Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantza mokauak, dantza asteburua Areatzan

Dokumentuaren akzioak

Dantza mokauak, dantza asteburua Areatzan

2018/02/02 18:07

Areatzan oroitzapen onak ditugu elkarrekin dantzan... eta oraingoan ere, negua laburrago eta gozoago egiteko (dantzagarriago behintzat), martxoaren 3an, larunbata, arratsaldez eta 4ean, igandea, goizez, aiko taldeko dantza maisuekin dantzan gozatzeko parada izango dugu. Dantza maisu ezberdinak eta gai ezberdinak dastatzeko, dantza mokauak... dantza degustazioa... Larunbatean bazkalondoan hotelera hurbildu eta 17:00tan udaletxean elkartuko gara dantzan hasteko. 20:30 inguru afaltzera, eta afalondoan berriz udaletxera, aspaldiko bigiria bat bailitzan ohera joan aurreik dantzaldi gozoa egiteko. Eta biharamonean, 10:00tan edo, berriz udaletxera eguerdirarte dantzan. Ikastaroaren prezioa 50€ (30€ 30 urterarteko gazteak).

Hotel Balneario Areatzak, oraingoan ere, eskeintza berezia prestatu digu nahi duenarentzat: 48€ larunbatean afaldu, lo egin, igandean gozaldu eta bazkaldu gela bikoitzetan. Ah! Eta SPA zirkuitoan txango bat ere nahi duenarentzat, hori bai, txankletak, txanoa eta bainujantzia derrigorrez eraman behar da...

Esandakoa, dantza mokauak gozatzeko erduzie martxoko lehen asteburuan Areatzara...

dantza mokauak

aiko taldeko dantza maisuekin dantzan ikasi eta disfrutatzeko asteburua Areatzan (Arratia)

Martxoak 3, larunbata

16:00 harrera hotelean

17:00 ikastaro hasiera udaletxean

20:30 afaltzera

afalondoan bigiria udaletxean (dantzaldia) 

Martxoak 4, igandea

10:00 ikastaro hasiera udaletxean

13:00 ikastaroen agurra

14:00 bazkaria Hotel Balneario Areatzan

IKASTAROA 50€

HOTELA 48€ (larunbateko afaria, loa, igandeko gosaria eta bazkaria + SPA txango bat)

 

Ikastaroan izena emoteko sartu 50€ ikaslearen izen abizenak argi adieraziz, BBK-ko honako kontura:

ES85 2095 0233 10 9109943783 (titularra Aiko Kultur Elkartea)

Eta hotelean izena emateko, deitu bertora:

HOTEL BALNEARIO AREATZA

Askatasuna, 50 bis 48143 Areatza España

Reservas:(+34) 946 57 27 05

Fax:946 57 53 81

http://www.hotelbalnearioareatza.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...