Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kresala EDT Estreinaldia - Zeruko | Konstelazioen Drama Koreografikoa

Dokumentuaren akzioak

Estreinaldia - Zeruko | Konstelazioen Drama Koreografikoa

2017/04/10 11:00

KRESALA DANTZA TALDEAK ikuskizun berria aurkeztuko du Maiatzaren 6ean Vitoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 20.00etan

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dugu, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz.

Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa, Babiloniar biribila, Bufoi eroa, Janto, Agoteen erromantzea, Hiru damatxo, Ageda, Ürrütiko khantoria, Zelaietako loreek, Ternua, eta Errautsak garizumakoa.

Bideoa: ZERUKO | Konstelazioen Drama Koreografikoa PROMOA

Sarrerak Salgai: Hemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Estreinaldia - Zeruko | Konstelazioen Drama Koreografikoa

ZERUKO | Konstelazioen Drama Koreografikoa ESTREINALDIA

Kresala EDT

Kresala EDT