Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantzarako gonbite tailerra Aiko Taldearekin

Dokumentuaren akzioak

Dantzarako gonbite tailerra Aiko Taldearekin

Noiz 2019/09/27
19:00
Non Rekalde, Aluzeta Komunitate Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

19:00 Aluzeta Komunitate Zentroa, Larraskitu bidea 1, Errekalde

DENOK DANTZARI DANTZARAKO GONBITE TAILERRA

 

DENOK DANTZARI

Dantzarako gonbite tailerra AIKO Taldearekin

Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita. AIKO dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi.

-Dantzarako gogoa bai baina nola hasi ez badakizu oraindik

-AIKO Taldekoen dantzarako formula magikoa ezagutu nahi baduzu

-Ostiral arratsalde bat lagun artean ondo pasatzeko gogoa baduzu

-Dantza taldean dantzan egin zenuen aspaldi eta faltan botatzen baduzu

Zatoz dantzaren lehioa irekitzeko, ordu pare batean gure dantzen nondik norakoak ezagutzera lagun arteko giroan ondo pasatuz... eta doan, debalde!

 

Irailaren 27a, ostirala
19:00-21:00
DOAN DEBALDE MUSUTRUK
Aluzeta Komunitate Zentruan
Larraskitu bidea 1
Rekalde

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...