Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Zuberoako maskaradak urtez urte

2020/01/15

Altzürüko gazteek emanen dituzte 2020ko maskaradak heldu den otsailaren 9tik aitzina. Memoriak hutsegiten ez badigu iaz Urdiñarbeko gazteek eman zituzten eta duela 2 urte Muskildikoek. Baina... duela 3 urte? Eta duela 4? Eta zein izan zen Altzürüküko gazteek maskaradak muntatu zituzten azken ...

Gehiago irakurri

Xabierko gazteluan, eskeletoak dantzan

2019/03/25

Aspaldiko partez bisitatu dugu Xabierko gaztelua martxo hasieran. Ganbaraz ganbara, gurekin zetozen iparraldeko lagunei azaldu dizkiegu Xabierko Frantziskoren ibilerak, bere anaia Amaiurko gazteluaren defendatzaileetarik bat izan zela eta ohiko topikoak. Bapatean, burnizko hesiz itxitako kaperatxo ...

Gehiago irakurri

Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka

2016/11/04

Garai batean Lotuneak izeneko post serie bat argitaratu nuen, beste herri batzuetan ere topatu izan ditudan hainbat euskal doinu tradizional bilduz (Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota , The Galway piper - La Matelote - Matelota, Ekialdeko arin-arinak , Okzitaniako i nauterietatik San Ferm...

Gehiago irakurri 2

Biba Txantreako Neska-mutil nagusiak!

2016/04/27

Duela 20 urte bersotu zuten Iruñeko Txantreako auzoan maiordomoen usantza. Garai bateko Magdalena auzo zaharreko festetan, jaiak antolatzeko arduradunak hautatzen zituzten mutil gazteek -musika kontratatzea, merenduak antolatzea, ordainketak egitea... zuten ardura nagusi- eta ohitura horretan oina...

Gehiago irakurri

Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

2016/03/31

Kasik bi urte dira Joxemiel Bidador - Iruñeko euskaldunak pastoralaren proiektuarekin hasi ginela. Egun hauetan, emankizunen bigarren itzulian buru-belarri sartuta, eta egitasmo honen argiak itzaltzeko emanaldi bakar baten faltan, bilan bat egiteko una egokia iruditu zait. Nire bizipen pastoralero...

Gehiago irakurri 2

Maskarada berriak, betiko maskaradak

2016/02/01

Udaberri zaporeko urtarrila honek utzi digun asteburuetako bat probestu dut, Muskildin, Sohüta-Hokiko gazteek atondutako maskaradak ikustera joateko. Emanaldiak hasi aitzineko elkarrizketek ikusmina sortu zidaten: Xorrotxik ez zela izanen eta haien ordez artzaintsa eta axuriak plazaratuko zituz...

Gehiago irakurri

Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza

2016/01/04

Azken egunotan nire burua ere aspertu dut Baltasarren belztasunaren inguruko eztabaidetan parte hartzen. Baina zer galdu zait niri eztabaida horietan? Ba aizue, ezin sahiestu! Alta, sare sozialetan zaila da batek pentsatzen duena nahi bezala garatzea. Beraz, gogoeta hau terapia gisa erabiltzea erab...

Gehiago irakurri 2

Bolant goiza, Luzaiden

2015/04/20

Bigarren aldia nuen aurtengoa Luzaideko Bolant-egunean eta aurrekoarekin alderatuz, euririk ez zuen ari behintzat. Eguerdi parteko dantzak karrikan ikusiko genituen beraz! Goiz joan ginen, goizean-goizeko puska biltza ez galtzeko asmoz. Hala ere, Luzaideko gasolindegira heltzerako, Ziganteak, Gorri...

Gehiago irakurri

Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/12

2011. urtean abiatu zuten Iruñean Karrikadantza ekimena Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako EDB elkarteek eta zenbait norbanakok, eta orduz geroztik egin du bere ibilbidetxoa. Batzuetan arrakasta handiagoz, besteetan gutxiagoz. Batzuetan toki batean, besteetan beste batean. Batzuetan karri...

Gehiago irakurri 2

"Nafar Folklore Funtsa" elkarte misteriotsua

2015/02/25

Urtarrila hondarrean izan nuen Nafar Folklore Funtsa izeneko ekimen (niretako) misteriotsuaren berri, Iosu Royo-ren eskutik. Nafarroako Mezenasgoaren Legean onartutako gizarte intereseko proiektuak ezagutzera eman zituzten orduan eta ondarearen sailean agertzen ziren lau proiekturen atzean zegoen N...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Mila esker

2009/09/28

Mila esker Dugunako guztion partez! Gure auzoarendako (Nabarreria) eta hiri guztiarendako oparia izan zedila nahi genuen eta jendearen esker ona zinez estimatzen dugu!

Xirolarrua, Kilikiak eta Zaldikoak

2009/07/02

Dantza hori 2004ko Iruñeko "Probilegio de la Unión" (Iruñeko 3 burgoak elkartu eta hiri bakarra sortu zutenekoa - 1423) delakoa ospatzeko montatua izan zen.Hemen horri buruzko informazio pixka bat: Rescatada para ese día la cornamusa navarra, un instrumento del siglo VIII

Modelnoak

2009/05/07

Niri ridikulo samarra iruditu zait.

Ederra!

2009/01/20

Egia da aho zabalik begiratzeko modukoak direla. Badugu haiengandik zer ikasi Euskal Herriko dantzari zurrunok!

Ederra!

2008/12/11

Ederra erreportaia Xabier! Ta oso interesgarria. Ia heldu den urtean tarte bat hartu eta Iturriotz-era joaterik dugun.

Laxtima

2008/11/23

Ba lastima euskal dantza bere ghettotik ateratzeko modua ipurdia erakustea bada. Hemen dantza proiektuak behar dira egutegiak baino gehiago.

Ederragoa Silio-n

2008/01/08

Santurtzin ikusi genituen pertsonai horiek guztiak, urria amaieran, baina bere kontestuan askoz ere ederragoa da Silio-ko ihauteria.

Animo!

2007/10/10

Ez da erronka makala, halako mendi martxaren ondotik gipuzkoako dantzen emanaldi bat eskaintzea. Ideia oso polita da. Iruñea aldeko hedabideekin harremanetan jarri al zarete, jendeak ekimen honen berri izan eta Burgoen plazara hurbil dadin?

Zorionak!!!

2007/07/23

Zorionak Iruñetik!!!!

Dantza tradizionalak argazkitan

2007/07/20

Ah ze lan puska!!! Mila esker!