Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta Iruñeko erraldoien 7 jauziak

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko erraldoien 7 jauziak

Bitxikeri bat gaurkoan!

Iruñeko erraldoien dantza errepertorioa kalejirek eta balts-ek osatzen dute batez ere. Noizean behin bada dianak eta rumbak dantzatzen dituenik ere (Afrikako erregeak eta Amerikako erreginak, noizbehinka).

Iaz konpartsaren 150. urteurrena ospatzeko mutil-dantzekin, mazurkekin, polkekin, habanerekin eta enparauekin ausartu ziren Iruñeko erraldoiak ere.

Jauziek halako boom-a bizi dute eta ezin erraldoiek dantza molde hori bazter utzi. Aurtengo San Fermin-etan eguraldi ederra izan dugu orokorrean, baina uztailaren 13ko goiza euritsua izan zen eta erraldoiak gerizpean gorde behar izan genituen goiz erdian. Berriz ere kalera noiz aterako eta txistulari animoso bat agertu zen magisteritza eta komertzio eskola zaharrean (han gordeak genituen figurak). 7 jauziak jotzen hasi, eta erraldoiek ezin izan zioten tentaldiari eutsi...

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.