Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko: Hirunangoak dantzategia

Dokumentuaren akzioak

Aiko: Hirunangoak dantzategia

Noiz 2017/03/25
17:00
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia (dantza gela)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Hirunangoak dantzategia

Balsa, mazurka eta fandangoa

Donostia

Martxoak 25 larunbata

17:00-20:00

Victoria Eugenia Antzokiaren dantza gelan

Hirunangoak

Gure gorputza binangoa dela esan dezakegu, dantzatzeari dagokionez batez ere, gure oin eta beso biek dantzan duten lanari begira bederen. Oin bi izanda, hirunaka dantza puntuak antolatzerakoan hainbat komedi, zalantza eta arazo sortzen zaizkigu, eta bestalde hirunangoak hor ditugu gure dantzetan, plazan zein oholtza gainean. Martxoaren 25ean, bat, bi, hiru, bat, bi, hiru hainbat aldiz errepikatzeko bildurrik ez baduzu eta balsa, mazurka eta fandangoaren arteko loturak eta ahaidetasuna ulertu nahi baduzu, eta hirunangoekin dantzan egiteko egiturak ulertzen laguntzeko ahalegin zintzo bat jaso nahi baduzu, zatoz Victoria Eugenia antzokiko dantza gelara. Bat, bi, hiru...

Dantza maisuak

Patxi Laborda Larrea

Sabin Bikandi Belandia

PARTE HARTZEKO

20€ aretoaren sarreran ordaintzeko

Izena emateko email bat igorri izen abizenak eta telefono mugikorra emanez bulegoa@aikotaldea.eus helbidera.

Plaza mugatuak

 

info+:

www.aikotaldea.eus

www.facebook.com/aikotaldea

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...