Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Ikastaroak: Larrain dantzako dantzak (Areatza) eta Dantzaren didaktika (Leioa UPV/EHU)

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroak: Larrain dantzako dantzak (Areatza) eta Dantzaren didaktika (Leioa UPV/EHU)

2019/06/27 12:45

Hamar urte baino gehiago musika eta dantza tradizionala eguneratzen eta ezagutarazten lanean ari den AIKO Taldeko (www.aikotaldea.eus) musikari eta dantza maisu kolektiboak, prestakuntza jarduera programa sakona hasiko du asteburu honetan. Areatzan bi eguneko tailerra emango du, eta EHU/UPVko Leioako campusean bost jardunaldiko dantzaren hobekuntza eta didaktika ikastaroa. Interesatuta dauden pertsonek bi jardueretarako oraindik bete gabe dauden azken plazak eskuratzeko aukera dute.

Lehenengoa dantza tailer monografikoa da, Larrain Dantza ezagunaren inguruan zentratutakoa. Emateko, AIKO Taldeak Javier Lana eta Raquel Ugartondo Taller de Danza Popular de Tierra Estella taldeko kideen eta Bizkaiko Gaiteroak taldeko musikarien laguntza du.

Zapatuan 17:00etatik 20:30era eta domekan 10:00etatik 13:30era egingo den irakaskuntza jarduerarekin batera, programak, zapatuko klaseak amaitzean ospatuko den erromeria ere jasoko du. Matrikulak 50 euro balioko ditu, eta Areatza Hotel Bainuetxeak prezio bereziak eskaini ditu izena eman duten pertsonentzat, pentsio osoa eta zirkuitu termala barne. Izena emateko xehetasunak Aikoren webgunean daude eskuragarri.

Bigarren prestakuntza jarduera luzeagoa izango da, arratsaldeko bost saio jasotzen baititu (17:00etatik 20:30era), uztailaren 1etik 5era. Oraingo honetan hobekuntza ikastaroa izango da, AIKO Taldearen metodologia ezagutu edo horretan sakondu gura duten musika edo dantza irakasleei, dantza maisuei, musikariei, dantzariei edo zaleei zuzenduta, batez ere. Euskal dantza tradizionalak irakasteko eta ikasteko modu desberdinaren bitartez ikerketa eta birsozializazioa sustatuz duen esperientzia luzean oinarrituta AIKO Taldeak urteak daramatza bere metodo berezia ikertzen eta transmititzen.

Ikastaroa EHU/UPVko Hezkuntza Fakultatean (Leioako campusean) egingo da, eta matrikulak 75 euroko balioko ditu. Klaseak emango dituen irakasle taldea Sabin Bikandi (txistularia eta konposatzailea), Patxi Laborda (dantza maisua), Josu Garate (dantzaria) eta Marijose Lopez Ugarte (piano jotzailea, txistularia eta musika irakaslea) AIKO taldeko kideek osatuko dute.

Interesatuta daudenek mezu elektronikoa bidali beharko dute  aiko@aikotaldea.eus helbidera, “Dantzaren Didaktika” ikastarorako dela argituz. Informazio guztia webgunean.

BIDEOA: Larrain dantza Bizkaiko Gaiteroak eta AIKO Taldea (Urkiola)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...