Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kresala EDT Dantza antzerkia, ikuskizun familiarra - Kresala 50. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Dantza antzerkia, ikuskizun familiarra - Kresala 50. urteurrena

2017/03/06 09:00

Datorren larunbatean, martxoaren 11ean arratsaldeko 17:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean, ikuskizun bikoitza ikusteko aukera bakarra izango da. Lehenengo zatian Kresala dantza taldeak Buba eta Bubu haurrentzat ikuskizuna eskeiniko du Faustino Aranzabalen zuzendaritzapean eta jarraian, bigarren zatian Txirri, Mirri eta Txiribitonen Patxistein doktorea ikuskizuna eskeiniko da.

Buba eta Bubu
2011an Gernikako Lizeo antzokian estreinatu zuen obra, 50 minutuko iraupena du eta 24 dantzarik parte hartuko dute.

Buba eta Bubu obra, ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza antzezlan xumea da. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dute ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin.

Sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko dituzte eta horretarako, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dira. Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko dira.

Beraz, etxeko txikiek Donostiako Antzoki Zaharrean dute Buba eta Bubu dantza ikuskizuna ikusteko aukera paregabea; KRESALA taldeak haurrei eskeinitako azken ekoizpena.

Patxistein doktorea
2016an Andoaingo Bastero antzokian estreinatu zuten obra, 45 minutuko iraupena du eta 3 pailazo parte hartuko dute.

Patxistein Doktorea izeneko ikuskizuna. Oraingo honetan, hiru pailazoek Patxistein Doktoreaizeneko pertsonaiarekin egingo dute topo eta zientzilari zoro honen maltzurkeriak saihesten biziko dituzten abentura ugari. 45 ̈minutu inguruko saioa da. Xelebrekeriarik ez da faltako eta abesti ezagunak ere tartekatuko ditugu. Baina saio honetako helburua zientzilari zoro honen eskuetatik ihes egitea izango da. Lortuko al dute?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantza antzerkia, ikuskizun familiarra - Kresala 50. urteurrena

Buba eta Bubu- Kresala EDT | Patxistein Doktorea- Txirri, Mirri eta Txiribiton

Kresala EDT

Kresala EDT