Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kresala EDT Kresala: Zeruko - Konstelazioen drama koreografikoa

Dokumentuaren akzioak

Kresala: Zeruko - Konstelazioen drama koreografikoa

Noiz 2017/05/06
20:00
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Kresala: Zeruko - Konstelazioen drama koreografikoa

ZERUKO | Konstelazioen Drama Koreografikoa ESTREINALDIA

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dugu, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz.

Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa, Babiloniar biribila, Bufoi eroa, Janto, Agoteen erromantzea, Hiru damatxo, Ageda, Ürrütiko khantoria, Zelaietako loreek, Ternua, eta Errautsak garizumakoa.

Bideoa: ZERUKO | Konstelazioen Drama Koreografikoa PROMOA

Sarrerak Salgai: Hemen

Dokumentuaren akzioak

Kresala EDT

Kresala EDT