuke. Beti pentsatu izan dut dantza egitea ez zela aerobik-aren pareko ariketa fisiko hutsa, baina duela oso gutxi jabetu naiz dantzaren dimentsio politikoak duen esanahiaz. Gero badakigu, norberak zentzu bat edo beste emanen dio baieztapenari. Toki batzuetan dantza benetan da gizartearen egituratzaile, egun ere, eta niretako hori da eredua. Lukuk dio dantza bere kontestutik aterata, bere hondoko metafora ezagutu gabe eta bere dimentsio politikoa ulertu gabe dantza "folklorea" baino ez dela, hitzaren zentzu negatiboenean. Urteak daramatzagu dantza bere kontestutik kanpo ematen (edo kontestu egokia bilatu gabe), hondoko metaforarik ba ote den ere planteatu gabe eta dimentsio politikoaz oharkabean (ez bada politikiaren azaleko irakurketa)... horixe panorama!

Aritz Ibañez Lusarreta on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Nik gure taldeko esperientzia kontatuko dizuet. Duela 8-9 urtera arte mutilok eta neskek banatuta ensaiatzen genuen, bakoitzak bere errepertorioa, bakoitza entsaio-tokiaren punta batean... batzuetan dantza mistoak egiteko elkartzen ginen. Esan bezala, duela 8-9 bat urte elkarrekin ensaiatzen hastea erabaki genuen, denok denon errepertorioa, eskaera maila berarekin. Esperientzia ederra izan da eta emaitzarekin oso pozik nago ni (beti dago zer hobetu, noski).

Interesatzen ez zitzaigun errepertorioa txoko batean gorde genuen eta interesgarri zitzaizkigun beste hainbat dantza ikasi genituen, generoaren ikuspegia ere aintzat hartuz.

Horrez gain, azken urteotan sortu izan ditugun dantza-tradizioetan ere bide ezberdinak jorratu ditugu. Batetik ezpata-dantzan ez dago generoaren araberako ezberdintasunik. Soka-dantzetan bai, horregatik sortu genituen bi, bata mutilek gidatua, bestea neskek.

Neskek orain arte dantzatu ez dutela eta beraz, orain pozik egon behar dutela dantzatzen dutenarekin, gezurra dela esanen nuke. Hasteko, neskek bai dantzatu izan dutelako orain baino lehen (Oier-ek honi buzuko hitzaldi oso gomendagarria du). Bestetik, nik ikusi izan ditudan neskendako sortutako dantza batzuk nahiko eskasak iruditzen zaizkidalako (baita generoaren trataeran ere) eta horretan ere antzematen da genero-ezberdintasuna.

Tradizioarekiko errespetua zer den aztertu beharko litzateke. Tradizioa aldagarria da berez, eta beraz, gauzak aldatzea izan liteke tradizioarekiko errespeturik handiena. Hori bai, ez nolanahi, aurrekoek egin dutena ezagutuz, zentzuz... ezagutzan dago gakoa, nire ustez.

Beraz, jarrera batzuk perpetuatzeko erabiltzen ditugun argudioen egiazkotasunari ere erreparatu beharko genioke. Eta ados naiz Rakelekin dantza baloreak transmititzeko oso baliabide interesgarria da. Ekitekoa!

Abentura ederra dugu aurretik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Zure inguruan askotan ikusten duzu hori? Neskak dantzatzen dutenarekin (mutilekin desorekan) konforme?

Aritz Ibañez Lusarreta on Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955

2014/12/10

Gure dantza maisuak saiatu dira naturaltasunez dantzatzea zer den erakusten. Niretako hau da!
Ederra bideoa!

Aritz Ibañez Lusarreta on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/04

Ze errex ematen duen - bideoa ikusita - eta ze zaila den - gure inguruko errealitatea ikusita - dantzaren soiltasun erabatekoa topatu eta bere indar guztia dastatu ahal izatea. Musika egokia, sinkronizazio bikaina eta grazia, naturaltasun eta indarra dantzan. Nik handitan txiki horiek bezala dantzatu nahi dut!

Aritz Ibañez Lusarreta on Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/27

Zer pentsatuko zuten New Yorktarren 1965. urteko urriko egun hartan figuratzar horiek haien karriketatik dantzan ikustean? Edonola, esanen nuke Iruñeko erraldoiak Iruñeko alde zaharreko karriketan direla benetan erraldoi! Bosgarren etorbide horretan haien handitasuna galtzen dute pixkatxo bat!

Aritz Ibañez Lusarreta on Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/27

Aupa Leire! Mila esker idaztera animatzeagatik. Argazkia zuri-beltzean da eta alde horretatik, ulergarria da beltz iruditzea erraldoiak. Dena den, horiek Asiako errege-erreginak dira. Argazki honetan ikus ditzakezu denak: http://www.diariodenavarra.es/actualidad/20100623/fotos/2010062302231688_640.jpg Eta ageri da amerikarren (beltz-beltzak) eta gainontzekoen kolore aldea. Egia da, duela zenbait urte, denak ilunago pintatuak zeudela!

Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba

2014/11/08

Doluminak familiari, Aurtzakako lagunei eta gertukoei. Indar handia Iruñetik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria

2014/11/04

Ze politak diren dantzaren arkeolojiari buruzko artikulotxo hauek. Mila esker, Jon!