Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Otsagabiko jaietan

2006/09/11

Betidanik izan diot maitasun berezia Otsagabiari eta bertako dantzei (horregatik goiko Bobo-ren argazkitxoa). Haurra nintzelarik herrira, Irunberrira, etortzen ziren Otsagabiko danzanteak , jaietan haien dantzak erakustera (erakustera, ez irakastera). Gero dantzari egin nintzenean, eta enperadorea...

Gehiago irakurri

San Lorenzo en la parrillaaa...

2006/08/10

Iruñean 3 festa nagusi daude: San Ferminak, San Fermin txikiak eta San Lorenzo kaleko festak. Azken hauek gaur dira. Festa parte-hartzaileak, San Lorenzo kaleko herritarrek antolatutakoak, giro apartadun festak. Aurten 51. aldiz ospatuko dira. Korporazio berezia dute bizilagunek, argazkian ikus d...

Gehiago irakurri

Bukatu dira

2006/07/16

Kitto! Bukatu dira eta ez dut soberako penarik. Datozen urtean berriz ere San Ferminak egon daitezen aurtengoak bukatzea ezinbestekoa zen eta. Pena bakarra hartu dut. Giganteak gehiago ezin dantzatzea. Hasieran beldurrez sartu nintzen Asiako erreginaren gonazpira (hau errespetu falta!), baina azke...

Gehiago irakurri

Berriakoa nolabait zuzentzen

2006/07/07

"Aupa Aritz! Folklore jale baten an-dantzak" izena jarri diote San Ferminak bitarte Berria egunkarian eginen dugun sekzioari. Kronikek nire sinadura badaramate ere ez dira nik idatziak, kazetariak nik erantzundakoarekin idatzitakoak baizik. Hartara, baliteke erru txikiak egotea eta horiek zuze...

Gehiago irakurri

Badatoz!!!!

2006/06/27

Badatoz Iruñeko feriak eta ez da bertan dantzarik faltako. Ekitaldi ofizialetan, ez ofizialetan, ekitaldi ere ez direnetan,...

Dantzarako grinak uste ez dugun tokietara eramaten gaitu zenbaitetan. Iaz nire dantza esparrua zabaltzea bururatu zitzaidan eta Iruñeko erraldoien konpartsan i...

Gehiago irakurri

Dantza denona?

2006/06/15

Euskara, bizi-iraunen badu,  abertzale ez direnei ere zabaldu beharra dago. Ez da ona euskara ideologia zehatz batekin identifikatzea. Euskara denona da. Hori da azkenaldian hizkuntzalarien artean zabaldutako diskurtsoa. Dantzarekin horrelakorik gertatzen al da? Euskararendako zabalpena onuragarr...

Gehiago irakurri

Iruñeko Gorputz eguna

2006/06/13

Gaur eskuratu dut, asteburu honetan Gorputz eguna dela-eta, Iruñeko Katedralean eginen diren ekitaldiak. Honatx: Ekainak 17, Larunbata         19:30 Bezpera nagusiak:         -Salmodia gazteleraz         -Guztiz sainduaren erakusketa         -"Seises"en dantz...

Gehiago irakurri

Dantzaren Tourra!

2006/06/13

Euskadi Irratia entzuten ari nintzen atzo arratsaldez, Segurako sueltoko txapelketari buruzko informazioa ematen hasi zirenean. Uste dut inoiz ez naizela txapelketa hauen zale izan (orain behintzat ez naiz), baina berria dantzari buruzkoa zela-eta entzuten jarraitu nuen. Txapelketaren aurkezpene...

Gehiago irakurri

Manifestazioak eta dantzariak

2006/05/25

Larunbat honetan Euskalerria Irratia ren aldeko manifestazioa eginen dute Iruñean. Manifestazio itzela izatea nahi dute. Merezi bezala. Horretarako ioaldunak, fanfarreak eta dantza taldeak deitu dituzte, aldarrikapena koloretsua izan dadin. Dagoeneko ohitura bihurtu da gisa ezberdinetako manifest...

Gehiago irakurri

Dantzara!

2006/05/25

Dantzan.com-ek eman digun aukera ezinhobe hau probestu beharko dugu ba! Orain arte sarean sakabanatuta egon dira dantzari buruzko blogak (apurrak) eta zaila izaten zen guztien jarraipena egitea. Orain plaza komuna dugu eta nago askoz gehiago animatuko direla dantzara.

Ni nafar periferiak...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

2016/05/27

Penagarria EKEk jardunaldi honi emandako izenburua eta planteamendua, erabat partziala, aspalditik beste batzuek salatu duten bere posizioa berriz ere argi eta garbi utziz, disimulorik gabe. Hizkuntzarekin egiten duzun konparazioa aintzat hartuz, Oier, interesgarria litzateke jakitea eztabaida zer hizkuntzatan eginen duten, hori ere esanguratsua bailitzateke!

Aritz Ibañez Lusarreta on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

2016/04/01

Estimatzen dizkizut hitzak Oier! Eta erabat ados lehen parrafoetako ideiekin. Gero bitxia da, baina niri gertatu zait pastoralaren espiralaren barruan sartuta, ez naizela zenbait gauzetaz ohartu, eta kanpotik argiago-edo ikusten direla dirudi.

Makagorria kasualitate bat izan da. Patxi Larrioni okurritu zitzaion "maka" hitza (Mutila, pintxea edo ofiziale baten laguntzailea iruindarrondako) agertu behar zuela pastoralean nolabait, Bidador maka izan baitzen bere gurasoen dendan. Gero pertsonaia bihurtzea pentsatu genuen eta Jon Alonsok koplak idatzi zizkion. Testua irakurrita, Ihitzi okurritu zitzaion pastoralean zuzenean agertzen ez zen Joxemielen "beste ni" izan zitekeela eta horrek kopla batzuk gehitu eta bermoldatzera bultzatu gintuen. Gero jantzia egin genion -erdi langile erdi bufoi-, gero koreografia eta urratsak, gero gure turkoen deabru ere bihurtzea. Poliki-poliki, nondik-nora gindoazen jakin gabe, batzuen eta besteen aportazioekin sortu dugun pertsonaia izan da, diodan bezala, erdi kasualitateaz, kasualitatea esistitzen bada...

Gero jende askok aipatu du Makagorriaren pertsonaia: Etxekoparrek, Jean Louis Davant-ek, zuk... eta guk ez dakigu oso ongi nondik sortu den, baina egia da aipatzen dituzun kualitate horiek guztiak dituela. Ah zer bitxoa, horretan ere, Makagorria!!

;)

Aritz Ibañez Lusarreta on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/29

Elurre, agian ez hemen baina beste plazetan zure kezka bera azaldu dut galdeketaren kontuarekin. Eskubideak ez dira galdetzen. Egiten dizkidazun zehaztapenetan ere ados. Hortik aurrera, iruditzen zait Luzaidarrena bazterketa horren aurreko lehen saiakera bat dela (galdeketa borondate horrekin egina dela ez dut zalantzarik) eta beste toki batzuetan gaia planteatu ere egiten ez dutenean, eta lasai-lasai bizi direnean, planteatzen duenari nik behintzat ez diot kritika sutsurik eginen. Hori baizik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/15

Egia da galdeketarena arriskutsua dela eta ederki azaldu duzue. Baina eremu lerrakorrean ari gara eta gauzak tentuz egin nahi izatea ere ez da gauza txikia. Ezagunak ditugu beste adibide batzuk, zeinetan -logika osoz- eskubideak aurretik, baimenik eskatu gabe, emakumeak tradizioetan parte hartzen hasi diren eta gatazkak sortu dira. Horiek ekiditeko saiakera iruditzen zait Luzaidarrena, eta egoeraren tenperatura hartze bat. Formula magikorik balego... Prozesuaren amaierak esanen du asmatu duten ala ez!

Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten

2016/03/01

Ekimen zinez ederra. Zorionak antolatzaile eta parte-hartzaileei!!

Aritz Ibañez Lusarreta on "Zertako ezarri mugimendu berriak? Zentzurik eta intentziorik gabe, teknika hutsa da"

2016/01/22

Ados Josurekin. Johañe Etxebest-ek Berriako artikulo bukaeran dioena ere, azpimarratzekoa iruditzen zait. "Ze errespontsabilitatea". Eta bai!!! Aurrekoan Oier Araolazak Argia aldizkarirako idatzi artikulo batean zioen Urbeltzek irakatsi digula dantza ardura sozialarekin, herrigintza helburu, baliatu behar dugula. Uste dut hori gakoa behar lukeela sortzen ditugun "produktoak" baloratzeko garaian. Josuk aipatzen dituen kutxen edertasunari bai, baina beteta ote dauden, batez ere horri erreparatuz.

Aritz Ibañez Lusarreta on 15 festa dantzazale batek bizitzan behin bertatik bertara ezagutu beharrekoak

2016/01/08

Arrate eguna Eibarren
Libertimendua Garazin
San Lorenzo eguna Iruñean
...

Aritz Ibañez Lusarreta on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza

2016/01/05

Mila esker Xabier! Estimatzen dizut oharra eta ados naiz. Apuntatua!

Aritz Ibañez Lusarreta on Baztango dantzak 1990 soka-dantza

2015/12/18

Ze txistulari ederra den Agustin Eraso!

Aritz Ibañez Lusarreta on Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928

2015/12/08

Ze gozamena zuen azalpenak irakurtzea. Eta ze pagotxa Gipuzkoan, pixka bat lausotuta bada ere, dantzen arkeologia moduko bat egiteko zantzuak (idatzitakoak, irudizkoak eta biziak) geratzen direlako oraindik ere. Zuenak irakurri eta niri jakinmina pizten zait, Gipuzkoako tradizioaren traza pixka bat duten Nafarroako soka-dantza eta ingurutxoen (Leitza, Iribas, Urdiain, Altsasu...) atzean zer dantza-maisu eta gora-behera egon ote diren. Hor bada ikerketa-hobi eder bat ere.