Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Victoria Eugenia Antzokiak jendearentzat irekita egongo den erromeria jasoko du larunbat honetan, AIKO Taldearekin

Dokumentuaren akzioak

Victoria Eugenia Antzokiak jendearentzat irekita egongo den erromeria jasoko du larunbat honetan, AIKO Taldearekin

2017/10/05 00:35

Ikasturtea hasi da, eta horrekin dantza tradizionala itzuliko da Victoria Eugenia Antzokira AIKO Taldearekin, Ballet Tren eta donostiakultura.com-en lankidetzarekin. Larunbat honetan, urriaren 7an, Donostiako antzokiko Club aretoak, dantzan egin eta Aiko metodologia ezagutu nahi duten pertsona guztientzat irekita egongo den DANTZALDI ERRROMERIA jasoko du eguerdiko 12:00etatik aurrera. Sarrera librea da, baina beharrezkoa izango da gonbidapenak txarteldegian jasotzea, egun bereko 11:30etik aurrera. Gehienez ere, pertsona bakoitzak 6 gonbidapen jaso ahal izango ditu. Kultur taldeko musikariek eta dantza maisuek 90 minutu inguruko iraupena izango duen erromeria eskainiko dute, ekainera bitarteko ostegun guztietan egingo den dantza ikastaro egonkorraren aurkezpena izango den luxuzko aperitiboa, alegia. Izan ere, aurten Victoria Eugenia antzokiak DANTZALDI IBILTARIA jasoko du berriro, klaseak era ofizialean urriaren 19an hasiko dituen AIKO Taldearen dantza tradizional ikastaro egonkorra. Ez dago izena emateko aitzakiarik, urrian klaseak doakoak izango dira eta.

Eta birritan gozatu nahi dutenentzat, Aiko Taldea Alkizan egongo da arratsaldez, erromeria eskainiz arratsaldeko bostetatik aurrera Herriko Plazan, Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara Museoak, Tourseko San Martin elizak eta Alkizako Udalak antolatutako festa jardunaldian. Ana B. García, Susana Cencillo, Iraitz Lizarraga, Juan Cruz Igerabide eta Koldobika Jauregi artistek ere hartuko dute parte.

Luxuzko agertokia Donostian

Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen AIKO Taldeak DANTZALDI IBILTARIA jarriko du martxan Donostiko antzokian, metodologia propioa duen prestakuntza ekimena, gure dantza tradizionalak modu naturalean, pixkanaka eta era dibertigarrian ikasteko aukera ematen duena eta BBK Fundazioaren laguntza daukana. Hori guztia, AIKO taldeko dantza maisuen profesionaltasunari esker, euren metodoaren bitartez, modu errazean eta erlaxatuan irakasten baitute dantzan. Hori da AIKOren filosofia, “dantza egiteko behar den gauza bakarra gogoa dela” aldarrikatzen duena. Horrela erakutsi dute urtez urte Dantzaldi Ibiltaria ekimenarekin, gure herrialde osoan eman dituzten tailer ugarietan eta dantza ikastaro egonkorretan. Azken hamarkadan 4.000 pertsona baino gehiago igaro dira horietatik.

Donostian, dantza ikastaroa urriaren 19an, ostegunean, hasiko da, oinarrizko mailako klaseekin arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, eta maila aurreratukoekin 19:30etik 21:00etara. Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoak ostegun guztietan, ekainaren 14ra arte, jasoko du ekimena.

Sabin Bikandi (Galdakao, 1965) musika eta dantza maisua izango da ikastaroa emango duena. Donostiako Kontserbatorioko goi-mailaren amaierako ohorezko saria eta Bilboko Kontserbatorioko ohorezko aipamena ganbera-musikan. Joxe Inazio Ansorenaren ikaslea; 1995ean Londresera joan zen graduatuondoko ikasketak amaitzera Sandrini Fundazioaren beka batekin. 1996an Etnomusikologiako Masterra amaitu zuen Goldsmiths’ Collegen. 2000n Doktore egin zen Filosofian Londresko Unibertsitatean, Berrizko (Bizkaia) danbolinteroa izan zen Alejandro Aldekoari buruzko doktoretza-tesiarekin, John Baily Doktorearen zuzendaritzapean. Irakasle aritu izan da zenbait ikastetxe, institutu, musika-eskola, kontserbatorio eta abarretan. Azken urteotan dantza tradizionaleko musika jotzen eta inprobisazioan espezializatu da. Estilo eta genero guztietako konposizioak eta moldaketak egin ditu. Max Saria 2015.

Partehartzaile bakoitzak bere mailarekin bat datorren taldean izena emateko aukera izango du. Honela, lehenengo pausoak eman nahi dituzten zaletuek Oinarrizko Dantza Ikastaroetan (dantza tradizionalean hasteko ikastaroetan) parte har dezakete. Bertan, dibertimendua xede duen ikasketa-prozesu xume baten bidez, AIKOk dantza tradizionalaren errepertorio-aukerak irakatsiko dizkiete ikasleei. Saio horietan, dantzarekin batera, gorputz-koordinazioa eta koordinazio erritmiko-musikala hobetzeko jarduerak lantzen dira, soka-dantza, jota, porrua, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantza, kontrapasa eta abar uztartzen dituen dantza-errepertorio aberatsari aplikatuta. Oinarrizko ezagutzak dituztenei, AIKOk zaletasuna maila bereko dantzazaleekin partekatzeko aukera eskaintzen die ‘Dantzaguneak’ deritzen dantza egiteko esparruetan, dantza-irakasle baten gidaritzapean errepertorioa praktikatu eta aberas dezaten.

Dantza tradizionala balioan jartzea

Ikastaro egonkorren, tailerren, mintegien eta erromerien bitartez, Dantzaldi Ibiltaria alternatiba erakargarria eta naturala da, dantzan hasteko eta gure dantzen errepertorio zabalarekin gozatzeko. Ekimen horren bitartez, AIKOk indartu egiten du musika eta dantza tradizionalak zabaltzeko eta konpartitzeko, eta baita gozatzeko, apustua. Helburua, sozializazio, topaketa eta komunikazio gune garrantzitsu izaten jarraitzea da, dantza konpartitzeko lekua, hain zuzen ere. Izan ere, dantza, euskararekin batera, Euskal Herriko kultur eta nortasun zeinu garrantzitsuenetakoa da.

 Prestakuntza eta dibertsioa konbinatuz, programa honen barruan, asteroko dantza klaseez gain, hurrengo hilabeteetan hainbat lekutan egingo diren tailer ibiltari eta monografikoak, erromeriak eta musika eta dantza tradizionalari eskainitako asteburuak ere jasotzen dira, dantza egiteko eta ondo pasatzeko helburu bikoitzarekin.

 Dantza ikastaro osorako matrikularen prezioa 160 €-koa da. Beherapenak egongo dira 14 eta 29 urte arteko gazteentzat (110€). Matrikula www.aikotaldea.eus webgunearen bitartez edo 634 423 539 telefono zenbakira deituz egin daiteke.

INFORMAZIO OSOA: www.aikotaldea.eus

 DANTZALDI IBILTARIA INSKRIPZIOAK:

http://aikotaldea.eus/dantzaldi-ibiltaria.php?idioma=eu

BIDEOA DANTZALDI IBILTARIA: https://youtu.be/LdI0W1Cmusg

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...