Dokumentuaren akzioak
Abadiñoko dantzari zaharren arrastoa kopla zaharretan
Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa
SOTERO BADAYA Abadinon gerra denporan Alkate izendatu aurretik Dantzari be izan zen eta SanTrokazetan-eta hainbat bider egin izango eban bai Dantzari-dantzan zein Erregela zaharra. Sasoiko kopla zaharretan aipatzen da eta itxura denez ezkerreko ilaran aurrekoa zen, beraz Abadinon “Txotxongillo” be bai. Horra bere sasoikoen lehengo kopla: Dantzari ontzat apartau dabe / Tomas Iberrekue / haren parien jantzan eitteko /Sotero Solozabalgue.
Zortzi jantzariok osotu arteko taldea, hona besteon izentazinoak: Patxi Lebarijokue, Antonio Uxarkue, Martzelo Malukurtukue, Ebaisto Gaztelugoikue, Lorentzo Zenunbekue, Longa-txiki Arrokue
Abadiñarrak
Dantzari ontzat apartau dabe
Tomas Iberrekue
haren parien jantzan eiteko
Sotero Solozabalgue
Krabeliñia belarrijen da
Patxi Lebarijokue
haren parien jantzan eiteko
Antonio Uxarkue
Larrosatxuen koloriekaz
Martzelo Malukurtukue
Ebaisto Gaztelugoikue
Albaka adarra ezpanien da
Lorentzo Zenunbekue
harien parien jantzan eiteko
Longatxiki-aurrekue
Durango Merinaldeko Adizkideen Gerediaga Elkartea
1965ean sortu eta berealakoan hatan eta honetan zenbait adizkide Elkartea auspotzen hasi ziren bizia emon guran. Eurotariko bat Nikolas Alzola Gerediaga, “Bitaño” 1922-12-30, izan genduen eta honek Izurtzako bere osaba Markos Gerediaga –Markos Baionari- jaso eutsozan bere herrian behinola dantzari izandako zortzi lagunen izen eta baserriaren ezaugarriagaz.
Elkarteko eta beste Idazkari lanetan ebilen Jose Luis Lizundia Askondok, 1938-04-09, hemen- hor usman jardunzale zen eta denak berehalakoan batu eutsozan Abadiño Traña-handiko “Santi Isundi”ri, Santiago Loizate Mintegi 1929-12-30, Abadiñon 1910-1915(???) urte inguruetan edo, plaza-mutil dantzari izan zirenen izenak eta baserrien izenez horniduta.
Izen-abizenak eta datak osotzerakoan Bizkaiko Eleiz Artxibategira jo dogu eta dantzarion Bateokoa agertzen jaku hemen. Duda bat(?) LORENTZOgaz izan dogu. Zenunbe-Sañungue eta Ujarte Muntsaratzen etxe-multzo berean dagoz eta … argituko al deusku geroak lehengoa aztertuz.
Hara tesia:
-
Tomas Iberrekue (Tomas Zabala Etxagibel, 1888-02-24) Mendiola (Bego Urizar’en Attitte) Azkorbebeitia Jose Antonio
-
Sotero Solozabalgue (Sotero Badaya Iturrizaga, 1887-04-22) Zelaieta
-
Patxi Lebarijokue (Francisco Yturriagagoitia Urizar, 1893-09-17) Lebario
-
Antonio Uxarkue (Antonio Larramendi Urizar, 1893-06-14) Gerediaga
-
Martzelo Malukurtukue (Marcelo Jesus AzcarragaVelar,1887-01-16) Mañakortu- Gaztelua
-
Ebaisto Gaztelugoikue (Evaristo Abendibar Agirre, 1888-10-27) Gaztelugoia - Gaztelua
-
Lorentzo Zenunbekue (Lorenzo Alzaga Agirre,1900-09 06???, Sañungue=Sanjuangoa - Lorenzo Justiniano Uriarte Ybaibarriaga, 1893-09-06???, Ujarte - Muntsaratz)
-
Longatxiki-aurrekue (Andres Avelino Anchia Agirrebengoa, 1895-11-10) Amairuatxeta-Zelaieta
(Longatxiki= bere aurrekoak, Antxia, Mallabin Geriako LONGA baserrikoak)
1960.ko hamarkadan Lizundiak jaso zituen koplen historiotxua janzten eta taiutzeko ahaleginean Mila Salterain Jainaga belarriondoan izan dogu eta akats labanetako dardaran lagun izan dogu.
Ijorretako Bargundian 2026ko ekainaren 6 gauerdian
Anttonmarik
Dokumentuaren akzioak
Erantzun


