Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Dantzaz eta politikaz

2015/01/19

Gaineko izenburuak besterik ulertarazi badezake ere, post honetan ez naiz ariko dantzak zenbait ekitaldi politikoetan duen presentziaz, historian zehar kolore bateko zein besteko alderdiek dantzaz egin duten erabilpenaz edo agintari politikoek dantzari eman dioten garrantziaz (edo garrantzi ezaz)....

Gehiago irakurri 4

Ijitoak Euskal Herrian jardunaldien kronika berantiarra

2014/12/16

  Hi tzigano entzün ezak  Gilikeautüko deiat  Bidez bide hebentik harat  Honki jin hire etxerat!   Joandako maiatzaren 16 eta 17an egin genituen Iruñean "Ijitoak Euskal Herrian" izenpeko jardunaldiak Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna elkarteok, eta ordut...

Gehiago irakurri

Jantzi dantza soinean

2014/10/18

Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...

Gehiago irakurri

Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

2014/02/19

Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.

Gehiago irakurri 6

Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek

2014/02/11

Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.

Gehiago irakurri 1

Iruñeko Baltasar dela eta...

2013/12/28

Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.

Gehiago irakurri

Maridomingi Go Home!

2013/12/07

Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.

Gehiago irakurri

Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri

2013/10/15

Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.

Gehiago irakurri

Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz

2013/07/16

Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgar...

Gehiago irakurri

Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!

2013/07/15

Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Gainera, Oikian oilasko-biltzea egiten da eta horrela jantzita doaz parte-hartzaileak. Makil luzeak ere ibiltzen dituzte.
Adibidez: https://leireantia.files.wordpress.com/2008/12/pic_0020.jpg
Eta beste bat: http://www.3digitala.com/share/showMuestra.php?id=5849

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzaz eta politikaz

2015/01/23

Nik baietz esanen nuke. Beti pentsatu izan dut dantza egitea ez zela aerobik-aren pareko ariketa fisiko hutsa, baina duela oso gutxi jabetu naiz dantzaren dimentsio politikoak duen esanahiaz. Gero badakigu, norberak zentzu bat edo beste emanen dio baieztapenari. Toki batzuetan dantza benetan da gizartearen egituratzaile, egun ere, eta niretako hori da eredua. Lukuk dio dantza bere kontestutik aterata, bere hondoko metafora ezagutu gabe eta bere dimentsio politikoa ulertu gabe dantza "folklorea" baino ez dela, hitzaren zentzu negatiboenean. Urteak daramatzagu dantza bere kontestutik kanpo ematen (edo kontestu egokia bilatu gabe), hondoko metaforarik ba ote den ere planteatu gabe eta dimentsio politikoaz oharkabean (ez bada politikiaren azaleko irakurketa)... horixe panorama!

Aritz Ibañez Lusarreta on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Nik gure taldeko esperientzia kontatuko dizuet. Duela 8-9 urtera arte mutilok eta neskek banatuta ensaiatzen genuen, bakoitzak bere errepertorioa, bakoitza entsaio-tokiaren punta batean... batzuetan dantza mistoak egiteko elkartzen ginen. Esan bezala, duela 8-9 bat urte elkarrekin ensaiatzen hastea erabaki genuen, denok denon errepertorioa, eskaera maila berarekin. Esperientzia ederra izan da eta emaitzarekin oso pozik nago ni (beti dago zer hobetu, noski).

Interesatzen ez zitzaigun errepertorioa txoko batean gorde genuen eta interesgarri zitzaizkigun beste hainbat dantza ikasi genituen, generoaren ikuspegia ere aintzat hartuz.

Horrez gain, azken urteotan sortu izan ditugun dantza-tradizioetan ere bide ezberdinak jorratu ditugu. Batetik ezpata-dantzan ez dago generoaren araberako ezberdintasunik. Soka-dantzetan bai, horregatik sortu genituen bi, bata mutilek gidatua, bestea neskek.

Neskek orain arte dantzatu ez dutela eta beraz, orain pozik egon behar dutela dantzatzen dutenarekin, gezurra dela esanen nuke. Hasteko, neskek bai dantzatu izan dutelako orain baino lehen (Oier-ek honi buzuko hitzaldi oso gomendagarria du). Bestetik, nik ikusi izan ditudan neskendako sortutako dantza batzuk nahiko eskasak iruditzen zaizkidalako (baita generoaren trataeran ere) eta horretan ere antzematen da genero-ezberdintasuna.

Tradizioarekiko errespetua zer den aztertu beharko litzateke. Tradizioa aldagarria da berez, eta beraz, gauzak aldatzea izan liteke tradizioarekiko errespeturik handiena. Hori bai, ez nolanahi, aurrekoek egin dutena ezagutuz, zentzuz... ezagutzan dago gakoa, nire ustez.

Beraz, jarrera batzuk perpetuatzeko erabiltzen ditugun argudioen egiazkotasunari ere erreparatu beharko genioke. Eta ados naiz Rakelekin dantza baloreak transmititzeko oso baliabide interesgarria da. Ekitekoa!

Abentura ederra dugu aurretik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Zure inguruan askotan ikusten duzu hori? Neskak dantzatzen dutenarekin (mutilekin desorekan) konforme?

Aritz Ibañez Lusarreta on Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955

2014/12/10

Gure dantza maisuak saiatu dira naturaltasunez dantzatzea zer den erakusten. Niretako hau da!
Ederra bideoa!

Aritz Ibañez Lusarreta on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/04

Ze errex ematen duen - bideoa ikusita - eta ze zaila den - gure inguruko errealitatea ikusita - dantzaren soiltasun erabatekoa topatu eta bere indar guztia dastatu ahal izatea. Musika egokia, sinkronizazio bikaina eta grazia, naturaltasun eta indarra dantzan. Nik handitan txiki horiek bezala dantzatu nahi dut!

Aritz Ibañez Lusarreta on Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/27

Zer pentsatuko zuten New Yorktarren 1965. urteko urriko egun hartan figuratzar horiek haien karriketatik dantzan ikustean? Edonola, esanen nuke Iruñeko erraldoiak Iruñeko alde zaharreko karriketan direla benetan erraldoi! Bosgarren etorbide horretan haien handitasuna galtzen dute pixkatxo bat!

Aritz Ibañez Lusarreta on Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/27

Aupa Leire! Mila esker idaztera animatzeagatik. Argazkia zuri-beltzean da eta alde horretatik, ulergarria da beltz iruditzea erraldoiak. Dena den, horiek Asiako errege-erreginak dira. Argazki honetan ikus ditzakezu denak: http://www.diariodenavarra.es/actualidad/20100623/fotos/2010062302231688_640.jpg Eta ageri da amerikarren (beltz-beltzak) eta gainontzekoen kolore aldea. Egia da, duela zenbait urte, denak ilunago pintatuak zeudela!

Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba

2014/11/08

Doluminak familiari, Aurtzakako lagunei eta gertukoei. Indar handia Iruñetik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria

2014/11/04

Ze politak diren dantzaren arkeolojiari buruzko artikulotxo hauek. Mila esker, Jon!