Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko Taldea: Garaikideak

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea: Garaikideak

Noiz 2019/03/24
19:00
Non Agoitz, Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak gara, bizi dugun garaiko kideak. Eta musika eta dantza horrela ulertzen dugulako Garaikideak sortu dugu: ordu bete luzez, iturri zaharretik beti ur fresko eta berria edaten duen AIKO taldearen proposamena, tradizio bizia, gaurkoa, tradizioa bizirik dagoelako eta AIKO taldeko musika eta dantza maisuak ere gaur egun bizirik gaudelako. Guk sorturiko fandango, mazurka, jauzi, polka edo tango berrien estreinaldia, gure dantza aurrera gidatzen, baina hori bai, atzerako ispiluari sarritan begiratuz.

Dantza, musika eta gizakiaren mugimendua da, dena batean, dena elkar loturik. Musika eta dantza bat dira guretzat: Garaikideak ikuskizunean dantza entzungai eta musika ikusgarri egitera gatoz. Kontzertu dantzatua edo dantza entzunaldia.

Garaikideak kontzertua ere bada, lau musikari, gitarra, akordeoi, kontrabaxua eta txistua, dantza musika jotzen, eta AIKO Taldeko dantza maisuak oinekin kantuan, gorputz osoarekin musikaren bozgorailuaren lana egiten, dantzan. Eta emanaldi bakoitza ezberdina ere izanen da, inprobisazioa eta sorkuntza gure tradizioaren parte ere badelako.

Martxoaren 24an Agoitzen (Nafarroa) Aiko taldearen Garaikideak ikuskizuna 19:00ean Kultur Etxean.

Ekitaldia Korrika Kulturalaren baitan izango da. Sarrera 3€.

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...