Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

Noiz 2017/10/07
12:00
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

DONOSTIAKO DANTZALDI IBILTARIA
Antzokiaren programazioaren arauera, aurten #DantzaldiIbiltaria-ren lehen eskola formala urriaren 19an izango dugu. Oporraldia luzeegia iruditu zaigu elkarrekin dantzan hasteko, udako oporraldiko kontuak kontatzeko, basoerdi bat hartu eta berriketan egiteko... eta horregatik, Victoria Eugenia Antzokiaren Club Aretoa libre zegoenez, urriaren 7an luxuxko ongietorria emango diogu ikasturte barriari: #AikoTaldea-rekin zuzenean erromeria!! Eguerdiko 12:00tan. Eta bazkalondoan, arratsaldean, Alkizara goaz!!

Sekulan gurekin ez bazara aritu, zatoz lasai gure arteko giroa ezagutzera, dantzazaleak gara, eta astero elkarrekin musikaz dantzan gozatzeko elkartzen gara, eta tartean noski, hainbat kontu ikasteko. Eta gogoratu urrian eskolak doan direla ezagutu gaitzazun izena eman aurretik. Animatu!

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...