Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kresala EDT Kresala: Buba eta Bubu

Dokumentuaren akzioak

Kresala: Buba eta Bubu

Noiz 2017/03/11
17:00
Non Donostia, Antzoki Zaharra
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Kresala: Buba eta Bubu

Buba eta Bubu- Kresala EDT | Patxistein Doktorea- Txirri, Mirri eta Txiribiton

17:00etan Buba eta Bubu haurrentzat dantza ikuskizuna
Kresala Dantza Taldeak “Buba eta Bubu” ikuskizuna aurkeztuko du. 2011an Gernikako Lizeo antzokian estreinatu zuen obra, 50 minutuko iraupena du eta 24 dantzarik parte hartuko dute. Ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen eta formatu txikian haur hezkuntzako haurrei zuzendurik dagoen dantza ikuskizun xumea da Buba eta Bubu.
Bideo lotura Enlace a video:BUBA eta BUBU ikuskizunaren aurkezpen bideoa


Bigarren zatian berriz, Txirri, Mirri eta Txiribitonek “Patxistein Doktorea” ikuskizuna aurkeztuko dute.  2016an Andoaingo Bastero antzokian estreinatu zuten obra, 45 minutuko iraupena du eta 3 pailazo parte hartuko dute.

Patxistein Doktorea izeneko ikuskizuna. Oraingo honetan, hiru pailazoek Patxistein Doktorea izeneko pertsonaiarekin egingo dute topo eta zientzilari zoro honen maltzurkeriak saihesten biziko dituzten abentura ugari.

Dokumentuaren akzioak

Kresala EDT

Kresala EDT